Christiane Nüsslein-Volhard eta bizitzaren lehenengo harria
Gainera, egiaztatu zuten organismo bat etapaz etapa sortzen dela eta garai bakoitza gene talde jakin batek zuzentzen duela. Oinarri horretara iristeko, ozpin-eulia (Drosophila melanogaster) ikertu zuten baina gerora ikusi zuten gizakietan ere prozedura antzekoa zela. Lan horri esker, Nüsslein-Volhardek Medikuntzako Nobel saria jaso zuen 1995ean, Edward Lewis eta Eric F. Wieschaus biologoekin partekatu zuena.

1. Irudia: Christiane Nüsslein-Volhard biologoa da eta teoria ebolutiboan aditua. (Argazkia: Wikimedia Commons)
Haurdunaldia espermatozoide batek obulu bat ernaltzen duenean hasten da. Batze hartatik zigotoa sortzen da eta honek zatiketa prozesu bat hasten du (mitosia). Lehenik, bi zeluletan banatzen da baina ondoren beste hainbatetan biderkatzen hasten da (ez da tamainaz aldatzen, zelula kopurua handitu egiten da bakarrik). Badirudi zelula horiek berdinak direla baina denborarekin aldatzen doaz; batzuek bihotza osatzen dute, beste batzuek nerbio-sistema, sexu-organoak, azala, arnas-sistema, digestio aparatua, etab. Prozesu hori gene jakin batzuek erregulatzen dute. Horiek identifikatzeaz gain, arrautza batetik euli berri bat sortzeko funtsezkoak diren 15 gene sailkatu zituzten Nüsslein-Volhard eta Eric Wieschausek.
Era berean, gene zehatz horiek mutazioak sufritzen badituzte, giza enbrioiaren segmentazioan (garapen horren lehenengo fasea) malformazioak sor daitezkeela ikusi zuten. Hortaz, ikerketa guztiz berritzailea izan zen, horri esker ezagut daitezkeelako giza enbrioietan gerta daitezkeen sortzetiko malformazioen kausak.
Biologiatik biologiaraChristiane Nüsslein-Volhard Magdeburgon (Alemania) jaio zen 1942an. Zientziaren bidetik jo zuen bere familiako bakarra izan zen. Txikia zenean irakurtzea gustuko zuen, liburuetatik jaso zuen animalia eta landareei buruzko askotariko informazioa. Hamabi urte bete zituenean erabaki zuen biologoa izan nahi zuela. Lehenik ere pentsatu zuen ikertzaile izatea, baita medikua ere. Azken ideia hori, ordea, laster kendu zuen burutik, ospitale batean erizain egon ondoren. Hala, Frankfurteko Unibertsitatean izena eman eta klase batzuetara joan eta gero, ikasketak utzi zituen, “aspergarria” zelakoan. Gauzak horrela, Fisika ikastea erabaki zuen baina ez zuen asko iraun; utzi egin zuen “oso zaila” baitzen.
Horren ondotik, Tübingen hirira joan zen Biokimika ikastera baina konturatu zen Biologiari buruz ia irakasgairik ez zegoela eta hori ere baztertu zuen berriz ere biologian hasteko. Halere, gerora onartu zuen mikrobiologia eta genetikari buruz asko ikasi zuela. Izan ere, Max Planck Institutuko ikertzaileen hitzaldietara joateko aukera izan zuen aldi hartan, non proteinaren biosintesia eta DNAren erreplikazioari buruz ikasteko aukera izan baitzuen.

2. irudia: Nobel Sariaren diruarekin Christiane Nüsslein-Volhardek emakume zientzialari gazteei ikerketan laguntzeko fundazio bat sortu zuen 2004. urtean. (Argazkia: Bastian Greshake Tzovaras – Flickr, CC BY-SA 2.0 lizentziapean.)
Drosophila euliaren arrautza nola gauzatzen da?Ikasketak amaituta, Heinz Schallerrek zuzentzen zuen laborategian hasi zen lanean. Bertan, RNA polimerasari buruzko ikerketak hasi zituen. Alabaina, ikerketa-lerro hori ez zuen jarraitu eta doktoratu ondoko lana aukeratzerakoan erabaki zuen obuluaren informazio genetikoari eragiten dioten mutazioak identifikatu eta sailkatu nahi zituela. Walter Gehringekin bilera bat izan zuen 1973an eta bere laborategian ikerlan hori garatu nahi zuela adierazi zion. Baiezkoa jaso eta bi urte geroago, Basileara joan zen beka bati esker. Laborategi hartan ezagutu zuen Eric Wieschaus, tesia amaitu berri zuen ikertzailea.
Laborategi hartako hainbatek DNA birkonbinatuari eta biologia molekularrari buruzko lanak abiatu zituzten, garapenerako interesgarriak ziren geneak klonatzeko asmoz. Nüsslein-Volhard, bere aldetik, Drosophila ikertzen hasi zen. Jeanette Holden lankideak irakatsi zioen haren genetika. Hasieratik ez zen ikerketa erraza izan; izan ere, enbrioizko mutanteak ikertzearen arazo nagusia zen obuluak biltzeko eta enbrioiak aztertzeko metodoak aspergarriak eta desegokiak zirela. Halere, zientzialariak ez zuen itxaropena galdu eta beste zenbait laborategitan ikerketa berean lan egin ondoren, eureka momentua iritsi zen. 70ko hamarkadan, European Molecular Biology Laboratory izenekoan (EMBL) lan egiten hasi zen Wieschausekin batera. Lehen aipatu bezala, ozpin-eulia hartu zuten eredu esperimentuak egiteko. Biek ala biek helburu bakarra zuten: Drosophilaren arrautza nola gauzatzen den jakitea. Hiru urte eman zituzten lanean enbrioiaren segmentazioan parte hartzen zuten geneak ikertzen. 1980an publikatu zituzten emaitzak.

3. irudia: Ozpin-eulia ikerketan oso erabilia den ereduzko organismoa da. (Argazkia: Paulomelo.adv – Wikimedia Commons, CC BY-SA 4.0 lizentziapean.)
Ikertzaile lanetan ibiltzeaz gain, 1978an laborategiko zuzendari izendatu zuten Nüsslein-Volhard eta 1985etik aurrera, Max Planck Institutuko Genetika Departamentua zuzentzen hasi zen. Datu gogoangarria: historian zehar, kargu horretara 200 gizonezko iritsi dira, emakumezkoak, aldiz, bost izan dira bakarrik, horien artean, gaurko protagonista.
Institutuan zegoelarik, esperimentuak egiten jarraitu zuen. Zebra-arraina ikertu zuen, adibidez, organismo horretan organoak eta egiturak nola sortzen diren aztertuz. 2004. urtean, Nobelaren ordainsaria erabili zuen bere izena daraman fundazio bat sortzeko. Egitasmo honekin gazteak ikerketaren munduan murgiltzea izan zuen asmo. Modu berean, aipagarria da 1991n Albert Lasker Saria eskuratu zuela biologiari egindako ekarpenagatik.
Iturriak:
- Biografías y vida: Christiane Nüsslein-Volhard
- Elhuyar aldizkaria: Kimika, Fisika, Fisiologia eta Medikuntzako nobel sariak.
- Mujeres con Ciencia bloga: ¿Cómo se desarrolla un embrión? Responde Christiane Nüsslein-Volhard, Premio Nobel alemana.
- Nobel Prize: Christiane Nüsslein-Volhard
- Universitat Rovira i Virgili: Christiane Nüsslein-Volhard
———————————————————————–
Egileaz: Uxue Razkin (@UxueRazkin) kazetaria da.
———————————————————————–
The post Christiane Nüsslein-Volhard eta bizitzaren lehenengo harria appeared first on Zientzia Kaiera.
Nanodistantzien milioirena detektatzeko teknika

1. irudia: Atomoen artean gerta daitekeen indar erakarleak edo aldaratzaileak gelaxka-parametroen uzkurtzea edo zabaltzea eragin dezakete.
Izan ere, trantsizio magnetikoen ondorioz gertatzen diren egiturazko fase-trantsizioak gakoa dira aldiberean agertzen den polarizazio elektrikoaren jatorria finkatzeko.
Dena dela, zenbait materialetan, egiturazko aldaketak hain txikiak dira ezen haien detekzioa ohiko tekniken bidez ezinezkoa dela. Ondorioz, aztergai dugun materialaren ezaugarri garrantzitsuak bazter batean uzten ditugu eta horrek ondorio okerrak lortzea ekar dezake. Hori dela eta, material horiek egiturazko aldaketekiko oso sentikorrak diren tekniken bidez aztertzea ezinbestekoa da. Hori izan daiteke neutroien bidezko Larmor difrakzioa.
Larmor difrakzioa teknika Rekveldt-ek garatu zuen orain dela 15 urte. Teknika Larmoren prezesioan oinarritzen da: eremu magnetiko batean dagoen spinak edo momentu magnetikoak prezesatu egiten du eremu magnetikoaren norabidearen inguruan, ikus 2. irudia. Izpi erasotzailea neutroiez eratuta dago eta neutroi guztien momentu magnetikoak norabide eta norantza berbera dute. Izpia eremu magnetikodun harila batetik pasarazten da. Ondoren, laginaren kontra talka egiten du izpiak eta, azkenik, bigarren harilean zehar ihes egiten du, eta detektagailura iristen da. Neutroien momentu magnetikoak prezesatu egiten du harilen barruan eta prezesio hori lotuta dago kristaleko atomo-planoen arteko distantziarekin, eta beraz, kristalaren egiturarekin. Hortaz, neutroien prezesio osoa neurtuz gero atomo-planoen arteko distantziak kalkula daitezke.

2. irudia. (a) Larmor prezesioaren adierazpen grakoa: momentu magnetikoaren prezesioa B eremu magnetikoaren inguruan.
MnWO4 materialak hiru trantsizio magnetiko ditu. Egitura magnetiko horiekin eta batetik besterako trantsizioekin lotutako efektu magnetoelastikoa baieztatzeko bi metodo erabili dira: neutroien bidezko difrakzio arrunta eta Larmor difrakzioa, biak kristal-bakarra erabiliz egindakoak.
Neutroien bidezko difrakzio arrunta kristal-bakarrean egindakoan eta lortutako emaitzen arabera, errore esperimentala kontuan hartuz, egitura kristalinoak ez du inolako aldaketarik jasaten tenperatura txikitu ahala eta fase-trantsizioak zeharkatzean. Larmor difrakzioak, ordea, agerian uzten ditu a eta b gelaxka-parametroetan gertatzen diren aldaketak. Tenperaturak behera egin ahala a parametroa txikiagotuz doa, espero zenez, baina txikiagotze-erritmoa oso ezberdina da fase magnetiko bakoitzean. Hori ulertzeko egitura magnetikoari so egin behar zaio: a parametroaren norabidean dauden bi Mn-kateren arteko elkarrekintza, gehienbat, antiferromagnetikoa da eta, nahiko bizia; ordea, b parametroaren norabidean daudenen artekoa, ferromagnetikoa eta ahula. Horrek azal dezake
bi parametro horien eboluzioa.
Ondorioz, atomoen artean gerta daitekeen indar erakarleak edo aldaratzaileak gelaxka-parametroen uzkurtzea edo zabaltzea eragin dezakete. Aldaketa kantitateari erreparatzean, horiek oso txikiak dira, Δl=l ∼ (10∧-5 – 10∧-6) ordenakoak haiek, baina, hala ere teknika honen bidez argi eta garbi detektatu ahal izan dira. Larmor difrakzioaren indarra ikusi dugu bere sentikortasunean erreparatuz. Neutroien momentu magnetikoa birarazten jarriz eta honek egiten dituzten biren kopurua aztertuz kristalaren gelaxka-parametroak lortu ditugu zehaztasun handiz, eta efektu magnetoelastikoa baieztatu ahal izan dugu.
Artikuluaren fitxa:- Aldizkaria: Ekaia
- Zenbakia: Ale berezia. 2018
- Artikuluaren izena: Nanodistantzien milioirena detektatzeko teknika.
- Laburpena: Hainbat materialetan gertatzen diren egitura aldaketak oso txikiak izaten dira eta horiek detektatzea oso zaila izan daiteke. Hori dela eta, kristalaren egitura ikertzeko oso sentikorrak diren teknikak erabiltzea ezinbestekoa da. Horretarako, neutroien prezesioaz baliatzen den teknika aurkezten da: neutroien bidezko Larmor difrakzioa. Eremu magnetiko batean dagoen momentu magnetikoak prezesatu egiten du eremu magnetikoaren norabidearen inguruan. Bira kopurua neurtuz atomo-planoen arteko distantziak zehaztasun handiz kalkulatu daitezke.
- Egileak: Irene Urcelay-Olabarria eta Josu Mirena Igartua.
- Argitaletxea: UPV/EHUko argitalpen zerbitzua
- ISSN: 0214-9001
- Orrialdeak: 51-64
- DOI: 10.1387/ekaia.17879
————————————————–
Egileez:
Irene Urcelay-Olabarria UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza eskolako Fisika Aplikatua I Departamentuan dabil eta Josu Mirena IgartuaUPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Fisika Aplikatua II Departamentuan.
————————————————–
Ekaia aldizkariarekin lankidetzan egindako atala.
The post Nanodistantzien milioirena detektatzeko teknika appeared first on Zientzia Kaiera.
Organismoez

