Ezjakintasunaren kartografia #535
Ezjakintasunaren kartografian astean zehar Mapping Ignorance blogean ingelesez argitaratutako artikuluen mamia euskaraz biltzen duen gehigarria da.
Anorexiak oso patologia larria izaten jarraitzen du, batez ere nerabeen artean, eta arazo bat du: ez du tratamendu medikorik. Azterketa berri bat esperantza-arrasto bat izan liteke. A hunger peptide prevents weight loss in anorexic mice, Rosa Garcia-Verdugo.
Batzuetan, beste batzuek begiratuta ikusi ez dutena ikusteko, tresna egokiarekin begiratzen jakin behar da. Methane detected in the atmosphere of the nearest T dwarf
Lehen aldiz, oroitzapenak fisikoki nola eratzen diren dokumentatu ahal izan da. Harrigarria. Nanoscopic motor proteins in the brain build the physical structures of memory
DIPCko jendeak zuzendutako berrikuspen batek agerian utzi du material kuantiko sintetikoak erabiliz egindako simulazio kuantikoak aukera handiak dituela. Aplikazio tekniko futuristenetatik hasi eta kosmologia eta dimentsio askotako munduetaraino, ezer ez dirudi eskuraezina errealitatea aztertzeko modu honetarako. Liluragarria motz geratzen den adjektiboa da. Quantum worlds from scratch: Synthetic matter in nonstandard geometries
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.
The post Ezjakintasunaren kartografia #535 appeared first on Zientzia Kaiera.
Iluminando la respuesta inmune al ADN anómalo
Nuestras células albergan un detector de ADN llamado cGAS, que informa al sistema inmunológico sobre infecciones virales y bacterianas, la muerte celular y la transformación durante el cáncer. Un grupo de investigación liderado por el Profesor de Investigación Ikerbasque Sergio P. Acebrón (UPV/EHU y Universidad de Heidelberg) ha “reutilizado” este proceso celular para crear un nuevo biosensor fluorescente. El estudio proporciona una herramienta biomédica que ofrece múltiples opciones para visualizar la respuesta inmune innata al ADN anómalo en poblaciones celulares.

Cada una de nuestras células almacena su información genética en el núcleo (ADN genómico) y en las mitocondrias (ADN mitocondrial). Una vía molecular conservada, controlada por las proteínas cGAS, STING e IRF3, puede detectar ADN fuera de estos compartimentos y comunicarlo a las células vecinas y al sistema inmunológico mediante mensajeros secundarios, como cGAMP e Interferón. De esta manera, este sistema actúa como una «navaja suiza» protegiendo al cuerpo de células dañadas, que a menudo contienen fragmentos de ADN fuera del núcleo y/o las mitocondrias, así como contra ADN externo proveniente de infecciones virales y bacterianas.
Un “detector” celular claveLa desregulación de estos procesos está relacionada con la resistencia a la respuesta inmune en infecciones virales y cáncer, mientras que su activación anómala se asocia con enfermedades autoinmunes. Este estudio demuestra cómo la ingeniería de la interacción funcional entre STING e IRF3 activados puede utilizarse para capturar la dinámica espaciotemporal y heterogénea de la respuesta al mensajero intracelular y extracelular cGAMP. Este nuevo biosensor fluorescente, junto con herramientas de análisis de imágenes, permite visualizar la respuesta de células individuales y poblaciones celulares a la infección por el virus del herpes, la liberación de ADN mitocondrial durante la apoptosis y otras fuentes de ADN anómalo.
El desarrollo tumoral suele estar asociado a errores en la segregación de cromosomas que contienen el ADN genómico, lo que puede llevar a su extravasación del núcleo. Usando el nuevo biosensor, el estudio revela que los cromosomas mal segregados no activan la respuesta inmune innata a través de STING, probablemente debido al empaquetamiento natural del ADN genómico por las histonas. Este hallazgo es relevante, ya que varios ensayos clínicos han planteado a STING como un posible objetivo terapéutico contra tumores con inestabilidad cromosómica.
Este estudio representa un avance significativo en el campo de la respuesta inmune innata al proporcionar a la comunidad científica un método para visualizar estos procesos en modelos biológicos complejos.
Referencia:
Steve Smarduch, Serbio David Moreno-Velasquez, Doroteja Illic, Shashank Dadsena, Ryan Morantt, Anja Ciprinidis, Gislene Pereira, Marco Binder, Ana J. García-Sáez, Sergio P. Acebrón (2025) A novel biosensor for the spatiotemporal analysis of STING activation during innate immune responses to dsDNA The EMBO Journal doi: 10.1038/s44318-025-00370-y
Edición realizada por César Tomé López a partir de materiales suministrados por UPV/EHU Komunikazioa
El artículo Iluminando la respuesta inmune al ADN anómalo se ha escrito en Cuaderno de Cultura Científica.
