Aurrematrikula egiteko azken eguna uztailaren 21a izango da

Laboratorium Museoaren laguntza duen EHUko Ilustrazio Zientifikoko Masterrean izena emateko epea zabalik da eta uztailaren 21a izango da azken eguna aurrematrikula egiteko. 

Zientzia eta Teknologia, Artea eta Diseinua, Osasun Zientziak, Komunikazioa edota Informazioaren Bistaratzea arloetako graduatuei zuzendutako masterra, Leioako Campusean egingo da aurrez aurreko modalitatean. Graduondokoa maila goreneko irakasleek emango dute. 

Ilustrazioaren munduan bide berriak zabaldu edota marrazketarako gaitasun handia duten eta zientzia bisualki komunikatu nahi duten pertsonentzako aproposa da masterra. Horrela, izena ematen duten pertsonak ondorengo alorretan izango dira trebatuak: 

  • Ilustrazio Zientifiko Tradizionala 
  • Ilustrazio Zientifiko Digitala 
  • Infografia eta Datuen Bistaratzea 
  • 3D Marrazketa eta Animazioa Ilustraziorako 
  • Komunikazio Zientifikoa eta Profesionalizazioa 
  • Ilustrazio Medikoa eta Histologikoa 
  • Arkeologiako Ilustrazioa 
  • Paleontologiako Ilustrazioa 

Master amaierako lana museoekin, ikerketa zentroekin, enpresekin eta unibertsitateekin burutzeko aukera izango da. 

Informazio gehiago eta aurrematrikula EHUko webgunean: https://www.ehu.eus/es/web/ilustracion-cientifica/matrikula