Irudia: XX. mendeko 20ko urteetarako, organismo bat osatzen zuena antolaketa konplexu, espezializatu eta hierarkiko bat zen, egiturak eta funtzioak koordinatzen dituena.
Ezaugarri horietako nagusia animaliek zein landareek agertzen zuten barne “antolaketa” izango zen; naturalistak “organismoak” esaten hasi zitzaizkien. Izendapen horrek naturaren hiru erreinutako ohiko banaketa berregituratzen du eta egun dirauen banaketa azpimarratzen du: bizirik dagoenaren eta bizirik ez dagoenaren artean.
1800 urtearen inguruan, naturalista batzuek ―Georges Cuvier besteak beste― “antolaketa” organoen barne-kokapen gisa ikusten zuten, ezinbestekotzat jotzen zena bizitzaren oinarrizko ezaugarriak agertzeko. Cuvierren ustez, animalien eta landareen anatomia konparatzaileak agerian ipintzen zuen bazeudela atalen elkarrekiko mendekotasuna gidatzen zuten arau batzuk. Arau horiek fisika-zientzietan agertzen zirenak bezain zehatzak ziren.
Arau horiek berebiziko eragina izan zuten Cuvierren programa baino askoz haratago. “Ezaugarrien mendekotasunaren” legeak, adibidez, baieztatzen zuen landare edo animalia baten organo nagusietan ikusitako berezitasunek ahalbidetzen zietela anatomistei organismo osoaren egitura aurreikustea; soilik karaktere batzuk lotu ahal zitzaizkien organo nagusi jakin batzuei, bizitza posible egiteko nahitaezkoa den “atalen korrelazioa” bermatzeko.
Paleontologoek antzeko arauak erabili zituzten XIX. mende guztian zehar, desagertutako organismoen aniztasun osoa berreraikitzeko ahaleginean, hondakin fosil partzial eta sakabanatuetatik abiatuta.
Cuvierren ustez, antolaketa-legeek, baimendutako aldaketa-maila hertsiki mugatzen dutenez, ezinezko egiten dute eboluzioa. Hala ere, Jean-Baptiste de Lamarcken ustez ―Cuvierren garaikidea baitzen―, izaki bizidunen “jariakin” aktiboen berezko “higidura organiko”ek etengabeko aldaketak eragiten zituzten beren antolaketan. Aldaketa horiek belaunaldiz belaunaldi pasatu ahal ziren, beren ondorioak metatuz eta izaki bizidun horien antolaketa are konplexuago bateranzko joera sortuz. Pixkanaka, “jariakinek” forma eman omen zieten gaur egun ezagutzen ditugun organismoei.
Charles Darwinek XIX. mendearen erdiko hamarkadetan aurre egin behar izan zien erronka handienetako bat hauxe izan zen: Bizitzaren ikuspegi ebolutiboa adiskidetzea antolaketaren kontzeptu ortodoxoarekin ―tradizio anatomikoak ezarria eta enbriologiaren aurkikuntzek aberastua―. Darwinismoak gaindituko zuen erronka hori, Darwinek bera bainoago.
Ikaragarri lagundu zuten organismoaren kontzeptua aldatzen biologiaren aurkikuntzek ―1830eko hamarkadan zelula-teoriaren sendotzea, adibidez―, biokimikaren lorpenek ―XIX. mendearen erdialdetik aurrera― eta Mendelen legeen berraurkikuntzak ―1900 urtean―.
XX. mendeko 20ko urteetarako, organismo bat osatzen zuena ―eta kontzeptuaren hurbilketa antimekanizista aholkatzen zuena― antolaketa konplexu, espezializatu eta hierarkiko bat zen, egiturak eta funtzioak koordinatzen dituena. Horiek organo, zelula, ehun, kromosoma eta proteinetan eragiten dute; horiexek dira, ustez, genero eta espezieen espezifikotasunen eramaileak.
XX. mendean zehar, eta tradizio luze bati jarraiki, antolaketaren metaforak jarraitu zuen biologia- eta gizarte-zientzien arteko truke kontzeptualak errazten, bi arlootan harremanak osagaiak bezain garrantzitsuak direlako ideian oinarrituta.
Bigarren Mundu-Gerraren ondoren, informazio-zientziek plazaratutako kontzeptuak metafora hori erabiltzeko era berriak iradokitzen hasi ziren.
——————————————–
Egileaz: Cesár Tomé López (@EDocet) zientzia dibulgatzailea da eta Mapping Ignorance eta Cuaderno de Cultura Cientifica blogen editorea.
Itzulpena: Leire Martinez de Marigorta
Hizkuntza-begiralea: Gidor Bilbao
——————————————–
The post Organismoez appeared first on Zientzia Kaiera.
Asmaren eta kutsaduraren arteko lotura, zenbakitan jarrita
Ozono hitza aditzean, jende gutxiri etorriko zaio burura konnotazio negatibo bat. Ozonoa Eguzkitik datozen izpi ultramore kaltegarrietatik babesteko aliatua da; arras ezaguna da duela urte batzuk atmosferan ozono zulo bat atzeman zenean, alarma guztiak piztu zirela. Zorionez, gauzak bere onera bueltatu ziren, eta askoren iritziz, ozono geruza ahultzen zuten CFC izeneko konposatuen debekua nazioarte mailako mugarri garrantzitsua izan zen; fundamentuzko gauzetan gizateria aterabideak lortzeko gai den seinale, hain zuzen.

1 . irudia: Asmaren eta kutsaduraren arteko lotura ezaguna zen, baina orain zenbakitan jarri dute harreman hori, ospitaleetako datuetan abiatuta. (Argazkia: Tam Wai / Unsplash)
Baina, hain zabalduta ez badago ere, goiko atmosferan aliatu paregabea dena etsai amorratua bihurtzen da beheko atmosferan. Hala, 20 kilometroko altueran dagoen ozono estratosferikoa ez bezala, troposferan dagoen ozonoa arazo iturri da gizakiontzat. Gehiegi dagoenean, kutsatzaile nabarmena da. Gas honen jatorria prozesu naturaletan dago, baina %37 gizakiak sortutakoa da. Batez ere industriak eta trafikoak sortutako nitrogeno oxidoek eta konposatu organiko lurrunkorrek eguzki erradiazioarekin erreakzionatzean sortzen da ozono troposferikoa. Ozonoa oso gas oxidatzailea denez, osasun arazoak sortzen ditu, bereziki arrisku handiko populazioetan: haurrek, adinekoek eta arnas arazoak dituzten lagunek nozitzen dute gehien. Landareetan ere eragiten du, txarrerako; tartean, laborantzetan.
Dena dela, kutsadura jorratzerakoan, are larriagoak dira partikula finak (PM). Gehien ikertu direnak PM2.5 partikulak dira, hots, 2,5 mikra baino txikiagoak diren partikulak, horiek atzematea nahiko erraza baita egun. PM1 partikulak ere kezka iturri dira. Hauek are txikiagoak dira (mikra bat baino txikiagoak) eta, beraz, are errazago sartzen dira organismoan, baina orain arte gutxi ikertu izan dira. PM2.5 partikulek jatorri naturala izan dezakete ere (hautsa edo itsasoko gatza, adibidez) baina batez ere jatorri antropogenikoa dute partikulen %73. Kutsadura ikertzen duten zientzialarien jomugan dauden beste partikula mota batzuk lehen aipatutako nitrogeno oxidoak (NOx) dira, bereziki ibilgailuen errekuntza motorretan sortutakoak.
Duela gutxi zabaldu dira Europako Batasunari dagozkion datuak, EEA Europako Ingurumen Agentziaren eskutik. Kalkuluen arabera, 2015ean Europako Batasuneko 28 estatuetan 391.000 heriotza goiztiar eragin zituzten partikula finek. Estatistika hotza da, baina hausnarketa eragiteko modukoa: urtebetean Bilbo bezalako hiri bateko biztanle guzti-guztiak hartu eta behar baino lehenago hilobira eramateren parekoa da, hain zuzen. Datuen aurkezpenean, aire kutsadura “hiltzaile ikusezintzat” jo du Hans Bruyninckx EEAko zuzendari exekutiboak.
Heriotza goiztiarrak ez ezik, bestelako arazo larriak eragiten dituzte poluitzaile horiek. Zalantza barik, asmari loturikoa da horien artean garrantzitsuena. Environmental Health Perspectives aldizkarian agertutako ikerketa batek aire poluitzaileen eta asmaren arteko lotuta agerian jarri du; egia esanda, agerian jartzea baino, arazoaren arlo epidemiologikoa zenbakitan jarri dute. Izan ere, bi faktore horien arteko lotura ezaguna zen zientzialarien artean, baina orain harreman hori aztertzeko ospitaleetan bildutako datuetara jo dute ikertzaileek. Modu horretan, aurrenekoz mundu mailan asma eta kutsaduraren arteko harremana kuantifikatu ahal izan dute.

2 . irudia: Asma dela eta ospitaleetara egindako bisitaldietatik ozonoari lepora ahal zaizkion bisitaldien portzentaia. Bereziki Asiako hegoaldean dago loturarik handiena, baina AEBetan ere agerikoa da. (Irudia: Susan C. Anenberg/GW Milken Institute School of Public Health)
Ondorioztatu dutenez, kutsatutako airea arnasteagatik urtero milioika lagunek jo behar dute ospitaleetara larrialdi zerbitzuetan artatuak izateko, asma-krisiak jota. Kalkulatu dute urtean 9-33 milioi lagunek jotzen dutela ospitalera arrazoi horregatik. Batez ere Indian eta Txinan dago arazoa puri-purian: gutxi gorabehera, Asiako hegoaldeko eta ekialdeko eremuetan izaten dira bisitaldi horien guztien erdia.
Oraingoan ere ozonoa eta partikula finak dira asma horren erantzule. Egin duten kalkuluan abiatuta, asma dela eta larrialdi zerbitzuetara izaten diren bisitaldien %8-20 ozonoari lepora dakizkioke. Guztira, 9-23 milioi bisitaldi inguru. Horrez gain, beste 5-10 milioi bisita partikula meheekin lotu dituzte. Nitrogeno dioxidoaren eragina ere neurtu dute, baina kopuru txikiagoa eman du (0,4-0,5 milioi inguru). Ikusten denez, oso tarte zabala da ematen dutena, baina kontuan hartu behar da mundu mailako estatistikekin ari direla, eta hiru meta-analisi desberdinetan oinarritu direla. Dena dela, bai behera zein gora jota, zenbaki handiak dira, dudarik gabe; hobeto ulertzen dira jakinda asma dela munduan prebalentzia gehien duen arnas gaixotasuna: 358 milioi lagun inguruk nozitzen dute.
54 herrialdetan eta Hong Kong hirian larrialdi zerbitzuetara izandako bisitak zenbatu dituzte, eta datuok estatistika ofizialekin zein satelite artifizialek kutsadurari buruz eskuratutako informazioarekin alderatu dituzte. Sateliteen erabilera funtsezkoa izan da ikerketan, zaila baita aurkitzea leku guztietan lur mailako kutsadura fidagarritasunez neurtzeko gai diren estazioak. Bada, sateliteek egindako urruneko neurketen bitartez, zientzialariek hutsune horiek betetzeko aukera izan dute.
Artikuluaren egile nagusi Susan C. Anenberg ikertzaileak esaldi bakar batean laburbildu du ikerketaren atzean dagoen ondorio latza: “mundu osoan milioika lagunek joan behar dute urtero larrialdi zerbitzuetara asma-krisiak direla eta, aire zikina arnasten ari direlako”.
Erreferentzia bibliografikoa:
Anenberg, Susan C. et al., (2018). Estimates of the Global Burden of Ambient PM2.5, Ozone, and NO2 on Asthma Incidence and Emergency Room Visits. Environmental Health Perspectives, 126(10), 107004(1-14). DOI: https://doi.org/10.1289/EHP3766
———————————————————————————-
Egileaz: Juanma Gallego (@juanmagallego) zientzia kazetaria da.
———————————————————————————-
The post Asmaren eta kutsaduraren arteko lotura, zenbakitan jarrita appeared first on Zientzia Kaiera.
Kimika sukaldean: haragia (II). Muskulutik haragira

1. irudia: Irudiko haragi zatian ondo bereizten da muskulu-ehuna, gorria, eta gantz-ehuna, zuria. Ehun konektiboa haragian egon ohi den film moduko ehun fina da. (Argazkia: tomwieden – domeinu publikoko irudia. Iturria: pixabay.com)
Haragia elikaduran sartzeak antzinako gizakien garunaren tamaina handitzea ahalbidetu zuen eta horrek, azken batean, hasierako hominidoen eboluzioa hauspotu zuen. Egun ez gaude haragia jatearen menpe bizirauten jarraitzeko, baina, hala ere jaten jarraitzen dugu. Elikagai nagusienen artean gehien gaitzetsi den elikagaia ere bada: guk haragia jan ahal izateko, beldurra eta mina sentitzen duten beste izaki batzuk akabatu behar ditugu. Hemen, kontu etiko eta filosofikoak aurrean izanik, baina objektibotasunari eutsiz, haragiaren ekoizpenean dagoen zientzia izango da hizketagai.
Giharra haragi bihurtzen deneanHaragiak hiru osagai nagusi ditu: ura, proteinak eta gantza. Horien konposizioa %75, %20 eta %3 izanik, hurrenez hurren. Era berean, haragian muskulu-ehuna, ehun konektiboa eta gantz-zelulak bereizten dira. Oro har, jaten dugun haragiaren kalitatea hiru osagai horien -muskulu-ehunaren, ehun konektiboaren eta gantz-ehunaren- proportzioaren eta sakabanaketaren araberakoa da. Kolorearen kasuan, haragiari buruzko artikulu-sorta honen lehen atalean esan bezala, haragi gordinaren kolorea muskulu-ehun motaren araberakoa da. Muskulu-zuntz zuriak bat-bateko indar azkar eta laburra egiteko espezializatu dira -kolore gorriaren erantzulea den mioglobina gutxi behar dute-. Bestalde, muskulu-zuntz gorriak esfortzu luzeak egiteko garatu dira eta oxigeno ekarpen handiagoa behar dute -hortaz, mioglobina gehiago dute eta horregatik dira gorriak-.
Animalien muskulua haragi bihurtzeko animalia hil egin behar da. Zorionez, haragirik erakargarrienak lortzeko metodoak animaliak hiltzeko metodo errukitsuenekin -horrelakorik esan badaiteke- bat egiten dute. Hain zuzen ere, jakina da animaliak estres handia jasaten badu hil aurretik, hala nola lan fisikoa, beldurra, borrokak edo garraio-baldintza desegokiak, haragiaren kalitatea ez da hain ona. Horren arrazoia ere kimikan dago, jakina. Animalia hil ostean, haren zelulek bizirik jarraitzen dute denbora tarte labur batez. Tarte horretan zelulek energia-erreserbak -glukogenoa, nagusiki- kontsumitzen dituzte eta prozesu horretan zehar azido laktikoa metatzen dute. Azido laktikoak entzimen jarduera murrizten du eta bakterioen hazkuntza saihesten du, beraz, haragiak kalitate hobea du denbora luzeagoz. Alabaina, animaliek estresa jasaten badute hil aurretik, zelulen energia-erreserbak lehenago kontsumitzen dira eta, ondorioz, azido laktiko gutxiago ekoizten dute.