Botanika britainiarra edertzen (II): Stella Ross-Craig
Londres hego-mendebaldean dagoen Kew Gardens edo Kew Errege Lorategi Botanikoa munduko lorategi botaniko garrantzitsu eta ederrenetako bat da. Lorategiak, halaber, izen handiko aldizkari bat du, Curtis’s Botanical Magazine, 1787an sortutakoa. Bertan jasotzen dira espezie asko eta asko, irudi ederrez lagunduta; irudi horien xedea da testua osatzea eta hari bizitza ematea.
Aurreko artikulu batean, Matilda Smith (1854-1926) ilustratzaile handia aipatu genuen. Hura izan zen aldizkarian lan egin zuen lehen emakumezko artista ofiziala, eta bidea ireki zien beste emakumezko marrazkilari handi batzuei. Besteak beste, artea eta zientzia uztartzeko gaitasun zail hori zuten bi zientzialari bikain gogorarazi nahi ditugu artikulu sorta honetan: Lilian Snelling (1879–1972) eta Stella Ross-Craig (1906-2006).

Baina, jarraitu aurretik, adierazi behar dugu ilustrazio botanikoa mendetako historia duen tradizio zientifikoa dela. Marraztu nahi den objektua xehe-xehe behatu behar da, eta organismoa zehaztasun eta doitasun handiz marraztu, lamina batean islatzeko. Hau da, estetika xede hutsekin loreak marrazteaz oso bestelako jarduera da. Alice R. Tangerini Estatu Batuetako ilustratzaile botaniko ezagunak hainbat aldiz argitu duenez, «jarduera horren helburu nagusia da landare bat marraztea doitasun eta zehaztasun maila handiarekin, gutxienez generoa eta are espeziea ezagutzeko adinakoarekin».
Stella Ross-Craig (1906-2006)Stella Ross-Craig Londresen jaio zen 1906ko otsailaren 6an. Gurasoak Eskoziakoak zituen, eta bere aita botanika maite zuen kimikari bat zen. Txikia zenetik, aitaren eskutik ikasi zuen inguruko loreei buruz; ibilaldi luzeak egiten zituzten elkarrekin, bizi izan ziren lekuen inguruneetan. Nebak marrazten irakatsi zion, Peter Marren idazle, kazetari eta naturalistak adierazi duenaren arabera, eta lau urte zituela egin zituen loreen lehendabiziko marrazkiak.
Stella gaztearen landareekiko interesak hazten jarraitu zuen, eta 18 urterekin beka bat eman zioten Chelseako arte eskolan (Londres) ikasteko (Chelsea College of Arts). Prestakuntza bikaina jaso zuen artearen zein botanikaren esparruetan. Ezagutza handiak zituen, bai eta marrazteko aparteko gaitasuna ere, eta horri guztiari esker, 1929an, 23 urte besterik ez zituela, ilustratzaile botaniko eta taxonomo gisa hasi zen lanean Kew Errege Lorategi Botanikoan. Eta han aritu zen lanean 30 urtez baino gehiagoz, 1960an erretiratu zen arte.
Marrazten zituen laminak kalitate handikoak zirenez, laster hasi zen kolaboratzaile gisa Curtis’s Botanical Magazine aldizkari ospetsuan. Han ezagutu zuen Lilian Snelling, eta Female Botanists webgunearen arabera, elkarrekin oso balorazio ona jaso zuten lan ugari egin zituzten. Garai hartan ezagutu zuen, halaber, bere senarra izango zena, Robert Sealy. Bikotea Kew Errege Lorategi Botanikotik oso gertu bizi zen. Ahal zuten asteburu guztietan landa eremuetara joaten ziren basoko loreak biltzera, askotan beste botanikari batzuekin batera. Txango horietan, zientzialari eta artistak ale ugari bildu zituen, gerora sailkatu eta zehaztasun handiz marrazten zituenak.

Ross-Craigek aintzatespen handia jaso zuen bere marrazki bikainengatik eta Britainia Handiko tokiko florari buruz eginiko xehetasun handiko azterlanengatik. Eta material hori guztia Drawings of British Plants izeneko liburuan argitaratu zuen 1948an. Catherine Haines artean espezializatutako idazle zientifikoaren arabera, egileak bildutako aleak oinarri hartuta eginiko ilustrazioak eta Kewko herbariotik hartu eta disekatutako beste zenbait ale jasotzen zituen liburuak. Gerraosteko joera demokratikoari jarraikiz, liburuaren lehen aleak kostu txikiko sakelako formatuan argitaratu ziren, publiko zabalak eskuratu ahal izateko. Eta, aldi berean, antzeko liburuen edizio bat argitaratu zen, baina luxu handiagokoa, profesionalei eta zale aberatsei zuzenduta.
Catharine Hainesek, beste egile batzuen artean, adierazi du Stella Ross-Craigek lan handia egin zuela Drawings of British Plants proiektuan 1973ra arte. Amaitutakoan, obra handi hori 31 bolumenek eta 1300 lamina baino gehiagok osatzen zuten. Zientzialariak britainiar uharteetako landare loredun guztiak jaso zituen bertan, gramineoak izan ezik. Bere garaian, egileak adierazi zuen lana dibertigarria izan zela, baina nahiko gogorra. Marrazkiak zuri-beltzezkoak ziren, xehetasun handikoak, eta doitasun zientifiko handikoak. Baina, horrez gain, hain ederrak ziren, non egun ere benetako altxor botanikotzat hartzen ditugun. Obra aspaldi agortu zen; bildumagileen eskuetan besterik ez dago.
