Noiz:
2023/11/01 to 2023/12/21
Non:
Laboratorium museoa
Nori zuzendua:
LH 5 eta LH 6
LEHIAKETA
Lehen Hezkuntzako ikasleen eta irakasleen arteko lankidetza-proiektu bat da, otsailaren 11ko ekimenaren barruan kokatua, eta honako helburu hauek ditu: emakume zientzialarien erreferente historikoei balioa ematea, bokazioak sustatzea eta genero-arrakala ixten laguntzea.
OINARRIAK
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartu ahal izango dute. Lanak taldekoak izango dira (gehienez bost pertsona talde bakoitzeko), eta talde bakoitzeko bideo bat onartuko da.
- Bideo bakoitza emakume zientzialari bakar bati buruzkoa izango da.
- Izena emateko: https://www.laboratorium.eus/eu/eskaera-orria/emakume-zientzialarien-lehiaketa-IIedizioa
- Bideoen iraupena gehienez 2 minutukoa izango da, eta edukia honako atal hauen arabera egituratuta egongo da: 1-Biografia, 2-Testuinguru historikoa, 3-Lorpenak eta ekarpenak, eta 4- Lidergoari buruzko gogoeta pertsonala.
- Bideoak laboratorium@bergara.eus helbidera bidaliko dira, talde bakoitzaren kide guztien izenekin.
- Bideoak egiteko edozein ikus-entzunezko teknika onartuko da: diapositibak, hitzaldia, animazioa, aktoreekin antzeztea, etab.
- Bideoak entregatzeko azken eguna hau da: abenduak 21
- Talde sarituari diploma eta pack-oparia emango zaizkio.
- Onartutako bideo guztiak museoan, webgunean eta sare sozialetan ikusi ahal izango dira.
- Epaimahaia Bergarako Udaleko Laboratorium museoa, Berdintasuna, Komunikazioa, Garapen zerbitzua eta Miguel Altuna Lanbide Heziketako kideek osatuko dute.
- Sariak 2024ko otsailaren 9an banatuko dira. Ekitaldiaren ordua museoaren web-orri, Facebook, Twitter eta Instagram bidez komunikatuko da.
- Bideoak museoaren funts dokumentalean gordeko dira, eta sare sozialetan eta beste hedabide batzuetan erabili ahal izango dira, haien egileak adieraziz.
- Jarduera honi ekiteak bere oinarriak onartzea dakar. Sortzen diren zalantzak lehiaketaren taldeak argitu eta erabakiko ditu eta bere erabakiak apelaezinak izango dira.
14: Datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatu dira, lehiaketa gauzatu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta: Bergarako Udala, San Martin Agirre Plaza 1, 20570 Bergara. Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT). Tratamendua: 2205.