2. irudia: irudia: Hil ostean, animaliak buruz behera zintzilikatzen dira muskuluen uzkurtzea saihesteko. Modu horretan, haragia gutxiago trinkotzea lortzen da. (Argazkia: BlackRiv – domeinu publikoko irudia. Iturria: pixabay.com)
Esandakoaren kausaz, animaliak ahalik eta modu ez-traumatikoenean hil behar dira. Horretarako, normalean, animaliak konorterik gabe uzten dira kolpe edo deskarga elektriko baten ondorioz eta jarraian hanketatik zintzilikatzen dira. Ondoren, lepoko odol-hodi nagusietako bat edo bi mozten dira eta animalia odolustuta hiltzen da. Deskonposaketa arriskua saihesteko, ahalik eta odol gehien kentzen zaie eta, ondoren, animalia motaren arabera prozesaketa desberdina egiten zaio. Deskribatutako prozesua, Jack Tripa-ateratzailearen tankerakoa, modu laburtuan ikus daiteke jarraian, Over eten izeneko film labur holandarrean.
Kontu etikoak alde batera utzita, jakina da hil osteko denbora tarte labur batean muskuluak erlaxatu egiten direla. Haragia momentu horretan mozten eta kozinatzen bada egoerarik samurrenean egongo da. Alabaina, denborak aurrera egin ahala muskuluak trinkotu egiten dira rigor mortisaren ondorioz eta haragia gogortzen doa. Horrexegatik zintzilikatzen dira animaliak: grabitatearen ondorioz trinkotzea motelagoa izatea lortu nahi da. Muskuluetan dauden proteinek lan gehiago izango dute uzkurtzeko eta, hortaz, haragia samurra mantenduko da, neurri batean behintzat. Era berean, aurreko atalean azaldu bezala, muskuluen mioglobina oxigenatzen hasiko da eta, hasiera batean, haragi freskoaren kolore gorri bizia izango du: oximioglobina sortzen ari da.
Sukaldera iritsi baino lehenGeure etxeko sukaldera iritsi baino lehen, haragiak beste hainbat prozesu fisikokimiko jasaten ditu. Ardoak eta gaztak bezala, haragia ere ondu egiten da zahartu ahala -denbora batez behintzat-. Esaterako, oiloaren haragia hegaztia hil eta egun bat edo bi beranduago jatea gomendatzen da. Txerriaren edo arkumearen kasuan, aste bat igarotzea komeni da. Behi-haragiari dagokionez, hilabete ere pasa daiteke ontzen -tenperatura baxuan eta hezetasun handiko ingurunean egiten bada-. Prozesu horietan zehar hauxe gertatzen da: animalia hiltzen denean muskuluetako entzimak kontrolik gabe beste molekulak erasotzen hasten dira -zelulen kontrol mekanismoak eten egiten direlako-, eta horren ondorioz, zapore oneko molekulak agertzen hasten dira. Proteinak aminoazido aromatiko bihurtzen dira, glukogenoa glukosa, ATPa IMP bihurtzen da -inosin monofosfatoa, umami zaporearen erantzulea-, eta abar. Kozinatzean, molekula horiek jasaten dituzten eraldaketek asko aberasten dute haragiaren zaporea.
Haragiaren gogortasuna ere aldatzen da zahartze edo ontze prozesuan zehar. Kontrolik gabeko entzimen jardueran kalpainek egitura-proteinak ahultzen dituzte eta, hortaz, haragia bigundu egiten da. Katepsinek, aldiz, proteinak deskonposatzen dituzte eta kolagenoaren loturak ahultzen dituzte. Kolagenoa askatu egiten da eta horrek zuntz konektiboan gelatina modukoa agertzea ahalbidetzen du. Bi prozesu horiek haragia samurtzen eta biguntzen dute, eta kozinatzean haragiak hezetasuna mantentzea eragiten dute.
Animalia hil eta muskulua haragi bihurtzeko prozesu horren amaieran, sukaldera iritsiko da elikagai bihurtzeko, baina, azaldu denez, hainbat erreakzio kimiko gertatzen dira bitarte horretan. Amaieran, haragia kozinatu egingo da edo, bestela, usteltzea eragingo duten erreakzioak gertatuko dira. Edozein kasutan, kimikaz beteriko bideetatik pasako da animaliaren gihar zati hori.
Informazio osagarria:
- Basic meat science for cooks, amazingribs.com.
- La cocina y los alimentos, Harold McGee, 2017.
- Kovács, L., Csupor, D., Lente, G., Gunda, T., 100 chemical myths, misconceptions, misunderstandings, explanations. Springer, 2014.
—————————————————–
Egileaz: Josu Lopez-Gazpio (@Josu_lg) Kimikan doktorea, irakaslea eta zientzia dibulgatzailea da. Tolosaldeko Atarian Zientziaren Talaia atalean idazten du eta UEUko Kimika sailburua da.
—————————————————–
Kimika sukaldean: haragia, artikulu-sorta
- Kimika sukaldean: haragia (I). Haragiaren kolorea.
- Kimika sukaldean: haragia (II). Muskulutik haragira.
The post Kimika sukaldean: haragia (II). Muskulutik haragira appeared first on Zientzia Kaiera.
Urtegi handiek eragiten dute asaldura gehien ibai-ekosistemetan
Ibaiek berezkoa dute aldakorrak izatea, eta uholdeak eta agorraldiak izatea ziklikoki, baina gizakien esku-hartzeek aldatu egiten dute ziklo hori eta horrek ondorio zuzenak ditu ekosisteman.
Bizidunen komunitateei, ibaietako aldagai fisiko-kimikoei eta ekosistemaren funtzionamenduari erreparatu diete ikerketan, egitura eta komunitate horrekin nola funtzionatzen duen ibai-ekosistemak.
Algak neurriz gain haztea da ikusitako ondorio garbienetako bat. Urtegien edo ur-harguneen azpiko ibai ekosistemetan gertatzen da batez ere, asko egonkortzen delako ur fluxua. Ibaietako ornogabeak, berriz, nabarmen gutxitzen dira estres puntuetatik behera, bai ugaritasunari bai aberastasunari dagokionez.
Egitura aldagaiei dagokienez, nabarmenen ikusi da farmakoen kontzentrazioa handitzen dela ur estresa dagoen lekuetan, urtegien azpietan edo ura kendu zaien erreketan.
Ekosistemaren funtzionamenduaren kasuan, orain arte batere garbi ez zeuden ondorioak ikusi dituzte ur estresa jasaten duten eremuetan: batetik, materia organikoaren deskonposizioa moteldu egiten dela, ibaiek gaitasun txikiagoa dutela materia organikoa degradatzeko. Bestetik, metabolismoa azkartu egiten dela, gora egiten duela bai ekoizpen primarioak bai arnasketak, algak beharko luketen baino gehiago hazten direlako.
Azaldutako eragin eta ondorio horiek guztiak, orokorrak badira ere, garrantzi edo larritasun desberdina dute tokiko ezaugarrien arabera, hala nola ibaiaren tamaina, klima edo euri erregimena.
Halaber, ur estresaren eragilea zein den, aipatutako ondorioak larriagoak edo arinagoak dira eta, ikusi dutenez, urtegiak dira, batez ere urtegi handiak, aldaketa edo asaldura gehien eragiten dituztenak ibai ekosistemen egituran eta funtzioan. Eta, urtegiak dira, hain zuzen, esku-hartze eta estres eragile ohikoenak ibai-ekosistemetan: aztertutako kasuen erdian baino gehiagotan urtegiek eragindako asaldura zuten aztergai.
Meta-analisia baliatu dute ikerketa egiteko, literatura zientifikoan argitaratuta dauden hainbat artikulu aukeratu eta haietako informazioa modu egituratu eta sistematikoan berraztertu dute ikerketan.
Giza jarduerak eragindako ur estresak ibai ekosistemetako zer osagairi eta funtziori erasaten dien, eta zer neurritan egiten duen, jakitea izan da ikerketaren helburua, azterketa indibidual horien informazioa bildu eta berraztertuta. Hasierako bilaketan milatik gora artikulu bildu dituzte, baina 44k baino ez dituzte bete ikertzaileek ezarritako baldintzak. Denera, mundu osoko ibaietan bildutako 262 kasu izan dira aztergai analisi estatistikoan.
Presak, urtegiak, kanalizazioak, ur-ateratzeak… era askotan ustiatzen ditu gizakiak ibaietako ur-baliabideak. Aspalditik da jakina giza jarduerek eragin handia dutela ibaien ekosistemetan. Gaiari lotuta egin diren azterketak, ordea, partzialak dira eta oso sakabanatuta daude eta horrek ez du aukera ematen giza jardueren eraginaren irudi orokorra egiteko.
Aztertutako aldagai guztietan ez dituzte ondorio garbirik lortu, hala ere. Batzuetan datu faltagatik izan da, ikerketeta gutxitan izan direlako aztergai eta, besteetan, aldakortasun handia dagoelako aldagai jakin batzuen erantzunean.
Tenperatura da honen adibide, urtegi batzuen azpian uraren tenperatura dagokiona baino handiagoa da eta, beste batzuetan berriz, txikiagoa. Hutsune horiek betetzeko aztertzen jarraitzeko beharra ezinbestekotzat jotzen dute ikertzaileek.
Iturria: UPV/EHUko prentsa bulegoa: Urtegi handiek eragiten dute asaldura gehien ibai-ekosistemetan.
Erreferentzia bibliografikoa
Sabater, Sergi, et al., (2018) Effects of human-driven water stress on river ecosystems: a metaanalysis.Scientific Reports, 8, (e) 11462. DOI: 10.1038/s41598-018-29807-7.
The post Urtegi handiek eragiten dute asaldura gehien ibai-ekosistemetan appeared first on Zientzia Kaiera.
Asteon zientzia begi-bistan #228

BepiColombo ontzia pasa den urriaren 20an abiatu zen Merkuriorantz, bi orbitatzailekin: Europako Espazio Agentziaren (ESA) Orbitatzaile Planetarioa, eta Japoniako Espazio Agentziaren (JAXA) Orbitatzaile Magnetosferikoarekin. 2025aren amaiera aldean iritsiko da bere helburura. Hilabete batzuk lehenago, ontziak aske utziko ditu bi orbitatzaileak, Merkurioren grabitazioak harrapa ditzan. Oro har, planetaren ezaugarriak eta bilakaera ezagutzea da misioaren helburua. Artizarraren ingurutik igarotzean, orbitatzaileek hari buruzko datuak ere bilduko dituzte.
ElikaduraIntegral etiketa daramaten ogi guztiak ez dira zinez integralak. Jakina denez, egungo arautegiak ez dio erreparatzen irin integralaren ehunekoari, eta edozeini deitzen dio integrala. Horregatik, Nekazaritza, Artzaintza Elikadura eta Ingurumen Ministerioak zirriborro bat aurkeztu du, egungo arautegia bertan behera utzi eta benetako izenak jarrita, gezurrezko ogi integrala sal ez diezaguten. Testu honetan, besteak beste, ogi integrala osasuntsuagoa dela adierazten da, baita irin integralaren eta finduaren arteko desberdintasunak azaltzen zaizkigu ere.
Berriak ere eman du martxan jarri nahi duten egitasmoaren berri. Ogi arrunta zer den, zer berezia, zer den eskuz egindakoa eta zer den orantza edo legamia naturala arautuko du Espainiako Gobernuak. Hego Euskal Herrian, ogien ekoizpena Espainiako 1984ko dekretu batek arautu du orain arte. Indarrean jarri nahi duten dekretu berriari esker, ogi jakin batek eramango du definizio zehatza etiketan; hau da, ogiari izen-abizenak emateko baldintzak ezartzen ditu, eta eskuz egindako ogia eta orantza aipatzen ditu, lehen aldiz.
Jakin badakigu elikadura osasuntsu izateko, haragi gutxiago eta landare jatorriko elikagai gehiago jan behar ditugula. Bada, halako dieta bat jarraitzeak bermatuko du modu berean planetaren osasuna. Zientzialariek argi dute: ez da aukerarik egongo klima-aldaketa arintzeko baldin eta gizateriaren dieta dibertsifikatzen ez bada. Euren esanetan: “Berotegi efektuko gasen isuriak ezin daitezke arindu begetaletan oinarritutako dietarako bidea hartzen ez bada”.
BiologiaTn antigenoaren bi aldaera ikertu dituzte, itxuraz berdintsuak direnak baina uretan portaera oso ezberdina dutenak. Hauek minbizien %90ean azaltzen dira eta metastasiarekin lotuta daude. Minbizi-zelulak identifikatzeko etorkizun handiko biomarkatzaileak dira. Esan bezala, bi aldaera ikertu dituzte; Tn antigenoa treoninarekin lotuz gero, egitura zurruna osatzen du uretan, egitura egonkortzen laguntzen duen ur-molekula bati esker. Berriz, Tn antigenoa serina aminoazidoari lotzen zaionean egitura-elementu hori falta zaio eta malgua da uretan. Hori horrela, lehenengo aldiz ikusi da urak zeregin garrantzitsua duela molekula horien egitura tridimentsionalean.
PaleontologiaIndonesiako Borneo uharteko kobazulo batean aurkitu dute orain arte ezagutzen den arte labarreko irudi figuratibo zaharrenak izan daitezkeenak, duela 40.000 urtekoak. Jakina, gizakiak egindako marrazketa zaharragoak aurkitu izan dira, duela 70.000 urtekoak ere, baina marra edo lerro geometrikoak izan dira kasu horietan. Australiako Queensland estatuko Griffith unibertsitateak gidatu du ikerketa hau.
BioteknologiaDiana Marin Bioteknologiako doktoregaia elkarrizketatu du Berriak. Mahastietako landareak hobetzeko ikertzen du, eta haien propietate hidraulikoak aztertuko ditu Okzitanian. Azaldu duenaren arabera, han mahastiekin ez dute lanik egiten beraz berak eramango ditu etxetik. Orobat, landareetako erlazio hidraulikoekin lan egiten dute, batik bat fruta arbolekin eta baso zuhaitzekin. “Haiek lantzen dutena ikastera noa batez ere, gero mahastizaintzan erabiltzeko”, dio. Horretaz gain, beharrezkotzat jo du klima aldaketari egokitzeko neurriak hartzea, lan egiten duen alorrean ere eragina duelako.
TeknologiaIker Ibero efektu bisualen diseinatzaileak aipatzen du elkarrizketa honetan teknologia berriak museo eta aztarnategietan sartzea garrantzitsua eta beharrezkoa dela. Kasu hauetan, “gabezia handia” ikusten duela dio eta adibide bat ematen du: “Arkeologia hondakinak ikustera joaten naizenean, edo eraitsita dagoen gaztelu bat, hori nolakoa zen ikusteko birsortze bat falta dela uste dut”.
Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile den Gorka Azkune aritu da adimen artifizialari buruz artikulu honetan. Berak argi du: “Teknologia oso boteretsua da eta gure esku dago nola erabili nahi dugun erabakitzea”. Badakigu teknologia horren erabilera txarrak badaudela, Azkunek adibide bat jartzen du: “Orain dela gutxi argitaratu da Amazonek adimen artifiziala zerabilela langileak kontratatzeko garaian. Konturatu omen ziren beraien sistemak emakumeen aurkako joerak zituela, eta, beraz, sistema hori erabiltzeari utzi diote”. Halere, bere ustez, askoz aplikazio onuragarri gehiago daude txarrak baino. Azkunek adibideak eman ditu testuan zehar. Irakur ezazue artikulua osorik eta ez gaitezen kezkatu, oraindik behintzat, robot hiltzaileez.
NanoteknologiaLan honetan blokezko kopolimero eta nanopartikula magnetikoz osatutako nanokonposatu film meheak aztertu dituzte. Artikuluan azaltzen den moduan, badirudi material berri hauek gizartean sortzen ari diren beharrei erantzuteko hautagai egokiak direla. Hain zuzen, talde horretan sartzen dira blokezko kopolimero eta nanopartikula magnetikoetan oinarritutako nanokonposatuak; hauek aplikazio batzuetarako propietate interesgarriak dituzte.
FisikaXIX. mendean zehar, kontserbazio-legeak aurkikuntzak egiteko bitarteko baliagarriak izatera heldu ziren, bereziki energiaren kontserbazio-legea. 1824an, Nicolas-Léonard-Sadi Carnot ingeniari militarrak ondorio garrantzitsu batera iritsi zen: ezin daiteke egon makina termiko itzulgarria baino eraginkorragoa den makina termikorik. Bitartean, beste ingeniari batzuk indarraren kontserbazioa aztertzen zebiltzan, elektrizitatea eta magnetismoa barne hartzen zituena. Aurreko mendean eginiko lana 40ko hamarkadan trinkotu zen. William Thomsonek, esaterako, Clapeyronen lana garatu zuen, eta hala ondorioztatu zuen tenperatura absolutuaren definizioa. 1847an, adibidez, Thomsonek James Joule entzun zuen bere emaitzei buruzko laburpen bat aurkezten eta atera zuen ondorioa izan zen naturaren indarrak ez zirela kontserbatzen, baizik eta bata bestea bihurtzen zela kalkulu zehatz baten arabera. Urtetik urtera garatutako hainbat hausnarketa eta ideia daude irakurgai testu honetan. Ez galdu!
Europako Fisika Elkarteak leku historiko izendatu berri du Bergara herria. Izan ere, Fausto eta Juan Jose Elhuyar anaiek lehenbiziko aldiz 1783an wolframa isolatzea lortu zuten. Aurkikuntza harengatik eman diote izendapena baina ohore hori ia 50 lekuk dute. Zeintzuk dira? Bidaia ederra proposatu digute Berrian; Frantzia, Alemania, Belgika, Italia… Zergatik hautatu zituzten? Ez galdu zientziaz blai dauden zoko hauek!
———————————————————————–——————————————————————–
Asteon zientzia begi-bistan igandeetako atala da. Astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluak biltzen ditugu. Begi-bistan duguna erreparatuz, Interneteko “zientzia” antzeman, jaso eta laburbiltzea da gure helburua.
———————————————————————–
———————————————————————–
Egileaz: Uxue Razkin kazetaria da.
——————————————————————
The post Asteon zientzia begi-bistan #228 appeared first on Zientzia Kaiera.
Ezjakintasunaren kartografia #236
Etorkizuneko belaunaldiei elektronika guretzat lurrun makinaren antzekoa, erlikia teknologikoa, izango da agian. Dispositiboek gauza imajinaezinak egingo dituzte ziur aski, espintronikan oinarrituta, baina. Horretan lanean dabiltza jada. José Hugo Garcíaren Unlocking graphene’s spintronic potential through spin-valley coupling.
Zelan egingo zenuke esperimentua itsas erdian kokatutako aerosorgailu erraldoia ez dela bigarren egunean hondoratuko jakiteko? Milioiak balio dituen bat eraikita? Alternatiba bada eta matematikak erabiltzen ditu modu intentsiboan. BCAMren eskutik Open-sea experiments on a spar floating support for offshore wind turbines
Txistea dirudi, baina ez da: Zein da kristal molekularra eratzeko molekula minimo kopurua? Erantzunarekin harritu DIPCrekin: Buckyball difluoride, a single-molecule crystal
–—–
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.
The post Ezjakintasunaren kartografia #236 appeared first on Zientzia Kaiera.
Ainara Badiola: “Fosilak aztertuz iraganeko biosferaren berri izan dezakegu” #Zientzialari (103)
Kretazeo eta paleozeno garaien arteko mugan dinosauroen desagerpena eman zen. Iraungitze horrek beste animalia mota batzuen bilakaera eta zabalkundea ekarri zuen Eozeno garaian, batez ere ugaztunenak.
Baina, nola jakin genezake zer gertatu zen Lurrean duela 66 milioi urte? Besteak beste, paleontologia bezalako zientziei esker. Ikerketa arlo honek arroketan aurkitzen diren izaki bizidunen arrasto fosilak aztertu eta interpretatzen ditu, iraganeko biosferaren informazioa lortzeko helburuarekin.
Geodibertsitatearen elementu horiek ikertzen ditu Ainara Badiolak, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko paleontologia-irakaslea. Izan ere, Pirinioen mendebaldeko fosilen erregistroaren lanketan parte hartu du. Berarekin elkartu gara paleontologiak dituen aplikazio eta etorkizuneko erronkei buruz hitz egiteko.
“Zientzialari” izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.
The post Ainara Badiola: “Fosilak aztertuz iraganeko biosferaren berri izan dezakegu” #Zientzialari (103) appeared first on Zientzia Kaiera.
Abian da Jakin-mina, 4. DBHko ikasleei zuzendutako hitzaldi-sorta
Ikastetxeetako zuzendaritzek hautatzen dituzte parte hartuko dituzten ikasleak, haien interesa eta motibazio akademikoa aintzat hartuta. Aukeratutako ikasleei askotariko gaiei buruzko bost hitzaldi ematen dizkiete lehen mailako profesionalek, zientzialariek eta irakasleek. Programa hau Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan garatzen da 2018ko azarotik 2019ko martxora arte.