Stella Ross-Craigek ospe handia lortu zuen artista botaniko gisa bere garaiko adituen artean eta publikoaren aurrean. Wilfrid Blunt (1901-1987) idazle entzutetsu eta arte botanikoko autoritate nagusiak, Art of Botanical Illustration bere obra handia idatzi zuenean, berariaz agindu zizkion laminak Ross-Craigi. Obrak barne hartuko zituen marrazki guztiak artistak egiteko eskatu zuen. Eta, horren ondorio gisa, 1950ean (lehen edizioa) liburu ilustratu zoragarria argitaratu zuten. Peter Marrenen arabera, Bluntek honako hau utzi zuen idatzita artistari buruz: «Stella Ross-Craigek zuri-beltzean eginiko ilustrazio zientifikoek ez dute parekorik, jakintza eta doitasuna erabiliz ezagutza botanikoak eta marrazki teknikorako gaitasun handia konbinatzen baititu».
Bizi osoan zehar, Ross-Craigek 3000 landare espezie inguru marraztu zituen; guztiak ziren akuarelak, olio pintura ez baitzitzaion gustatzen. Koloretako 333 lamina egin zituen Curtis’s Botanical Magazine aldizkarirako eta Royal Horticultural Societyren aldizkarirako, bai eta beste 400 ilustrazio inguru ere Hooker’s Icones Plantarumerako. Horrez gain, The Flora of Tropical East Africa (1963) ere ilustratu zuen, gaiari buruzko obrarik zabalenetako bat. Eta orkideen 60 aleko sail bat ere egin zuen, egun Kewko bildumetan dagoena.
Adierazi beharra dago artista botanikoak askotariko sariak eta aintzatespenak jaso zituela. Horren adibide dira honako hauek: 1948 eta 1974 artean Linnean Society ospetsuko kide izan zen; 1999an, Kew International Medal domina baliotsua eman zioten, eta ohore handi hori jaso duen seigarren pertsona izan zen; aurrerago, 2003an, 95 urte zituela, Royal Botanic Garden Edinburgh lorategi botanikoan artistaren berrogeita hamabost jatorrizko ilustrazio jarri ziren ikusgai erakusketa batean (arrakasta handiko erakusketa izan zen; Kew Gardensen jarri zuten aurrerago, eta han ere arrakasta handia izan zuen).
Stella Ross-Craig 2006an zendu zen, 100 urte bete baino bi aste lehenago. Egun, Britainiako ilustrazio zientifikoaren erreferente handienetako bat da. Ekarpen handiak egin zituen, eta bere lanak inspirazio izan dira hura bezala landareen edertasunarekin maiteminduta dauden pertsona askorentzat.
Iturriak:- Wikipedia. American Society of Botanical Artists.
- Erikson, Annika Liv (2009). Snelling, Lilian (1879–1972). Dictionary of National Biography. Oxford Dictionary of National Biography. Oxford University Press
- Haines, Catherine M. C. (2001). International women in science: a biographical dictionary to 1950. Santa Barbara, Calif.: ABC-CLIO, 290.
- Stella Ross-Craig. Efemérides 19-03-2017. Mujeres con ciencia.
- Wikipedia. Stella Ross-Craig
Carolina Martínez Pulido Biologian doktorea da eta La Lagunako Unibertsitateko Landare Biologiako Departamentuko irakasle titularra. Bere jarduera nagusia dibulgazio zientifikoa da eta emakumeari eta zientziari buruzko hainbat liburu idatzi ditu.
Botanika britainiarra edertzen artikulu-sorta:
- Botanika britainiarra edertzen (I): Lilian Snelling
- Botanika britainiarra edertzen (II): Stella Ross-Craig
Mujeres con Ciencia blogean 2024ko uztailaren 31an argitaratu zen artikulua: Lilian Snelling y Stella Ross-Craig: embelleciendo la botánica británica.
Itzulpena: UPV/EHUko Euskara Zerbitzua.
The post Botanika britainiarra edertzen (II): Stella Ross-Craig appeared first on Zientzia Kaiera.
Una Geología muy vikinga
Hace poco estuve en un concierto de un grupo de los que se suelen considerar “viking metal”, un estilo dentro del heavy metal en el que los grupos se caracterizan por asumir un estilismo, tanto en las portadas de los discos como en su propia indumentaria y puesta en escena sobre el escenario, y tratar temas en las letras de las canciones recordando a esos pueblos nórdicos que, hace más de un milenio, decidieron convertirse en grandes navegantes, comerciantes y conquistadores: los vikingos (y las skjaldmær o escuderas, que no quiero que Lagertha se enfade).
Estas canciones suelen centrarse mucho en grandes batallas y viajes de conquista, desde esas primeras incursiones en tierras sajonas a finales del siglo VIII hasta las navegaciones hacia el noroeste que llevaron a estos pueblos a asentarse en Islandia (tierra de hielo) un siglo después, Groenlandia (tierra verde) a finales del siglo X y Hellulandia (tierra de rocas), Marklandia (tierra de bosques) y Vinlandia (tierra de viñas), las tres últimas en la actual Canadá, a comienzos del siglo XI. Pero no todo son cánticos de victoria, algunas canciones también hablan de la batalla de Stamford Bridge, ocurrida a finales del siglo XI y que supuso el principio del fin de la era vikinga.

Pero, ¿qué tiene que ver este periodo de la historia de los pueblos nórdicos con la Geología? Pues mucho, porque una de las principales hipótesis para explicar este “repentino” ímpetu navegante de los vikingos (y las escuderas, no nos olvidemos de las mujeres) es un evento climático bastante peculiar: el Óptimo Climático Medieval, también llamado Periodo Cálido Medieval o Anomalía Climática Medieval.
Par entender lo que es esto vamos a empezar por el principio. Actualmente vivimos en el Holoceno, la última Época en la que se subdivide el Periodo Cuaternario, y que se caracteriza por ser un interglacial, es decir, un momento relativamente cálido que acontece entre dos glaciaciones. Pero, si acercamos una lupa a la gráfica de variación de la temperatura atmosférica en el Atlántico Norte durante los últimos miles de años, veremos que se dibuja una línea en forma de dientes de sierra, con picos que representan eventos climáticos cálidos y fríos que se van alternando con una periodicidad centenaria. Y ahí es donde encontramos al Óptimo Climático Medieval, un periodo relativamente cálido que comenzó aproximadamente en el año 780 y terminó más o menos en el 1180, cuando dio paso a un momento más frío conocido como Pequeña Edad de Hielo, y que tuvo un pico máximo de temperaturas alrededor del año 1000.

En realidad, aún no se conocen exactamente cuáles son las causas que provocan estos cambios climáticos de escala centenaria, considerando que posiblemente se deba a la combinación de varios factores, siendo los más probables las variaciones en la irradiancia solar (es decir, la potencia de la radiación solar en un área terrestre determinada), la fuerza de la Circulación de Vuelco Meridional Atlántica (nuestra vieja amiga AMOC), el efecto atmosférico de erupciones volcánicas muy explosivas, cambios en la retroalimentación entre el hielo marino y el agua oceánica, o la propia variabilidad atmosférica. Vamos, un cóctel explosivo capaz de provocar variaciones de varios grados centígrados en las temperaturas promedio de ciertas zonas de nuestro planeta durante décadas.
Sin embargo, parece que estos eventos climáticos de escala centenaria no han sucedido de manera homogénea en todo el planeta, sino que han tenido un efecto muy concentrado en el Atlántico Norte, sobre todo en la zona europea. Más en concreto, en el centro y el norte de Europa el Óptimo Climático Medieval supuso un periodo relativamente cálido, con veranos no muy áridos e inviernos suaves y húmedos, que, entre otras cosas, supusieron un gran impacto beneficioso para la agricultura, permitiendo, por ejemplo, el cultivo de productos como la vid en latitudes y altitudes hasta entonces nada productivas. Y en las zonas boreales provocó un retroceso de los mantos de hielo, tanto continentales como marinos, exponiendo terrenos vírgenes hasta entonces cubiertos y abriendo pasos marítimos generalmente congelados. Aunque en la Península Ibérica parece que no lo pasamos tan bien, ya que han quedado registros, tanto geológicos como históricos, de varias épocas de sequía que llegaron a producir importantes hambrunas, alternantes con momentos de lluvias torrenciales que arrasaban con todo lo que pillaban a su paso. Vamos, lo típico de un clima semiárido.
Seguro que ya os habéis fijado en la coincidencia de fechas entre el Óptimo Climático Medieval y el auge de la era vikinga. Y os habéis quedado con ese efecto de retirada de los hielos en zonas de latitudes altas, despejando rutas marítimas hasta entonces inexpugnables. Pues estas coincidencias son las que han llevado a la comunidad científica a suponer que esta anomalía climática propició que los pueblos del norte decidiesen subirse a sus drakar y explorar zonas completamente desconocidas. Y que ese ímpetu navegante se apagase con el comienzo de la Pequeña Edad de Hielo tampoco parece casualidad, ya que este evento climático frío provocó una caída generalizada de las temperaturas y un nuevo aumento de la extensión de los mantos de hielo en Europa del Norte, volviendo a aislar, marítimamente hablando, a los pueblos nórdicos.
Aunque si leéis un libro de historia encontraréis que el final de la era vikinga se debió a varios cambios sociales en los pueblos del norte, como su conversión al cristianismo, la competencia comercial con productos procedentes de Asia occidental, o varias pérdidas de cosechas que provocaron enfermedades y hambrunas. Pero, ¿acaso los eventos geológicos, en especial los cambios climáticos, no suelen ser los desencadenantes de todos los cambios sociales que ha vivido la humanidad a lo largo de su historia?