Irudia: 2017-2018 ikasturtean Jakin-mina programan parte hartu zuten ikasle talde bat (Argazkia: Basteroberri – Diario Vasco)
Gai askotakoak dira hitzaldiak, eta gaztelaniaz, euskaraz eta inglesez ematen dira. Hitzaldi bakoitzera 30 ikasle inguru joaten dira. Bost hitzalditako hamaika ziklo eskainiko dira guztira azaroan hasiko den aurtengo edizioan: hiru Bilbon, Durangon bat, Arrasaten bat, hiru Donostia-San Sebastian-en, Iruñan bat, Tuteran bat eta Vitoria-Gasteizen bat. Hitzaldi guztiak ostiraletan ematen dira arratsaldeko bost terdietan.
Hitzaldietara joateko interesa duten ikasleek, euren ikastetxeen bitartez tramitatu beharko dute izena ematea. Ikastetxeetako arduradunek, beren aldetik, hitzaldi zikloren batean parte hartu nahi duten ikasleen izena eta bi abizenak bidali behar dituzte honako helbide elektronikora: akademia@jakiunde.eus. Informazio gehiago nahi izanez gero, telefono zenbaki honetara dei daiteke: 943225773.
Programa Bilbo 1Tokia: Bizkaia Aretoa (Arriaga aretoa), UPV/EHU, Abandoibarra Etorbidea 3, Bilbo.
2018ko azaroaren 23. Oskar Gonzalez (UPV/EHU): Zientziak agerian uzten duen artea
2018ko abenduaren 14. Mabel Marijuán (UPV/EHU): Las decisiones sanitarias: un reto personal, ético y político
2018ko urtarrilaren 11. Fernando Blanco (UD): The psychology of virtual reality
2019ko otsailaren 8. Jordi Martí Carrera (Grupo init): Emprendimiento digital: cómo se hace el siguiente Instagram
2019ko martxoaren 22. Ana Rodríguez (UPV/EHU): Gizaki eta roboten arteko elkarlanaren erronka: exoeskeletoak adibide
Bilbo 2Tokia: Bizkaia Aretoa (Arriaga aretoa), UPV/EHU, Abandoibarra Etorbidea 3, Bilbo.
2018ko azaroaren 16. Eva Caballero (Radio Euskadi): La paradoja de Sagan
2018ko urtarrilaren 18. Ane Zabaleta (UPV/EHU): Uraren bide ezkutuak
2019ko otsailaren 22. Nerea Toledo (UPV/EHU): How do trains talk to us?
2019ko martxoaren 22. Guillermo Quindós (UPV/EHU): Viaje a nuestro mundo microbiano
2019ko apirilaren 5. Esteban Umerez (abokatua): Lehenbiziko zeregina: abokatu guztiak akatu
Bilbo 3Tokia: La Comercial (06 ikasgela) Deustuko Unibertsitatea, Unibertsitate Etorbidea 24, Bilbo.
2018ko azaroaren 30. Esther Rebato (UPV/EHU): La dimensión sociocultural de los alimentos
2018ko abenduaren 14. Maider Huarte (UPV/EHU): Jokuak, sare sozialak, webguneak, bideoak… sakelekoan harrAPPatzen
2018ko urtarrilaren 25. Iñigo de Miguel Beriain (Ikerbasque; UPV/EHU): Why morals?
2019ko otsailaren 15. Jon Irazusta (UPV/EHU): Muskuluak: osasunean baztertutako organoak
2019ko martxoaren 22. Txani Rodríguez (idazle eta kazetaria): La vocación literaria
DurangoTokia: Bizenta Mogel Biblioteka, Komentukalea Kalea 8, Durango.
2018ko azaroaren 23. Montse Hervella (UPV/EHU): ¿Llevamos un neandertal en nuestro interior?
2019ko urtarrilaren 25. Jesus Mari Lazkano (Jakiunde; UPV/EHU): Una mirada desde el arte
2019ko otsailaren 22. Uxune Martínez (Euskampus Fundazioa): Internet, fauna bitxiaren bizileku
2019ko martxoaren 22. Frederick Freundlich (MU): Do we (really) want to create more “employment”?
2019ko apirilaren 5. Gotzone Barandika (UPV/EHU): Bizirik edota naturalki?
ArrasateTokia: MUko Goi-Eskola Politeknikoa, Loramendi 4, Arrasate.
2018ko azaroaren 30. Teresa del Valle (Jakiunde; UPV/EHUko katedradun emeritua): ¿Pero, qué es el feminismo?
2018ko abenduaren 14. Jesus M. Ugalde (Jakiundeko Lehendakaria; UPV/EHU): Stardust: The origin of the matter that matters
2019ko urtarrilaren 18. Leire Legarreta (MU): 2002 jaiotzeko urterik onena izan zela ba al zenekien?
2019ko otsailaren 15. Laura Pérez-Abad (MU): Ciencia y cocina: El Encuentro entre ambas disciplinas
2019ko martxoaren 22. Jon Aurrekoetxea (MU): 3D inpresioa: ametsak eskuz ukitzeko aukera paregabea
Donostia 1Tokiak: Joxe Mari Korta Ikergunea, UPV/EHU, Tolosa hiribidea 72 / Musikene, Europa Plaza, 2 / STM-San Telmo Museoa, Zuloaga plaza 1.
2018ko azaroaren 23 (Joxe Mari Korta Ikergunea). Aran Garcia-Lekue (Ikerbasque; DIPC): Surf eta zientzia
2018ko abenduaren 14 (Musikene): Josetxo Bretos (Musikene): La aventura de los instrumentos musicales
2019ko urtarrilaren 25 (San Telmo Museoa): Sonia Gaztambide (Jakiunde; Hospital Universitario de Cruces): Conozcamos la acromegalia (hitzaldiaren ondoren, Altzoko handiaren objektu pertsonalak ezagutzeko bisita gidatua).
2019ko otsailaren 22 (Joxe Mari Korta Ikergunea). Javier Aguirre (UPV/EHU): Zer da filosofia? Erantzun bat Grezia klasikotik
2019ko martxoaren 22 (Joxe Mari Korta Ikergunea): Gemma Varona (KEI, UPV/EHU): The link between animal abuse and interpersonal violence
Donostia 2Tokiak: Joxe Mari Korta Ikergunea, UPV/EHU, Tolosa hiribidea 72 / STM-San Telmo Museoa, Zuloaga plaza 1.
2018ko azaroaren 16 (Joxe Mari Korta Ikergunea): Ekai Txapartegi (UPV/EHU): Filosofía eta enpresa
2018ko abenduaren 14 (Joxe Mari Korta Ikergunea). Eider San Sebastián (UPV/EHU): Phosphate wars oddisey
2019ko urtarrilaren 25 (San Telmo Museoa): Sonia Gaztambide (Jakiunde; Hospital Universitario de Cruces): Conozcamos la acromegalia (hitzaldiaren ondoren, Altzoko handiaren objektu pertsonalak ezagutzeko bisita gidatua).
2019ko otsailaren 15 (Joxe Mari Korta Ikergunea). Jon Maya (Jakiunde; Kukai Dantza taldea): Gurea gaur
2019ko martxoaren 29 (Joxe Mari Korta Ikergunea). Iñaki Subijana (Gipuzkoako Auzitegi Probintzialaren presidentea): El acoso escolar en los centros educativos
Donostia 3Tokiak: Euskal Filmategia, Tabakalera, Andre zigarrogileak plaza, 1 / CIC nanoGUNE, Tolosa Hiribidea, 76 / STM-San Telmo Museoa, Zuloaga plaza 1.
2018ko azaroaren 30 (Euskal Filmategia, Tabakalera): José Luis Rebordinos (Donostiako Zimaldiaren Zuzendaia): Tiempos de cambio en el audiovisual: nuevas formas de ver cine
2018ko abenduaren 14 (CICnanoGUNE). Joana Atxa (UPV/EHU): Dislexia, eod irkaruteza eizenzoka bliaaktzen deenan
2019ko urtarrilaren 25 (San Telmo Museoa): Sonia Gaztambide (Jakiunde; Hospital Universitario de Cruces): Conozcamos la acromegalia (hitzaldiaren ondoren, Altzoko handiaren objektu pertsonalak ezagutzeko bisita gidatua).
2019ko otsailaren 22 (CICnanoGUNE). Sara Barja (Ikerbasque; CFM – UPV/EHU; DIPC): The world of tiny things
2019ko martxoaren 22 (CICnanoGUNE): Elena Lazkano (UPV/EHU): Robotak, nire lagun min onenak
IruñeaTokia: CIVICAN, Fundación Caja Navarra, Avda. de Pío XII 2, Iruñea.
2018ko azaroaren 23. Esperanza Rayón Valpuesta (NUP): Cuidados y cuidadores en la sociedad actual
2018ko abenduaren 14. Ana Marta González (NU): La ética, una realidad cotidiana
2019ko urtarrilaren 11. Silvia Díaz Lucas (NUP): Las mujeres en carreras STEM (Science, Technology, Engineering and Mathematics)
2019ko urtarrilaren 25. Adrián César Razquin (Vienako Medikuntzako Unibertsitatea, MUW; Austria): Pharmacogenomics and personalized medicine
2019ko otsailaren 8. Juan Ignacio Pérez (Jakiunde; UPV/EHU): Animalien letrak
TuteraTokia: Nafarroako Unibetsitate Publikoko Prentsa Aretoa (UPNA/NUP), Tarazona Etorbidea z/g, Tutera.
2018ko azaroaren 16. Julia Pavón Benito (NU): El camino de Santiago: El peregrinaje y la formación de Europa en la Edad Media
2018ko abenduaren 14. Izaskun Berasategui Zabalza (dietista-nutrizionista): Soy joven. Como lo que quiero
2019ko urtarrilaren 11. Mar Rubio Varas (NUP): The next world: economic utopias and dystopias
15 de febrero de 2019. Inés Olza Moreno (NU): ¿Cómo nos convencen nuestros políticos? Discurso y retórica en el espacio público
2019ko martxoaren 22. Ignacio López Goñi (NU): Microbiota, los microbios de tu organismo
GasteizTokia: Lascaray Ikergunea eta Las Nieves gelategia, UPV/EHU, Miguel de Unamuno Etorbidea 3, Gasteiz.
2018ko azaroaren 16. Ana Iriarte (UPV/EHU): Diosas y dioses griegos
2018ko abenduaren 14. Aduna Badiola (UPV/EHU): Kirol-erakundeen antolakuntza-egitura eta hauen emaitzak
2018ko urtarrilaren 18. Eguzkiñe Iturrioz (meteorologoa, Tecnalia): Eguraldia, gu harritzeko prest!
2019ko otsailaren 15a (Elurreta gelategiko gradu-aretoan). Iban Zaldua (UPV/EHU; idazlea): Ese idioma raro y poderoso: la literatura vasca explicada en español
2019ko martxoaren 22. Javier Garaizar (UPV/EHU): The Plague: a multidisciplinary approach
Izen-ematea:Ikastetxeetako arduradunek hitzaldietara joateko interesa duten ikasleen izena eta bi abizenak bidali behar dituzte honako helbide elektronikora: akademia@jakiunde.eus. Informazio gehiago nahi izanez gero, telefono zenbaki honetara dei daiteke: 943225773.
The post Abian da Jakin-mina, 4. DBHko ikasleei zuzendutako hitzaldi-sorta appeared first on Zientzia Kaiera.
Blokezko kopolimero eta nanopartikula magnetikoetan oinarritutako nanokonposatuak
Material nanokonposatu hauek solido multifasikoak dira, zeintzuetan gutxienez faseetako batek dimentsio bat, bi edo hirurak 100 nm baino gutxiagokoa izan behar duen, edota materiala osatzen duten faseen arteko distantzia errepikakorra eskala nanometrikoan duten egiturak dira. Material nanokonposatuak hainbat motatakoak izan daitezkeen arren, burututako lanean matrize polimerikoa duten material nanokonposatu organiko/inorganikoak aztertu dira, hain zuzen ere, blokezko kopolimero eta nanopartikula magnetikoetan oinarritutakoak.
Baina, zer dira blokezko kopolimero hauek? Konposizio kimiko desberdina duten polimero kate batez baino gehiagoz osatuta dauden makromolekulak dira, kimikoki desberdinak diren polimero kate hauek elkarren artean lotura kobalentez elkartuak daudelarik. Makromolekula hauen bereizgarrietako bat nanoegiturak sortzeko duten gaitasuna da.
Izan ere, polimero kate desberdinen arteko bateraezintasun termodinamikoak fase bereizketa eragiten du. Baina, polimero kate desberdin hauek lotura kobalentez elkartuak daudenez, fase bereizketa eskala nanometrikoan gauzatzen da, horrela nanoegiturak sortuz. Sortutako nanoegitura hauek kopolimeroaren konposizioa, blokeen arteko Flory-Huggins interakzio parametroa eta kopolimeroaren polimerizazio graduaren araberakoak izan ohi dira.
Blokezko kopolimero desberdinetan Fe2O3 nanopartikula magnetikoak dispertsatzea izan da lan honetan garaturiko bigarren alderdia. Helburu honetarako nanopartikulen gainazala eraldatzea beharrezkoa da, alde batetik, beraien artean elkartu eta agregatuak sortzea ekiditeko, eta bestetik, blokezko kopolimeroarekiko bateragarritasuna hobetzeko.
Honetarako, hiru teknika desberdin aztertu dira: grafting to, grafting through eta grafting from. Lehenengoan, aurrez sintetizaturiko polimero kate bat atxikitzen zaio nanopartikulari bere gainazalean, bigarrenean, nanopartikulei atxikitzen zaizkien molekulek talde polimerizagarri bat dute, polimeroa honen baitan hazten delarik, eta azken metodoan, polimero kateak nanopartikula edota surfaktantearen gainazalari aurrez txertatutako molekula hasarazle batetik hazten dira. Hiru metodo hauek erabiliz polimero kate desberdinak atxiki zaizkie nanopartikulei, gero hauek blokezko kopolimeroan dispertsatuz.
Emaitzak aztertuz ikusi da nanopartikulen gainazala eraldatzeko teknikak baduela eraginik nanopartikulen dispertsioan. Izan ere, grafting to metodoarekin txertatze dentsitate baxuak lortu dira, nanopartikulak nagusiki nanoegituratutako kopolimeroaren domeinu desberdinen arteko interfaseetan kokatuz. Grafting through eta grafting from metodoekin, aldiz, nanopartikulak blokezko kopolimeroan aukeratutako domeinuan kokatzea lortu da. Grafting through metodoarekin nanopartikulen agregatu txikiak sortu badira ere, dispertsioa egokia izan da. Gainera, azterturiko nanokonposatuek propietate magnetikoak erakusten dituzte, nanopartikulen propietateak material berriari transferituak izan direla frogatuz.
Lan honek aurrerapauso bat gehiago suposatzen du blokezko kopolimero eta nanopartikula inorganikoetan oinarritutako nanokonposatuen sintesi eta karakterizazioan, lortutako emaitzak hurrengo lanetarako oso baliagarriak izan daitezkeelarik.
Artikuluaren fitxa:- Aldizkaria: Ekaia
- Zenbakia: Ale berezia. 2018
- Artikuluaren izena:Blokezko kopolimero eta nanopartikula magnetikoetan oinarritutako nanokonposatu film meheak: nanopartikulen dispertsioaren eragina.
- Laburpena: Nanokonposatu organiko/inorganikoak gizartean sortzen ari diren behar berriei erantzuteko hautagai egokiak dira, izan nanoelektronikan, fotonikan, energia- pilaketan, katalisian, estalduretan, etab. Horien artean blokezko kopolimero eta nanopartikula magnetikoetan oinarritutako nanokonposatuak dauzkagu, zeintzuek aplikazio horietarako propietate interesgarriak dituzten. Lan honetan blokezko kopolimero eta nanopartikula magnetikoz osatutako nanokonposatu film meheak aztertu dira, nanopartikulen dispertsiorako teknika desberdinak landuz eta horiek blokezko kopolimeroen nanoegituraketan duten eragina aztertuz, baita nanokonposatuei transferitutako propietate magnetikoak ere..
- Egileak: Irati Barandiaran eta Galder Kortaberria.
- Argitaletxea: UPV/EHUko argitalpen zerbitzua
- ISSN: 0214-9001
- Orrialdeak: 9-19
- DOI: 10.1387/ekaia.17883
————————————————–
Egileez:
Irati Barandiaran eta Galder Kortaberria UPV/EHUko Ingeniaritza Kimiko eta Ingurugiro Ingeniaritza Saileko “Materialak + Teknologia” Taldekoak dira.
————————————————–
Ekaia aldizkariarekin lankidetzan egindako atala.
The post Blokezko kopolimero eta nanopartikula magnetikoetan oinarritutako nanokonposatuak appeared first on Zientzia Kaiera.
Kontserbazio legeez II: Lehen emaitzak