Ahí os dejo la pregunta. Mientras pensáis la respuesta, yo voy a seguir limpiando mi cuerno para estar preparada para el siguiente concierto. Y me refiero al cuerno de beber, no a los de los cascos, que esos sí que fueron una fantasía.
Sobre la autora: Blanca María Martínez es doctora en geología, investigadora de la Sociedad de Ciencias Aranzadi y colaboradora externa del departamento de Geología de la Facultad de Ciencia y Tecnología de la UPV/EHU
El artículo Una Geología muy vikinga se ha escrito en Cuaderno de Cultura Científica.
Koperniko: Unibertsoaren erdigunea
Nikolas Kopernikok, unibertsoa ulertu nahian, sakon aztertu zituen bere garaiko jakintza matematiko eta astronomiko guztiak. Laster ohartu zen, ordea, zerbait ez zetorrela bat, eta erabaki zuen jakin beharra zuela zein zen anomalia horren arrazoia.

Kalkulu eta behaketa ugari eginda, ondorioztatu zuen ez zela posible planetak Lurraren inguruan mugitzea, ordura arte pentsatzen zen bezala. Haren soluzioa sinplea bezain iraultzailea izan zen: planetak ez zebiltzan Lurraren inguruan orbitatzen, baizik eta Lurra bera eta beste planetak zebiltzan Eguzkiaren inguruan biraka. Bere kalkuluen bidez, Kopernikok Eguzkia jarri zuen unibertsoaren erdigunean.

Koperniko: Unibertsoaren erdigunea Ikaselkar argitaletxeak argitaratzen duen “Zientzialariak” komiki-sortaren ale bat da. Komikiek haur eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea eta euskaraz irakurtzeko ohitura zabaltzea ditu helburu. Horrez gain, irudi-sorta atsegin eta hizkuntza hurbilaren bidez, haur eta gazteei zientzia gerturatzea ere nahi du egitasmoak. Komikien bidez zientzialari eta pentsalari ezagunen biografiak eta lorpenak plazaratzen dira: Marie Curie, Newton, Galileo, Darwin, Hipatia edo Aristoteles.
Argitalpenaren fitxa:- Izenburua: Koperniko: Unibertsoaren erdigunea
- Egilea: Jordi Bayarri
- Itzultzailea: Maialen Berasategi
- Argitaletxea: Ikaselkar
- Urtea: 2024
- Orrialdeak: 48 orrialde
- ISBNa: 978-84-18978-53-1
Ikaselkar: Koperniko: Unibertsoaren erdigunea
The post Koperniko: Unibertsoaren erdigunea appeared first on Zientzia Kaiera.
Leopold Vietoris, un topólogo supercentenario
Las contribuciones fundamentales de Leopold Vietoris a la topología general y algebraica, así como a otras ramas de las ciencias matemáticas, lo han convertido en un personaje inmortal en el mundo científico. Como persona, era excepcionalmente humilde y agradecido por su bienestar, que también deseaba y concedía a sus semejantes. Dedicaba su tiempo libre a su numerosa familia, la meditación religiosa, la música y sus queridas montañas. […] En investigación, Vietoris fue un «luchador solitario»: solo uno de sus más de setenta artículos matemáticos tiene coautor. La mitad de los artículos fueron escritos después de su sexagésimo cumpleaños.
Heinrich Reitberger

Leopold Vietoris nació en Bad Radkersburg, Austria, el 4 de junio de 1891. Falleció en Innsbruck, Austria, el 9 de abril de 2002, con casi 111 años. Publicó su último artículo con 103 años. ¡Así se entiende mejor la última frase de la cita que abre este escrito!
De la ingeniería a las matemáticas
Leopold era hijo de Hugo Vietoris, ingeniero ferroviario, y Anna Diller. Con seis años comenzó su educación primaria en Viena. Entre 1902 y 1910 completó su formación secundaria. Siguiendo los deseos de su padre, ingresó en la Universidad Técnica de Viena en 1910, pensando estudiar ingeniería. Pero, a finales de ese mismo año, cambió sus planes para centrarse en las matemáticas, que aprendió con Hermann Rothe, Emil Müller (geometría descriptiva) y Theodor Schmid (geometría proyectiva).
En 1912, Vietoris asistió a una conferencia de Wilhelm Gross sobre topología, en la que el matemático describía su propio trabajo en esta área. En esta misma época, también siguió lecciones impartidas por Hermann Rothe sobre el concepto de variedad; Vietoris pensó en usar un enfoque topológico para crear una noción geométrica de variedad.