Irudia: Urak errota mugiaraztearekin erlazionatu zuen Carnotek kalorikoa.
Horrela, 1824an, Nicolas-Léonard-Sadi Carnot ingeniari militarrak kontserbazioaren printzipioa aplikatu zion kalorikoari, ustez lurrun-makinak martxan jartzearen arduradun zena. Kaloriko hura galdaratik irteten zen kanpora, galdarako tenperatura altuagoa zelako, eta hortik ateratzen zen makinaren lana; hain justu, ura goitik behera erortzeak errota mugiarazten duen bezalaxe. Carnoten analisiaren ondorioa garrantzitsua izan zen oso: ezin daiteke egon makina termiko itzulgarria baino eraginkorragoa den makina termikorik. 1837an analisi hura matematikoki adierazi zuen Benoit-Pierre-Émile Clapeyron frantziarrak, baina laster ahanzturan galdu zen.
Bien bitartean, Michael Faraday, William Grove eta beste batzuk indarraren kontserbazioa aztertzen zebiltzan, eta horrek barne hartzen zituen hala elektrizitatea nola magnetismoa.
Aurreko mendean eginiko lana 40ko hamarkadan trinkotu zen zientziaren alor desberdinetatik zetozen hainbat pertsonarengan, guztiek baieztatu zuten, gainera, energiaren kontserbazioaren eta zenbait ondorio interesgarriren «aurkitzaileak» zirela. William Thomsonek (Lord Kelvinek), kasu, Clapeyronen lana garatu zuen, eta hala ondorioztatu zuen tenperatura absolutuaren definizioa.
1847an Thomsonek James Joule entzun zuen bere emaitzei buruzko laburpen bat aurkezten, hain zuzen, emaitza horiek korronte elektriko batek sortutako beroa (Jouleren legea) eta lan mekanikoak sortutakoa neurtzerakoan lortu zituen. Jouleren ondorioa zen naturaren indarrak ez zirela kontserbatzen, baizik eta bata bestea bihurtzen zela kalkulu zehatz baten arabera: bero kopuru jakin batek beti sortuko zuen lan mekaniko kopuru berbera (beroaren baliokide mekanikoa).
Über die Erhaltung der Kraft (1847) lanean, Hermann von Helmholtz fisikari alemaniarrak naturaren printzipio orokor bat iragarri zuen, horretara heldu zen materia zer zen hausnartu ostean: indar zentralen efektuagatik batuta mantentzen ziren atomoen multzo bat. Berdindu egiten zituen, batetik, indar-zentro baten efektupean mugitzen zen partikula baten vis viva aldaketa, eta, bestetik, «indarraren intentsitatearen» aldaketa, azken hori Carl Friedrich Gaussen berreketa-funtzioarekin identifikatzen zuelarik. Helmoltzek lortu zuen erakustea bere indarraren elkar-trukagarritasunaren printzipioarekin bat egiten zutela Joulerenak bezalako emaitza esperimentalek.
1850ean, Rudolf Clausius-ek energiaren kontserbazioaren formarik esplizituena adierazi zuen. Carnoten analisia berregin zuen, baina, kalorikoaren kontserbazioa ordezkatu egin zuen gas perfektuaren «energiaren» kontserbazioarekin, zeina bere makina termikoaren lan-substantziatzat hartzen zuen. Ondoren, matematikoki adierazi zuen, eta horrela ezarri zen termodinamikaren lehen legearen forma. Beranduago, beroa gas-molekulen vis viva gisa aurkeztuko zuen, eta makinak igotako pisua energia-mota baten (zinetikoaren) transformazio moduan (energia potentzialera). XIX. mendeko bigarren erdialdean, energiaren kontserbazioa fisikaren oinarri bihurtuko zen.
Energiaren kontserbazioak, alabaina, ez zuen leku berezirik teoria zinetikoan edo James Clerk Maxwellen mekanika estatistikoan; aitzitik, ardatz zen Ludwig Boltzmannen lanetan, hala mekanikan nola termodinamikan. J. Williard Gibbs-ek termodinamikaren erabilera fisikatik kimikara hedatu zuen, eta, Helmoltzen momentu berean, beste kontserbazio-lege baliagarri batzuk garatu zituen (entalpia, energia askea, etab.).
Fisika-filosofiak energetika deituriko ikuspuntu berri bat hartu zuen horrela eta oinarrian energiaren kontserbazioa agertu zen; William Rankine, Wilhelm Ostwald eta Georg Helm garatu zuten ikuspuntu berri hori. Era berean, Maxwellek bere elektromagnetismoaren teoria berregin zuen energiaren kontserbazioaren testuinguruan, Peter Guthrie Tait eta Kelvin-en A treatise of natural philosophy (1867) lana gidatzat erabilita.
Funtsezko aurrerapauso horiek gorabehera, fisikariek zailtasun handiak izan zituzten energiaren kontserbazioaren baitan leku egokia emateko beroaren nahiz erradiazioaren zenbait fenomenori. Gainera, erradioaktibitateak legea argi eta garbi hausten zuen hasierako une horietan. Egoera ez zen oso itxaropentsua, izan ere, Kelvinek zioen bezala, laino ilun bakan horrek soilik iluntzen zuen fisikaren zeru oskarbia, baina, azkenean, Max Plancken hipotesi kuantikoak eta horretan oinarrituta garatutako teoriak konpondu zuten arazoa, baita, horrekin batera, hainbat zientzialarik esperimentalki frogatutakoak (horien artean zeuden Marie Sklodowska Curie eta Ernest Rutherford), hau da, desintegrazio erradioaktiboan materia eta energia kontserbatzen zirela, eta, era berean, Albert Einsteinek masa eta energia baliokidetzeak (E=mc2).
——————————————–
Egileaz: Cesár Tomé López (@EDocet) zientzia dibulgatzailea da eta Mapping Ignorance eta Cuaderno de Cultura Cientifica blogen editorea.
Itzulpena: Lamia Filali-Mouncef Lazkano
Hizkuntza-begiralea: Gidor Bilbao
——————————————–
The post Kontserbazio legeez II: Lehen emaitzak appeared first on Zientzia Kaiera.
Gasen isurketa gutxitzea ez da nahikoa: elikadura aldatu beharra dago
Haragi gutxiago (bereziki, haragi gorri gutxiago) eta landare jatorriko elikagai gehiago. Gero eta argiago dago horiek direla elikadura osasuntsu eta orekatu baterako abiapuntuak. Berdin dio elikagai “ekologikoak” izan ala ohiko prozedurekin ekoiztuak: giza gorputzak nutrienteak behar ditu, eta, ahal bada, kalitatezkoak. Aitzakiak aitzakia, supermerkatu batera sartu eta hamar-hamabi urtez gorako pertsona orok ederki asko daki zein den brokoli baten eta bollicao edo txistorra baten aldeko aldea. Deabrua ederki asko moldatzen da apalategien artean, eta, jakina, jende guztiak ez dauka San Antoniok tentaldien aurrean erakusten zuen adorearen parekorik.
Baina norberaren osasuna hobetzeko ez ezik, halako dieta bat izan daiteke ere planeta osoaren “osasuna” bermatzeko modu bakarra. Hori dio, bederen, Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa batek.

1. irudia: Norberaren osasuna zaintzeko ez ezik, planetaren jasangarritasuna bermatzeko dieta flexitarianoaren alde agertu dira zientzialariak. (Argazkia: Juanma Gallego)
Zientzialariek atera duten ondorio nagusia kezka eragiteko modukoa da: ez da aukerarik egongo klima-aldaketa arintzeko baldin eta gizateriaren dieta dibertsifikatzen ez bada. Ez da erronka makala: asmatu behar da nola elikatu azkar gora doan populazio bat planeta hondatu gabe.
Ez da bazkalosteko telebista tertulietan botatako argudio makal horietako bat, eskura dauden datuetan oinarritutako aurreikuspena baizik. 2050. urtera begira egindako kalkuluak dira: ordurako munduan hamar mila milioi arima egongo direla uste da. Data horri begira, planetaren jasangarritasuna aztertzeari ekin diote, elikadura-sistemaren ikuspegitik: ingurumenari lotutako indikatzaileak eta mundu osoko janariaren ekoizpena eta kontsumoa adierazten dituzten datuak baliatu dituzte. Horietan oinarrituta, elikagaien ekoizpena eta jasangarritasunaren arteko harremanak ikertu dituzte, horien arteko mugak non dauden jakin ahal izateko.
Bost ingurumen faktore izan dituzte kontuan: negutegi efektuko gasen isurketak, nekazaritza lurren erabilera, ur gezaren kontsumoa eta nitrogenoaren zein eta fosforoaren erabilera. Azken biak nekazaritzan erabiltzen diren ongarriei loturiko elementuak dira, eta, neurriz erabiltzen ez badira, ingurumen inpaktu handia izan dezakete.
Argi adierazi dute behar-beharrezkoa dela elikadura-sisteman aldaketak sartzea. Ikerketa artikuluan modu honetan laburbildu dute: “berotegi efektuko gasen isuriak ezin daitezke arindu begetaletan oinarritutako dietarako bidea hartzen ez bada”. Dieta “flexitarianoa” deitutakoaren alde azaldu dira ikertzaileak, hau da, lekaleak, fruitu lehorrak eta beste begetalak oinarritzat dituena, eta haragiko kontsumoaren kopurua gutxitzen duena.
Munduko populazioak dieta honi ekingo balio, eta ikerketa artikuluan kontuan hartutako agertokiaren arabera, negutegi efektuko gas isurketak %29-56 gutxituko lirateke. Etorkizuneko proiekzioak egiten direnean gertatu ohi den bezala, zalantza asko daude ekonomiak izango duen bilakaerari dagokionean. Horregatik, bi agertoki irudikatu dituzte, benetan hartuko diren neurri zuzentzaileen arabera: anbizio ertaineko agertokia eta anbizio handikoa. Hortik datoz bi kopuru horiek.
Elikadura ohituak aldatzeaz gain, elikagaien ekoizpenean ere hainbat hobekuntza sartzearen beharra azpimarratu dute, nutrienteak eta ura bera ere eskualde bakoitzaren arabera erabili behar direlako. Elikadura sistemaren kate osoan beharrezkoak dira aldaketak, hala nola biltegiratzean, garraioan, etiketatzean edota elikagaien ontziratzean. Ongarrien erabilerari dagokionean, nabarmendu dute eskualde bakoitzak berezko mugak dituela elementu hauen erabilerarako, eta hori ere kontuan hartu dute kalkuluak abiatzeko.

2. irudia: Elikagaien ekoizpenari lotutako faktoreak kontuan hartu dituzte; tartean, nekazaritzako lurren erabilera, ur kontsumoa eta ongarriak. (Argazkia: Juanma Gallego)
“Nekazaritzako elikagaien sistemaren osotasunean neurriak hartuko balira, negutegi efektuko gasen isurketa asko gutxituko litzateke, eta beste hainbat ingurumen eragin mugatuko lirateke, hala nola ongarri gehiegi erabiltzeagatik sortzen diren arazoak, lurzoruen zabalpena edota uraren gastua”, esan du Luis Lassaletta ikertzaileak Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak zabaldutako ohar batean.
Irtenbideak, bateraOndorioztatu dutenez, ez dago irtenbide bakar bat arazoa gainditzeko, eta, halabeharrez, irtenbideak batera lantzea izango da gorantza doan populazioa elikatzeko modu bakarra.
“Gure analisiak adierazten du 2050. urterako aurreikusita dauden eragin gehienak arindu litezkeela neurriak batera hartuko balira. Anbizio ertaineko neurri guztiak konbinatuz gero, ingurumen presioa %25-45 gutxitu liteke”. Anbizio handiko neurri guztiak konbinatuz gero, berriz, “%30-60 gutxitu litezke eraginak”, zehaztu dute artikuluan. Irtenbide multzo hau martxan jartzen ez bada, berriz, elikadura sistemak ingurumenean duen eragina %50-%90 handi liteke.
Oroitarazi dute dietan aldaketan egitea ez dela soilik kontsumitzaileei dagokien ardura bat, politikariek eta administrazioek zeresan handia dutelarik. “Behar-beharrezkoa da gobernuen inplikazioa, dieta osasungarri eta jasangarri baten alde egin behar dute, jasangarriagoak diren produktuetan oinarrituta”, dio Marco Springmann ikertzaileak. Legerian ez ezik, kontsumo aldaketak hezkuntzan eta lan zentroetan bultzatu behar direlakoan dago aditua.
Erreferentzia bibliografikoa:
Springmann, Marco et al., (2018). Options for keeping the food system within environmental limits. Nature, 562, 519–525. DOI: http://dx.doi.org/10.1038/s41586-018-0594-0
———————————————————————————-
Egileaz: Juanma Gallego (@juanmagallego) zientzia kazetaria da.
———————————————————————————-
The post Gasen isurketa gutxitzea ez da nahikoa: elikadura aldatu beharra dago appeared first on Zientzia Kaiera.
Gezurrezko ogi integrala desagertu egingo da

1. irudia: Hainbat ogi mota. (Argazkia: Sabine Schulte / Creative Commons lizentziapean)
A) Irin integralaren eta finduaren arteko desberdintasunakIrin integrala labore osoa ehota lortzen da. Laboreek hiru zati dituzte. Kanpoko geruza zahia da, eta bertan dago zuntz gehiena. Erdialdeari endosperma esaten zaio, eta batez ere almidoiaz osatua dago. Bukatzeko, nukleoari germen esaten zaio, eta bertan dago laborearen gantz zatia.

2. irudia: Zereal ale baten osagaien eskema. (Iturria: culturacientifica.com / zientziakaiera.eus-ek moldatua)
Harri bidez ehotzen direnak dira irin integral onenak. Izan ere, prozedura horretan ez dira elkarrengandik banatzen garauaren zatiak eta ezer ez da alferrik galtzen. Irin hauek bahetu daitezke zahiaren zati bat banatzeko eta irin erdi integrala lortzeko.
100 kg laboretik ateratzen dena neurtuta finkatzen da erauzketa tasa. Horrela, %100eko erauzketa tasa duen irina, %100ean integrala da, garau ukigabea. %70eko erauzketa tasakoak, irin findukoak dira okinentzat.
Merkatuan aurki ditzakegun gehienak, fasekako ehoketa baten ondorio izaten dira. Jeneralean, fase horietako bakoitzean garau mota desberdinak banatzen dira. Alde batetik, endosperma baizik ez duen irin zuri-zuria lortzen da. Irin hau zahiz egina da. Bestetik, germena banandu egiten da normalean, zaharmindu egiten delako gantz asko izateagatik.
Ehotze bidez eta faseka egiten direnean, proportzio jakin bat lortzeko, irin zuria eta zahi-irina nahasten dira irin integralak lortu ahal izateko. Batzuetan ez daude bat ere ondo eginda, eta iraztontzi bat erabilita banandu daitezke faseak elkarrengandik. Okinek, “gezurrezko irin integrala” esan ohi diote irin horri, eta ekoizle batzuek horren berri ematen dute ontzian, bi osagaiak aipatuz: irina eta zahia.

3. irudia: Dendetan eros daitekeen irin integrala edo osoko irinezko pakete bat. (Argazkia: Déborah García)
B) Okinek integrala nahiago duteOgia ohiko erara egiten duten okinek, ore ama erabiltzen dute eta irin integralak erabiltzen dituzte. Izan ere, legamia gehiago dago zahian. Mikroorganismo hauek, azukre bakunetara apurtzen dute almidoia, eta hartzidura bidez, ogiaren ohiko burbuilak eragiten dira.
Irin integrala erabiltzen denean, aldiz, zuntzak ur gehiago xurgatzen eta ondorioz, glutena ez da hain ondo garatzen, hau da, denbora gehiago behar izaten da masa elastikoa lortzeko.

4. irudia: Ogia labera sartu orduko. (Argazkia: Pexels / Pixabay.com – Creative Commons lizentziapean)
Lantzeko irin integralen erabilerak abilezia gehiago eskatzen du irin finduen erabilerak baino. Hala ere, ogi integralaren ekoizte prozesua korapilatsua da oso, eta ondo eginda asko hobetu daitezke elikadura-ezaugarriak.
C) Ohi integrala ogi zuria baino osasuntsuagoa daIrin integralek badituzte zereal osoak dituen bitamina eta nutriente guztiak eta horrela, oso onuragarria da gure osasunarentzat bere zuntz kantitate handia. Izan ere, zuntzak erraztu egiten du hesteetatik iragaitea. Gainera, ogi honek gehiago asetzen du.
Ogi integralak ogi finduak bezainbesteko kaloriak ditu, eta beraz “ez du gutxiago loditzen”, baina esan bezala asegarriagoa da eta gutxiago jan beharko dugu.
Era berean, zuntzari esker gluzemia indize motelagoa dauka ogi integralak, hots, eragiten du karbohidratoak polikiago metabolizatuta odoleko glukosak gora ez egitea. Ogi zuriek ostera, oso gluzemia indize handia dute, hau da, azkar metabolizatzen dira eta bat-bateko glukosa-piko handiak eragiten dituzte odolean. Ondorioz, intsulina-piko handiak ere eragiten dira. Horregatik ez da hain asegarria ogi zuria, eta diabetesek jota daudenek gutxi jaten dute.
D) Egungo legeak baimentzen du ia edozein ogiri integral deitzea“Irin integralez egina”, besterik ez du arautzen egungo legeak, eta ez du zehazten integrala izateko behar den portzentaia. Irin integrala bestalde, “labore garauaren molturazioaren ondorioa da eta bere osaerak bat egiten du labore osoaren osaerarekin”. Azken honetan ere, ez da garau osoaren portzentaia zehazten.
Horrela, irin integral gutxi izanda ere, ogi batek, eraman dezake integral etiketa, arautegiak hala baimenduta. Era berean, “zuntz-iturria” ager daiteke etiketan, produktuak 3 g zuntz baino gehiago badu 100g-ko. Bestetik, “zuntz-eduki handia” ager daiteke, 6 g-tik gora. Kontuan izatekoa da %100ean integrala den ogi batek 8 zuntz gr izango duela 100 g-an.
Beraz, lege-hutsune bat dago ogi integralaren denominazioari dagokionez. Produktu batzuek “irin integralez egina” daramate, irin integralaren kantitate ñimiño bat badute ere. Hala eta guzti, ez da gauza bera “irin integralez egina” izatea eta “%100ean irin integralez egina”. izatea Lehenengoan esaten da irinaren parte bat %100ean integrala dela, eta bigarrenean esaten da irin guztia dela integrala.
E) Arautegi berriaGobernuak amaiera eman nahi die amarru hauei eta horretarako, arautegia aldatzeko egitasmo bat proposatu du. Mapamak aurkeztu du. Besteak beste, egiazko informazio zehatza eman nahi dute, kontsumitzaileak hautu ona egin dezan. Eskandinaviar herrien egitasmoari jarraituta idatzi dute egitasmoa, eta bertan biltzen da aurrerantzean ogi batek %80tik gorako edukia izan beharko duela irina integralean, integral deitu ahal izateko.
Era berean, ezaugarriak zehatuko dira, eta irizpideak ere bai. Irin integrala besterik ez duten ogiei esango zaie “ogi integrala %100ean“. Portzentai horretatik kanpo utziko dira irin prozesatuak eta maltatuak. Irin osoa ez bada integrala, integrala ez denaren ehunekoa zehaztu beharko da, eta hori gainera, integral hitzaren tipografia, kolore eta tamaina berberak erabilita egin beharko da.
Garia ez bada erabiltzen, beste labore batzuk erabiliko ahal izango dira, baldin eta %50ean badago labore hori: garia, espelta, kamuta, edo zekalea erabiliz gero, gari-, espelta-, kamut-ogia bezalako etiketak erabiliko dira.
F) Nola jakin ogi bat benetan integrala ote denArautegi berria indarrean jarri arte, oraindik ere nolabaiteko iruzurra diren ogi horiek aurkituko ditugu merkatuan: irin integral gutxi, eta hainbatetan, integral itxura baizik ematen ez duten hazi batzuk.
Ohi bezala, egia ez dago etiketan, atzeko aldean biltzen diren osagaietan eta elikadura-taulan baizik. Arreta handiz irakurri beharko dugu bada taula hori.
Osagaiak kantitate handienetik txikienera ordenatuta datoz eta horrela, lehenengo osagaiak integral hitza badarama, produktua integrala izango da, bere osagai nagusia irin integrala izango baita. Gainera, ehuneko zehatzak emango dira parentesi artean.

5. irudia: Ogi txigortu integral bezala saltzen diren hiru produkturen etiketak aztertuz gero ikusiko dugu bakar batek duela irin integrala edo osokoa ehuneko handi batean, gainontzekoen kasuan ez da horrela. (Argazkia: Déborah García)
Goian ikus daitezkeen adibideetan, irin integraleko eduki desberdinak daude hainbat ogi txigortuetan. Horien guztien aurreko aldeko etiketan baina, integral direla esaten da. Lehenengo produktuan, irin integrala da osagai nagusia, baina %58koan baizik ez da integrala. Bigarrenean, gari-irina da osagai nagusia, hau da, irin findua; bertan %46koa baizik ez da integrala. Hirugarren produktuan, irin integrala ehuneko handian azaltzen da (%88an) eta gainera, haziak, gatza eta abarrekoak dira beste osagaiak: ez dauka ez azukrerik, ez irin findurik.
Esan bezala, lehenengo osagaian aurkitu beharko dugu integral deizioa, edota garau osoa. Ehuneko altuak badira, hobeak izango dira ogiak. Bestetik, azukrerik gabekoak eta bestelako irinik gabekoak izango dira aukera onenak.
OndorioakEgungo arautegiak ez dio erreparatzen irin integralaren ehunekoari, eta edozeini deitzen dio integrala, osagai integralaren ehunekoa txikia bada ere. Egitasmo berri honen bidez, gauzak bere onera ekarri nahi dituzte, eta %100ean irin integrala dutenei baino ez zaie deituko integral. Arautegia aldatu arte, argi ibili beharko dugu, eta horrela, bildu gabeko ogia erosten badugu, dendariari galdetu beharko diogu.
—————————————————–
Egileaz: Déborah García Bello kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea da.
—————————————————–
Hizkuntza-begiralea: Juan Carlos Odriozola
——————————————–
The post Gezurrezko ogi integrala desagertu egingo da appeared first on Zientzia Kaiera.
Uraren garrantzia etorkizun handiko minbizi biomarkatzaile batean