Trabajaba en estas ideas, tutorizado por Gustav von Escherich y Wilhelm Wirtinger, cuando estalló la Primera Guerra Mundial. El 28 de julio de 1914, el Imperio austrohúngaro declaró la guerra al reino de Serbia y Vietoris se presentó voluntario para el servicio en el ejército en agosto de 1914. Fue gravemente herido en septiembre de 1914 y, tras su recuperación, fue enviado al frente italiano como guía de montaña del ejército. Incluso durante las penurias de la guerra, Vietoris fue capaz de reflexionar sobre sus problemas de investigación. De hecho, en 1916 publicó su primer artículo.
El 4 de noviembre de 1918, fue capturado por el ejército italiano y permaneció preso hasta el 7 de agosto de 1919. Durante el tempo de su cautiverio pudo completar su tesis doctoral. Tras ser liberado y regresar a Viena, la presentó, obteniendo su doctorado en julio de 1920. Ese mismo año comenzó a trabajar como profesor asistente en la Universidad Técnica de Graz. En 1922, se trasladó a la Universidad de Viena, donde obtuvo su habilitación al año siguiente.
Investigando en topología: la sucesión de Mayer-Vietoris
La década de 1920 fue una época emocionante para los topólogos, y Viena era un lugar tan atractivo como cualquier otro, con Hahn, Menger, Reidemeister y, posteriormente, Hurewicz y Nöbeling. En medio de la conmoción general, surgieron muchas ideas de forma independiente y casi simultánea en varios lugares. Vietoris, quien siempre fue una persona extremadamente modesta, nunca participó en debates sobre prioridades (en contraste, por ejemplo, con su joven y apasionado colega Karl Menger). Pero Vietoris fue el primero en introducir filtros (a los que llamó «coronas») y uno de los primeros en definir espacios compactos (a los que llamó «lückenlos»), utilizando la condición de que cada filtro tuviera un punto de acumulación. También introdujo el concepto de regularidad y demostró que (en lenguaje moderno) los espacios compactos son normales.
Gilbert Helmberg y Karl Sigmund
En 1925, Vietoris pasó tres semestres en Ámsterdam donde participó en un seminario dirigido por Luitzen Egbertus Jan Brouwer. Influenciado por las ideas algebraicas que se discutían en esta escuela, comenzó a investigar en topología algebraica. De regreso en Viena, impartió algunas conferencias sobre grupos de homología y de cohomología, dos de los más conocidos invariantes algebraicos de espacios topológicos.
A estas conferencias asistió Walther Mayer que intentó resolver algunas de las conjeturas que Vietoris había descrito, solucionando un caso particular de una de ellas que publicó en 1929 (Über abstrakte Topologie). Vietoris completó la prueba del resultado general para los grupos de homología en 1930 (Über die Homologiegruppen der Vereinigung zweier Komplexe), teorema que hoy en día se conoce como sucesión de Mayer-Vietoris. Este precioso resultado es un método para calcular los grupos de homología de un espacio topológico a partir de los de algunos de sus subespacios.
Leopold Vietoris se había casado con Klara Anna Maria Riccabona von Reichenfels (1904-1935) en otoño de 1928. En 1930, tras varios cambios de centro, comenzó a trabajar en la Universidad de Innsbruck como profesor titular; permaneció allí durante el resto de su carrera.
Klara falleció en 1935 al dar a luz a su sexta hija. Al año siguiente, Vietoris se casó con su hermana, Maria Josefa (1901-2002).
Tras la Segunda Guerra Mundial trabajó en diferentes áreas, incluida la estadística, publicando su último artículo con 103 años.
Una larga vida, el matemático (conocido) más longevo
Leopold Vietoris falleció el 9 de abril de 2002, dos meses antes de cumplir 111 años. Dos semanas antes había fallecido su esposa Maria Josefa, con la que compartió 66 años de vida, a los 100 años.
En el archivo MacTutor, se incluye una gráfica con la esperanza de vida de 2891 matemáticos cuyas fechas de nacimiento y fallecimiento se conocen. Vietoris es el más longevo. El matemático con una vida más corta fue Évariste Galois, que falleció a los 20 años.
También fueron longevos Guacolda Antoine Lazzerini y Serguéi Nikolski (fallecieron con 107 años), Manuela Garín Pinillos (105 años), Henri Cartan (104 años), Johanna Weber (103 años) o Katherine Johnson y Kathleen Ollerenshaw (101 años), por citar algunos.
Referencias
- J J O’Connor and E F Robertson, Leopold Vietoris, MacTutor History of Mathematics archive, University of St Andrews
- Heinrich Reitberger, Leopold Vietoris (1891-2002), Notices Amer. Math. Soc. 49 (10) (2002), 1232-1236.
- Gilbert Helmberg and Karl Sigmund, Nestor of mathematicians: Leopold Vietoris turns 105, Math. Intelligencer 18 (4) (1996), 47-50.
Sobre la autora: Marta Macho Stadler es profesora de Topología en el Departamento de Matemáticas de la UPV/EHU, y editora de Mujeres con Ciencia
El artículo Leopold Vietoris, un topólogo supercentenario se ha escrito en Cuaderno de Cultura Científica.