Irudia: Itxuraz antzeko diren Tn antigenoaren bi aldaera oso ezberdin jokatzen dute uretan.
Tn antigenoak minbizien %90ean azaltzen dira eta metastasiarekin lotuta daude. Minbizi-zelulak identifikatzeko etorkizun handiko biomarkatzaileak dira eta minbiziaren aurkako terapientzako itu erakargarriak bilakatu dira. Antigorputzen sorrera eragiten duten molekulak dira antigenoak, sistema-immuneak mehatxu gisa antzematen ditu eta erantzun immunitarioa eragin lezake.
Itxuraz berdintsuak diren Tn antigenoaren bi aldaera ikertu dituzte: serina edo treonina aminoazidoan baino bereizten ez dira. Uretan portaera oso ezberdina dute. Ikuspuntu esperimentala zein konputazionala erabiliz, egiaztatu da.
- Tn antigenoa treoninarekin lotuz gero, egitura zurruna osatzen du uretan, egitura egonkortzen laguntzen duen ur-molekula bati esker.
- Tn antigenoa serina aminoazidoari lotzen zaionean egitura-elementu hori falta zaio eta malgua da uretan.
Ezberdintasun horiek ez dira gas-egoeran behatu, bi molekulek portaera berdina azaldu baitute. Beraz, lehenengo aldiz eta zalantzarik gabe ikusi da urak zeregin garrantzitsua duela molekula horien egitura tridimentsionalean.
Uraren egitekoa gertutik ezagutzeko ur-molekulak banan-banan gehitu dituzte, Tn antigenoaren portaera aztertzeko. Ikusi dute ur-molekula bakarra gehitzea nahikoa dela bi antigeno horien egitura aldatzeko eta, gainera, ura molekularen zati ezberdinetan gehitzen dela ere behatu dute.
Litekeena da Tn antigenoaren konformazio ezberdinek elkarrekintza ezberdinak izatea zelula-errezeptoreekin eta antigorputzekin eta egitura horiek ulertzeak minbizia modu eraginkorrago batean detektatzeko erreminten eta minbiziaren aurkako botiken diseinua erraz dezake. Minbiziaren aurkako txerto potentzialak ekoiztera bideratuta dagoen epe luzerako proiektu baten barnean dago lan hau.
Tn antigenoak duen arazorik nagusienetako bat da gorputzean naturalki ere aurkitzen dela; ondorioz, gorputzaren erantzun immunea oso baxua da, ez baitu eragile arrotz bat moduan identifikatzen. Hala ere, ikusi da molekula horren kontzentrazioa areagotuz gero, minbizia garatuta dagoela esan nahi duela. Alegia, molekula horren ibilbidea jarrai daiteke, minbiziaren garapen-maila ezagutzeko.
Iturria: UPV/EHUko prentsa bulegoa: Uraren garrantzia minbiziaren aurkako etorkizun handiko biomarkatzaile batean.
Erreferentzia bibliografikoa
Iris A. Bermejo, Iris A., et al., (2018) Water Sculpts the Distinctive Shapes and Dynamics of the Tumor-Associated Carbohydrate Tn Antigens: Implications for Their Molecular Recognition. Journal of the American Chemical Society, 140 (31), pp 9952–9960. DOI: 10.1021/jacs.8b04801
The post Uraren garrantzia etorkizun handiko minbizi biomarkatzaile batean appeared first on Zientzia Kaiera.
Asteon zientzia begi-bistan #227
Neandertalen toraxaren tamaina eta forma eztabaidagai izan dira duela 150 urte neandertalen lehen saihets-hezurrak topatu zirenetik. Orain, neandertal heldu baten toraxa birtualki berreraikita, ondorioztatu dute sapiensen toraxaren antzeko tamaina zuela, baina forma desberdina. Ikertzaileek iradoki dute neandertalen arnasketa-mekanika ere desberdina izango zela.
Asier Gómez-Olivencia eta Ella Been ikertzaileek gidatu dute lan hau. Hiru dimentsiotan berreraiki dute toraxa. Horretarako, egun Tel Aviveko unibertsitatean gordeta dauden fosilak baliatu dituzte, eta erabili dituzte ere Ordenagailu Bidezko Tomografia bitartez ornoei, saihetsei eta hezur pelbikoei egindako eskanerrak. “Gure lehenengo ezustekoa izan da uste genuela toraxa tamaina handiagokoa izango zela, baina ez da horrela izan”, adierazi du Gómez-Olivenciak. Horretaz gain, beste berezitasun bat azpimarratu dute tartean: saihetsen horizontaltasuna.
TeknologiaGidaririk gabeko auto batek pertsonak saihesteko agindua du baina demagun bi errei daudela eta bakoitzean pertsona bat dagoela, bata gaztea eta bestea zaharra. Zer egin beharko luke autoak? MIT Massachusetseko Teknologia Institutuak esperimentu handi bat egin du jendearen iritzi moral edo etikoa ezagutzeko. Moralaren Makina (Moral Machine) deitu diote eta 233 herrialdetako milioika pertsonaren 40 milioi erantzun jaso dituzte horrelako egoeratan zer egin behar den jakiteko. Emaitzei dagokienez, ikusi da adostasun handia dagoela kasu batean: jendeak nahiago du pertsonak eta gazteak salbatu; eta asko badira, hobe.
AstronomiaJupiterreko Orban Gorri Handiaren barruko fenomeno atmosferikoak askotarikoak direla agerian utzi du ikerketa batek. Beste lan batean, mundu osoko astronomo afizionatuek azken urteetan Jupiterreko atmosferan detektatutako bolidoen inpaktuei buruzko azterketa bat aurkeztu da. Kalkuluen arabera, tamaina horretako 10-65 inpaktu inguru gertatzen dira urtean Jupiterren. Horiek izan dira batik bat Juno misioak datozen urteetan egingo dituen ikerketen jomugak.
Paolo Nespoli astronauta elkarrizketatu dute Berrian. Italiarra iazko abenduan itzuli zen Lurrera eta orain Bilbon izan da bizitako esperientziak kontatzen. Misioei dagokienez, Nespolik dio egun “AEBk ez du ibilgailurik, eta Errusiaren espaziontziak erabili behar ditugu. Europan geure espaziontzia izango bagenu, denek erabiliko lukete orain”. Berak bietan izan da, AEBn espazio transbordadorean eta Errusiaren Soyuz kapsulan, eta horietan izandako esperientzia kontatu du. Bere misioak eta arlo honetan ematen ari diren urratsak ere izan ditu mintzagai.
KimikaHaragiaren kolore gorriari buruz idatzi du asteon Josu Lopez-Gazpiok. Ziur denok pentsatu dugula noizbait kolore hori odolarena dela baina kimikak beste behin argitu digu zein den egiazko erantzuna. Haragiaren kolorea faktore askoren mende dago. Nagusiena, giharretan dagoen mioglobina izeneko proteina da. Izan ere, haragiak prozesatzean odol gehiena kentzen zaie. Orduan, supermerkatura iristen den produktuak ez du odol askorik. Horretaz gain, mioglobina ez dago odolean. Mioglobinak muskuluetara garraiatzen du oxigenoa eta bertan egoten da kontzentraziorik handienean. Berez, purpura kolorea du baina oxigenoarekin erreakzionatzen duenean hartzen du kolore gorria.
EkologiaPlaneta biziaren indizea deiturikoa neurtzeko ikerketak aurkezten ditu WWF mundu mailako erakundeak; ekosistemen bizitasunari erreparatzen diote indize horren bitartez. Hamabigarren ikerlanak agerian utzi du ekosistemek mehartzen eta eskasten jarraitzen dutela; azken datuen arabera, ornodunak %60 urritu dira 1970. urtetik hona. Galerarik handiena ur gozoko espezieetan izan da: %83 urritu dira. Laster, bioaniztasunari buruzko goi bilera egingo dute eta WWFk argi du: “Izadiaren aldeko akordio global baten oinarriak jarri behar dira, Parisen klimari buruzko goi bileran egin bezala”.
HizkuntzalaritzaLan honetan trataera formal bateratu bat aurkeztu da euskal aditz jokatuaren tempus, aspektu eta moduarentzat. Aditz esaeren bidez, gertaerak adierazi eta eremu semantiko konplexu batean kokatzen ditugu hizketa-gunetik hurbilago edo urrunago, dimentsio bietan zehar, denborarena eta modu zein modalitatearena. Artikuluak dioenez, euskal aditzaren morfologia oparoak eskaintzen du aukera paregabea haien ulertzerako. Bada, orain arteko azalpenak ez dira guztiz egokiak. Izan ere, azalpen egoki batek uztartu behar lituzke zenbait unibertsal semantiko eta haien euskarazko adierazpenak eta, horren bidez, erakutsi behar luke zergatik diren ez-gramatikalak hainbat adizki edo aditz-esaera, nondik datorkien besteei haien interpretazioa eta zein faktorek eta nola eragin dituzten aldaerak aurreko bi ideietan, geografian eta historian zehar.
BiologiaKlonak sortzeari buruz aritu da Cesar Tomé artikulu honetan. “Klon” hitza J.B.S. Haldane biologoak sortu zuen 1963an, grezierazko “adaxka” hitzaren baliokidea oinarrian zuena. Geneen erreplikazioaz aritzeko, baina, 70eko urteen hasieran erabiltzen hasi zen. Polimerasaren kate-erreakzioa Kjell Kleppe eta H. Gobind Khoranak deskribatu zuten. Hala ere, Kary B. Mullis kimikariak 1983an teknika garatzeak ahalbidetu zien zientzialariei gene baten milaka milioi klon sortzea saio-hodi batean. XX. mendeko 20ko urteen amaieran, Hans Spemann enbriologoak animaliak klonatzeko hurbilketa bat lortu zuen. Urrats horretatik jauzi handi bat eman zuten: ardi bat klonatzera iritsi ziren zientzialariak, Dolly izenaz bataiatu zutena. Ezagutu ezazue historian zehar arlo honetan eman ziren pauso guztiak.
Emakumeak zientzianIrati Rodilla Ojeda, artikulu honetako protagonista, Fisioterapian graduatu zen Leioan eta egun Farmakologian doktoretza egiten dabil. Bertan, minaren aurka erabiltzen diren opioideen eraginkortasuna eta tolerantzia hobetzeko ikertzen ari da. Hasieratik argi zuen osasun-zientziaren bidea hartuko zuela, baina ez Medikuntza. Rodillaren esanetan, tesian ikasten ari denari esker hobeto ezagutzen ditu minaren eta analgesiaren mekanismoak. Izan ere, hori oso baliagarria da tratamendu fisioterapeutikoa hobetzeko eta baita alderantziz ere: “Fisioterapiak ematen duen ezagutzak ere osatzen du osasunari eta gaixotasunari buruzko jakintza”.
ArkeologiaVichamako (Peru) aztarnategian ia hiru metroko murala aurkitu dute. Bertan, giza aurpegiak, sugeak eta hazi antropomorfo bat agertzen dira. Murala interpretatu ostean jakinarazi dute “emankortasunaren murala” dela eta Caral gune arkeologikoko zuzendari Ruth Shady arkeologoaren esanetan, “erliebe horiek klima-aldaketak giza populazioan dituen eragin katastrofikoak gogorarazten dizkigute”.
———————————————————————–——————————————————————–
Asteon zientzia begi-bistan igandeetako atala da. Astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluak biltzen ditugu. Begi-bistan duguna erreparatuz, Interneteko “zientzia” antzeman, jaso eta laburbiltzea da gure helburua.
———————————————————————–
———————————————————————–
Egileaz: Uxue Razkin kazetaria da.
——————————————————————
The post Asteon zientzia begi-bistan #227 appeared first on Zientzia Kaiera.
Ezjakintasunaren kartografia #235
Batzuetan bibliografiak urte andana ditu eta bertan dagoena xehetasunez berrikusteak saria dauka. Ahaztu ohi den oinarrizko zientzia da hori. Adibide zehatza dakar Adrian Matenciok When we forget basic science. Seeking the small details ou
Sistema biologikoek, optimizatzen urteak daramatenak, gauzak zelan egiten dituzten behatzea emaitzak lortzeko biderik labur eta seguruena da. Berez konpontzen diren materialen kasuan bezala. Silvia Romanen Bio-inpired self-healing materials
Urtutako masa batek kristalak duen barne ordenaziorik gabe solido izatera zelan pasatzen den ulertzen ez den fenomeno fisikoa da. Bidrioen, solido hauen, eraketak berebiziko garrantzia tekniko eta ekonomikoa du. Eoiak dirudiena itxaron gabe beirazko-trantsizioaren ikerketan aurrera egiteko modua aurkitu dute DIPCn Avoiding geological timescales to access low energies in bulk glasses
–—–
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.
The post Ezjakintasunaren kartografia #235 appeared first on Zientzia Kaiera.
Irati Rodilla: “Garrantzitsua iruditzen zait ikuspegi orokorrari oinarrizko zientzia gehitzea”
Batxilergoan abiatu zuen horra eraman duen bidea: “Argi nuen osasun-zientzietako zerbait egin nahi nuela, baina ez Medikuntza, beste zerbait”. Hala, batxilergo biosanitarioa egin ondoren, eta unibertsitatera sartu aurretik, Diagnosi klinikoen laborategiko teknikari izateko ikasketak egin zituen, bi urtetan. Bigarren urtearen hasieran, Fisioterapia gradua jarri zuten UPV/EHUn, Leioan, eta, bukatutakoan, hara joatea erabaki zuen.
“Batxilergoa bukatu nuenean, ez zitzaidan bururatu ere egin Fisioterapia egitea, seguru asko, kanpora joan behar zelako, baina, bertan izanda, animatu egin nintzen. Ez da ohiko bidea, laborategitik pazienteak zuzenean tratatzera igarotzea ekartzen baitu, baina oso gustura egin nuen,” aitortu du Rodillak.

Irudia: Irati Rodilla Ojeda, fisioterapeuta eta farmakologia-ikertzailea.
Eta batxilergoan Fisioterapia aukeratzea bururatu ez zitzaion bezala, graduko ikasketak hastean ez zuen pentsatu inoiz tesia egingo zukeenik. “Alabaina, lehen eta bigarren mailen artean, graduko irakasle bat ezagutu nuen, eta hura tesia egiten ari zen Farmakologiako talde batean, hain justu, ni orain nagoen talde berean”.
Azaldu duenez, talde horrek analgesiko opioideak ikertzen ditu: “Opioideak oso analgesiko onak dira, baina tolerantzia, mendekotasuna eta adikzioa eragiten dute. Irakasleari esperimentu batzuetan laguntzen hasi nintzen, asko gustatu zitzaidan, eta graduaren amaieran tesia egitea erabaki nuen. Horretarako, Farmakologia masterra egin nuen aurretik, eta orain tesiaren bigarren urtean nago”.
Rodillak aldaketa handia izan dela onartu du, beste gradu batzuetan Fisioterapian baino ohikoagoa delako tesia egitea. “Hala ere, pozik nago. Egia da une batzuetan gogorra dela: ordu asko ematen dituzu laborategian, artikulu asko irakurri behar dituzu eta lan handia ematen du, baina gustuko dut. Asko ari naiz ikasten, eta oso garrantzitsua iruditzen zait fisioterapeutak pazienteaz izan dezaken ikuspegi orokorrari oinarrizko zientzia gehitzea. Horrela, teknika jakin bat aplikatzeaz gain, maila molekularrean edo zelularrean gertatzen dena ezagutu dezaket, eta hobeto ulertuko dut zerk funtzionatzen duen eta zergatik, zer komeni den…”.
Haren esanean, tesian ikasten ari denari esker, hobeto ezagutzen ditu minaren eta analgesiaren mekanismoak, eta hori, berez interesgarria izateaz gain, oso baliagarria da tratamendu fisioterapeutikoa hobetzeko. “Eta baita alderantziz ere: Fisioterapiak ematen duen ezagutzak ere osatzen du osasunari eta gaixotasunari buruzko jakintza. Gainera, fisioterapeutak medikuak baino denbora gehiago igaro ohi du pazientearekin, eta hark ez dakizkien xehetasunak ezagutzen ditugu guk. Ondorioz, tratamendu osoagoa eman diezaiokegu. Horrek asko asebetetzen nau”.
Ikerketaren aurkia eta ifrentzuaOro ez da urre, ordea, eta alde txarrak ere topatzen dizkio ikertzaile-lanari: “Lantegi gogorra izateaz gain, baldintzak ez dira onak izaten, eta ez dugu jakiten jarraitzeko aukera izango ote dugun. Oso zaila da egonkortzea, eta etorkizuna oso zaila jartzen digute. Paper pila bat bete behar dira, epeak luzatu egiten dira, gero eta diru eta aukera gutxiago daude… Horretan denbora eta ahalegin gehiegi xahutzen dugu”.
Aldiz, ikerketa-prozesuak berak izugarrizko motibazioa eragiten dio: “Galdera berriak egitea, haiei erantzuteko moduak probatzea, emaitzak alderatzea… Horrek guztiak benetan erakartzen eta betetzen nau. Gainera, nire arloan diziplinartekotasun handia dago, eta hori oso aberasgarria da”.
Etorkizunera begira, ikertzen jarraitu nahiko luke, baina klinikara ere hurbildu nahiko luke. Hala, ikastaroak egiten ditu, Fisioterapian ikasitakoa ez ahazteko eta sakontzen jarraitzeko, eta irakasle izateko ere trebatzen ari da. Azkenik, euskara ikasten dabil; “paziente euskaldunek eskertuko dutela uste baitut”.
Fitxa biografikoa:Irati Rodilla Ojeda Bilbon jaioa da, 1992ean. Diagnosi klinikoen laborategiko teknikari zikloa egin ondoren, Fisioterapia ikasi zuen UPV/EHUn. Jarraian, Farmakologian masterra egin zuen, Medikamenduen Garapena, Baliospena eta Erabilera Arrazionala Unibertsitate Masterra, hain zuzen, eta orain doktoretza egiten dabil, EHUren Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Farmakologia sailean.
———————————————————————————-
Egileaz: Ana Galarraga Aiestaran (@Anagalarraga1) zientzia-komunikatzailea da eta Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariko erredaktorea.
———————————————————————————-
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariarekin lankidetzan egindako atala.
The post Irati Rodilla: “Garrantzitsua iruditzen zait ikuspegi orokorrari oinarrizko zientzia gehitzea” appeared first on Zientzia Kaiera.
Euskararen tempus-aspektu-modu sistemaren trataera formala

1. irudia: Gertaerak adierazi eta eremu semantiko konplexu batean kokatzen ditugu aditz esaeren bidez.
Anitzak dira kokatze horretan esku hartzen duten faktore semantikoak eta euskal aditzaren morfologia oparoak eskaintzen du aukera paregabea haien ulertzerako, nahiz orain arteko azalpenak urrun egon ulertze oso eta sakonetik. Azalpen egoki batek uztartu behar lituzke zenbait unibertsal semantiko eta haien euskarazko adierazpenak eta, horren bidez, erakutsi behar luke:
- Zergatik diren ez-gramatikalak hainbat adizki edo aditz-esaera.
- Nondik datorkien besteei haien interpretazioa (edo interpretazioak).
- Zein faktorek eta nola eragin dituzten aldaerak 1 eta 2 puntuetan, geografian eta historian zehar.
Erraz kontura gaitezke orain arteko azalpenak ez direla guztiz egokiak. Bitxia da, adibidez, gramatikarien ahalegina benetako hizkuntza-erabilerei erreparoak erakusteko, hala nola esaten denean urraketa gramatikalen bat sumatzen dela etorri balitz egingo zuen bezalako esamoldeetan: horrek adierazten du ez direla egokiro ulertzen alegiazkoaren eta iraganaren arteko harremanak.
Deigarria da, halaber, kategoria desberdinak erabiltzea jokaera trinkoaren eta perifrastikoaren aditz-aspektua azaltzeko: lehenak balioko luke gertaera puntukariak adierazteko (beste ikertzaile batzuek aspektu aldetik neutroa dela diote); bigarrena, aldiz, [±burutu] eta [±gero] faktore semantikoen konbinaketari legokioke, baina lau konbinaketa posibleetatik bat ez da ematen [+burutu, +gero], eta aspektu sistematik kanpo uzten da aditzoina+*EDIN/*EZAN egitura.
Aditz laguntzaileok direla eta, orain arte ez da azaldu zergatik XVII. mendetik hona desagertu zen aurreko aoristo zaharra (etor zedin egungo etorri zen esaeraren ordez), ezta zergatik haien adizki gehienek atzizki edo aurrizkiren bat behar duten gramatikalak izateko (*nadi, baina banadi, naiteke, nadin…), aginte adizkiak salbuespen direla. Azalpen berak balio behar luke beste kasuotan ere: *nintz, baina banintz, nintzateke, nintzen… Baina orduan, zer ote dute komun subjuntiboko eta iraganeko -n adizkiek?
Goiko irudiko denborazko orientazio prozesuan eragina dute:
- Gertaera-erek (ea gertaeraren kontzeptuak aldakuntza barruratzen duen ala ez, ea ibilbide bat duen ala ez, ea aldakuntza ibilbide hasierakoa edo bukaerakoa den).
- Gertaeraren gaineko ikuspegi mota (ea gertaera haren ibilbide barrutik / kanpotik ikusita adierazten den, ±INTRA aspektu operatzaileak; haren mugaren ondotik / muga igaro gabe, ±POST; haren mugatik bertatik / mugari erreparatu gabe, ±AD).
- Ikuspegiaren kokagunea. *EDIN eta *EZAN (EGIN) laguntzaileen bidezko esamoldeetan (baita *IRON aditzarekin ere) +AD balioko ikuspegia aplikatzen da. Gainontzekoetan, oposizio nagusia ±INTRA da (nengoen, +INTRA; egon zen, –INTRA). Ikuspegiaren kokagunea aurreikusi egiten denean, geroan (edo / eta irrealtasunean) proiektatzen da (etorriko da, +PRO (–POST), egina duket (+PRO (+POST)).
Moduzko orientazio prozesuan eragina dute:
- Ahalezkotasuna.
- Asmozkotasuna.
- Ilokuzio indarraren aldaerak (hiztunaren gertaerarekiko konpromiso mota: baldintzarik gabekoa –nintzen–, baldintza baten menpe era baretuan emandakoa –nintzateke–, edo eman gabea –banintz). Baldintzarik gabeko konpromisoa ez den guztiak eremu irrealerantz desplazatzen du kokagunea.
Kokagunerako hiru une nagusi morfologikoki markatuta datoz: oraingunea (hizketa-guneari lotua), iraganaldia eta alegigunea. Orainalditik kanpo, hiztunaren gertaerarekiko konpromisoak marka esplizitu bat behar du (euskaraz, -n). Hori gabe, ikuspegia ez da iraganaldian kokatuko, alegigunean baizik. Ongi bereizi beharrekoak dira morfologikoki markaturiko alegigunea eta semantikoki alegiazkoa dena, azken horretan iraganaldiko kontrafaktualak ere sartzen baitira.

2. irudia: Ongi bereizi beharrekoak dira morfologikoki markaturiko alegigunea eta semantikoki alegiazkoa dena.
+AD ikuspegia ezin da kokatu hizketa-gunean bertan (O1S-n) eta proiekzio bat eragiten du horren gerorantz. Horregatik bateragarria da aginte adizkien asmozkotasun ideiarekin, baita ahalezko ideiarekin ere. XVII. mendean, bateraezintasun hori hedatu zen beste une nagusien orientazio puntu nagusietara (O2P-ra bereziki), aoristo zaharraren galera eraginez.
Artikuluaren fitxa:- Aldizkaria: Ekaia
- Zenbakia: Ale berezia. 2018
- Artikuluaren izena: Euskararen tempus-aspektu-modu sistemaren trataera formala.
- Laburpena: Lan honetan trataera formal bateratu bat aurkeztuko da euskal aditz jokatuaren tempus, aspektu eta moduarentzat.
- Egilea: Ibon Coterón Agorria.
- Argitaletxea: UPV/EHUko argitalpen zerbitzua
- ISSN: 0214-9001
- Orrialdeak: 209-224
- DOI: 10.1387/ekaia.17695
————————————————–
Egileaz:
Ibon Coterón Agorria filosofia irakaslea da Erandioko Ategorri BHIn.
————————————————–
Ekaia aldizkariarekin lankidetzan egindako atala.
The post Euskararen tempus-aspektu-modu sistemaren trataera formala appeared first on Zientzia Kaiera.
Klonez
Klonak sortzea, organismo bizien kopia genetikoki berdin-berdinak, nekazaritza bezain zaharra den prozesu bioteknologikoa da.

Irudia: “Klon” hitza grezierazko “adaxka” hitzaren baliokidean du oinarria.
Lehen klonak sortu ziren nekazariek zurtoin bat edo adar bat (aldaxkak) hartu eta lurrean landatzen zutenean, landare batzuk ugaltzeko. Prozesua gaur egungo aroa baino milaka urte lehenago hasi zen erabiltzen eta gaur egun lorezain eta baratzezainek erabili ohi dute, fruitu-arbolen, aihen-belarren eta arrosen ugalketa lortzeko, besteak beste. Izan ere, J.B.S. Haldane biologoak 1963an “klon” hitza sortu zuenean, oinarri hartu zuen grezierazko “adaxka” hitzaren baliokidea.
Klon hitza, geneen erreplikazioaz aritzeko, 70eko urteen hasieran erabiltzen hasi zen. Izan ere, DNA birkonbinatzailearen teknika berriek orduan ahalbidetu zuten zientzialariek organismo baten genomaren bakarkako geneak ebaki eta bakterioen genoman txertatzea, non haiekin batera ugalduko ziren.
Polimerasaren kate-erreakzioa (PCR, ingelesezko siglen arabera) Kjell Kleppe eta H. Gobind Khoranak deskribatu zuten. Hala ere, Kary B. Mullis kimikariak 1983an teknika garatzeak ahalbidetu zien zientzialariei gene baten milaka milioi klon sortzea saio-hodi batean. Teknika horren garrantziak ekarri zuen zenbaitek biologia bi arotan banatuta zegoela baieztatzea: PCRaren aurrekoa eta PCRaren ondokoa. Egileak Nobel saria jaso zuen 1993an.
Animalia-organismo osoen klonatzeak historia zaharragoxea du. XX. mendeko 20ko urteen amaieran, Hans Spemann enbriologoak animaliak klonatzeko hurbilketa bat lortu zuen: Arrabio baten enbrioi-zelula baten nukleoa txertatu zuen bere nukleoa aldez aurretik ateratako obulu batean eta azken hau geroago arrabio independente gisa garatu zen. 1938an, jada Nobel sariduna zelarik, Spemannek proposatu zuen posible litzatekeela animalia heldu bat antzeko moduan klonatzea, baina “ametsa” bailitzan deskribatu zuen saiakuntza hori; alde batetik, berak ez zekielako nola egin eta, bestetik, ez zekielako animalia heldu baten zelula guztiz diferentziatu baten nukleoa gai izango ote zen organismo baten garapen osoa zuzentzeko obulu batetik abiatuta.
Ildo berean, 1951n Robert Briggsek eta Thomas J. Kingek ―Estatu Batuetako Osasuneko Nazio-Laborategietakoak― igelen enbrioi-zelulak klonatzea lortu zuten, baina ez zuten arrakastarik izan zelula bereiziagoak lortzeko egindako hainbat saiotan. Beren emaitzek, bai eta arlo horretan ziharduten beste laborategi batzuetakoek ere, hau erakusten zuten: Nukleoaz gabetutako zelulak zenbat eta “zaharragoak” izan (bereiziak, hau da, enbrioiaren garapenaren ondoko faseetan hartutako zelulak), hainbat eta gertagaitzagoa zen klonaren garapena lortzea.
1962an, John Gurdon Oxfordeko Unibertsitatean lan egiten zuen garapenaren biologoak esan zuen gai izan zela igel erabat garatuak sortzeko, zapaburuen hesteen estaldurako zelula ustez bereiziak klonatuta. Gurdonek argudiatzen zuen bere saiakuntzak ―nahiz eta saioen %2an besterik ez zuen arrakasta izan― frogatzen zuela zelula bereiziek eusten ziotela garapena zuzentzeko ahalmen genetikoari. Beste biologo batzuk ez ziren gai izan Gurdonen emaitzak errepikatzeko. Baserriko abereekin lan egiten zuten zientzialariek lortu zuten zaldiak, zerriak, untxiak eta ahuntzak klonatzea, lehen enbrioi-faseetako zeluletatik abiatuta, baina gehienek ezinezkotzat jotzen zuten zelula helduetatik abiatuta klonatzea.
Hala ere, 90eko urteen erdialdean, Ian Wilmutek, Roslin ikerketa institutukoak, erabaki zuen “nekazaritza molekularra” esaten zaionaren eraginkortasuna hobetzen saiatzea; hau da, animalien aldaketa genetikoa egitea giza proteina garrantzitsu eta baliotsuak ekoitz ditzaten, koagulazio-faktoreak esaterako. Helburu horrekin, animaliak aldatu egin ziren, proteinarako genea obulu ernaldu berrietan injektatuta; obuluok ordezko ama baten uteroan inplantatzen ziren eta honek azkeneraino burutzen zuen prozesua. Prozedurak ondoriozko animalien % 5etan baino ez zuen arrakastarik izan; baina, animalia horiek klonatzerik balego, porrotaren %95 arrakastaren %100 bihurtuko litzateke. Aukera horrek Wilmut bultzatu zuen bioteknologiako enpresa baten lankidetza bilatzera, PPL Therapeutics enpresarena hain zuzen.
Wilmutek pentsatu zuen zelula helduak klonagarriak izan litezkeela, baldin eta nukleoa egoera egokian zeuden zeluletatik hartzen bazen. Keith Campbellek, saiakuntza horretan laguntzen zion enbriologo batek, iradoki zuen G0 faseko zelulak (elikagairik ez dutenean zelulak sartzen diren gelditasun-egoera) balekoak izan litezkeela. 1996ko martxoan baieztatu zuten aukera hori, bi arkume jaio zirenean, enbrioi-zelula bereizietatik abiatuta klonatutakoak. Hurrengo urratsa ardi bat klonatzea izan zen, errapearen zelula helduetatik abiatuta. Beren ikerlanen ondorioz, 277 porrot izan zituzten, eta arrakasta bat: ardi bat, uztailean jaio zena, eta Dolly izenaz bataiatu zutena (Dolly Partonen gorazarretan).
Dollyren jaiotza hurrengo otsailean iragarri zen jendaurrean (PPL Therapeutics enpresak denbora izan zezan protokolo eta teknologiaren patentea erregistratzeko). Horrek berehala piztu zuen eztabaida, klonatzea gizakietan aplikatzearen inguruan (ikusi dugunez, azken batean, aurreko hirurogeita hamar urteetako edozein unetan pitz zitekeen eztabaida hori). Eztabaidak bizirik dirau.
——————————————–
Egileaz: Cesár Tomé López (@EDocet) zientzia dibulgatzailea da eta Mapping Ignorance eta Cuaderno de Cultura Cientifica blogen editorea.
Itzulpena: Leire Martinez de Marigorta
Hizkuntza-begiralea: Gidor Bilbao
——————————————–
The post Klonez appeared first on Zientzia Kaiera.