Duela 1,5 milioi urteko hezurrezko tresnak aurkitu dituzte
Afrikan egindako aurkikuntza batek milioi bat urte atzeratu du hezurrezko lehen tresnen agerpena.
Hominidoek duela 1,5 milioi urte inguru egindako hezurrezko tresnen berri eman du ikertzaile talde batek. Olduvaiko arroilan (Tanzania) aurkitu dituzte hezur horiek, zehazki, T69 izeneko eremuan. Ibai baten antzinako ibilgu batean kokatuta dago eremu hori, eta beste hainbat aztarna mota ere baditu; tartean, harrizko tresnak eta animalien fosilak.
Orotara, aztertutako multzoak 27 ale ditu. Ugaztun handien landutako hezurrak dira; besteak beste, hipopotamo eta elefanteenak. Hezurrak, antza, harri baten laguntzaz zizelkatu dituzte. Itxura eta tamaina askotakoak dira: horietako batzuk hezur luzeak dira, handiena 38 zentimetrokoa izanda. Dena dela, ikertzaileek diote tresnak landu zituztenek bereziki hezur luzeak nahiago zituztela, batez ere hanketakoak, hominido horiek animalien morfologiaren gaineko ezagutza bat zutela argi geratuz. Zorrotzak dira batzuk, baina kamutsak ere badira. Gehienbat aizkora edo aizto gisa erabiltzeko landutako tresnak ziren. Horien guztien deskribapena eta analisia egin dute Nature aldizkarian argitaratutako zientzia artikulu batean.

Aurkikuntza honetan bi gauza dira deigarrien: batetik, kronologia. Bestetik, materiala bera. Datazioan abiatuta, egileek babestu dute hominidoek “modu sistematikoan” hezurrezko tresnak ekoizten zituztela duela 1,5 milioi urte, eta hau esanguratsua da, erakusten duelako garai horretako hominidoek pentsamendu konplexuak izateko eta planifikatzeko gaitasun handia zutela eboluzioaren garai urrun batean. Egileek diote datazioak milioi bat urtez atzeratzen duela modu sistematiko horretan sortutako hezurrezko tresnen ekoizpena. Harrizko lehen tresnen ebidentziak duela 3,3 milioi urtekoak badira ere, orain arte, sistematikoki sortutako hezurrezko lehen tresnak Europan aurkitutakoak izan dira, duela 400.000 eta 250.000 urte artean datatutakoak. Kontrara, orain arte uste zen garai horren bueltan halako tresnak “modu anekdotikoan” egiten zituztela.
Datazioari ezik, materialari berari garrantzia eman diote. Diotenez, aurkikuntzak agerian jartzen du hezurrezko tresnek uste baino rol garrantzitsuagoa jokatu zutela lehen hominidoen eboluzioan. Ikertzaileek suposatzen dute ugaztun handien hezurrak berariaz biltzen ibili zirela, eta, gero, beharrezko forma eman zietela, estandarizatutako ekoizpen patroiak erabiliz. Diotenez, honek adierazten du kulturalki berritzaileak izan zirela, eta gai izan zirela egokitzeko harriak lantzeko zituzten gaitasunak material berri batean erabiltzeko. Are, argudiatu dute hezurren erabilpenak aukera berriak eman zizkietela hominidoei. Horrela, beren gaitasunak “modu nabarmenean” handitu zirela adierazi du Ignacio De la Torre CSICeko Historia Institutuko ikertzaileak, tartean, gai izan zirelako berrikuntza teknikoak eskuratzeko.
Adibide praktiko bat jarrita, gogora ekarri dute harriak pisutsuak direla eramateko orduan, eta, horregatik, hominidoek bidaiatzean arroka berriak aurkitu behar zituzten halabeharrez, tresna berriak ekoizteko. Animalien hezurrek behar hori ase egin bide zuten.
Olduvain zegoen aintzira baten alboan eratu zen aztarnategia. Bertan, eurite indartsuek uhaldi bat eragin zuten, aintziraren ondoko lautada ureztatuz. Urek indarra galdu zutenean, sedimentazioa gertatu zen, urek zeramaten material guztia aztarnategian utziaz, CENIEH Giza Eboluzioa Ikertzeko Zentro Nazionaleko geologo Alfonso Benito Calvok azaldutakoaren arabera.

Tresnak aurkitu diren eremuak duela hamar bat urte atentzioa eman zien ikertzaileei, eta lehen indusketetatik ezer garbirik atera ez bazuten ere, 2018an agertu zen hezur baten gainean landutako lehen tresna. Orduan jabetu ziren aztarnategi horren garrantziaz.
Berez, Afrika Ekialdean daude ere Homo generoko arbasoek erabilitako lehen tresnak. Duela 2,5 eta 1,5 milioi urte arteko arrastoak Olduvai kulturarenak direla esan ohi da. Baina duela 1,7 milioi urte Acheul aldia abiatu zen, eta, orain arte, bi kultura hauen artoko trantsizioa soilik ezagutzen zen harrizko tresnen esparruan. Orain agerikoa da hezurrezko tresnek ere zeresan handia izan zutela. Hortaz, Acheul aldiaren hasieratik hominidoentzat baliabideengatiko lehiakideak ziren hainbat animalia, bai eta elikagai ere. Baina, horrez gain, orain jakin badakigu lehengaien iturri ere bazirela.
Aztarnategi berean harrizko tresnak eta gizakiek kontsumitutako animalien arrastoak aurkitu dituzte, baina ez dute hominidoen arrastorik topatu. Hori dela eta, ez dute modurik jakiteko zein espezierekin lotu ahal den tresna horien ekoizpena, eta zientzia artikuluan “lokomozio bipedoa zuten hominidoen” inguruan hitz egiten dute.
Aztarnategiaren garaiko kronologien arabera, bi espezie daude aukeran: Homo erectus edo Paranthropus generoko beste espezieren bat. Eboluzioan oinarritutako ahaidetasunean abiatuta, aurkitzaileek uste dute lehen espeziekoak izan zirela tresna hauek landu zituzten hominidoak, baina berez ez dute modurik hori frogatzeko.
Erantzuteko dagoen galdera logikoa da ea zergatik dagoen milioi bat urteko hutsune hori orain aurkitutakoen eta Europan aurkitutako duela 400.000 urte ingurukoen artean. Arrazoi bat izan daiteke Olduvaiko aztarnategiaren ingurune geologikoa oso egokia dela hezurren kontserbaziorako, beste hainbat lekutan hezurrak seguruenera galdu direlarik. Dena dela, ikertzaileek aurreratu dute sedimentu zaharragoak daudela aztarnategian, eta horietan ere landutako hezurrak aurkitzen ahaleginduko direla.
Erreferentzia bibliografikoa:De la Torre, Ignacio; Doyon, Luc; Benito-Calvo, Alfonso; Mora, Rafael; Mwakyoma, Ipyana; Njau, Jackson K.; Peters, Renata F.; Theodoropoulou, Angeliki; d’Erroco, Francesco (2025). Systematic bone tool production at 1.5 million years ago. Nature. DOI: 10.1038/s41586-025-08652-5
Egileaz:Juanma Gallego (@juanmagallego) zientzia kazetaria da.
The post Duela 1,5 milioi urteko hezurrezko tresnak aurkitu dituzte appeared first on Zientzia Kaiera.
Cómo un problema sobre palomas impulsa la teoría de la complejidad
Cuando hay más palomas que palomares, algunas aves deben agruparse. Esta afirmación obvia, y su inversa, tiene profundas conexiones con muchas áreas de las matemáticas y la informática.
Un artículo de Ben Brubaker. Historia original reimpresa con permiso de Quanta Magazine, una publicación editorialmente independiente respaldada por la Fundación Simons.

Dicen que más vale pájaro en mano que ciento volando, pero para los informáticos, dos pájaros en un agujero es mucho mejor. Esto se debe a que esas aves que cohabitan son las protagonistas de un teorema matemático engañosamente simple llamado el principio del palomar. Es fácil de resumir en una frase corta: si diez palomas se acurrucan en nueve palomares, al menos dos de ellas deben compartir un agujero. Ahí está, eso es todo.
«El principio del palomar es un teorema que provoca una sonrisa», comenta Christos Papadimitriou, informático teórico de la Universidad de Columbia. «Es un tema de conversación fantástico».
Pero el principio del palomar no es solo cosa de pájaros. Aunque suene dolorosamente simple, se ha convertido en una potente herramienta para los investigadores dedicados al proyecto central de la informática teórica: mapear las conexiones ocultas entre diferentes problemas.
El principio del palomar se aplica a cualquier situación en la que objetos se asignan a categorías y el número de objetos supera al de categorías. Por ejemplo, implica que, en un estadio de fútbol abarrotado con 30.000 asientos, algunos asistentes deben tener la misma contraseña de cuatro dígitos, o PIN, para sus tarjetas bancarias. En este caso, las palomas son los aficionados al fútbol y los agujeros son los 10.000 PIN posibles, del 0000 al 9999. Esto representa que hay menos posibilidades que el número total de personas, por lo que algunas deben tener los mismos dígitos.
Esta demostración destaca no solo por su simplicidad, sino también por lo que omite. Muchos métodos matemáticos para demostrar la existencia de algo son «constructivos», lo que significa que también muestran cómo encontrarlo. Las demostraciones «no constructivas», como las basadas en el principio del palomar, carecen de esta propiedad. En el ejemplo del estadio de fútbol, saber que algunas personas deben tener el mismo PIN no indica cuáles son. Siempre se puede recorrer la grada preguntando a cada persona por turno. Pero, ¿existe una manera más sencilla?
Preguntas como esta, sobre la manera más eficiente de resolver problemas, son fundamentales en la rama de la informática conocida como teoría de la complejidad computacional. Los teóricos de la complejidad estudian estas cuestiones agrupando los problemas en clases según ciertas propiedades compartidas. A veces, el primer paso hacia un avance es simplemente definir una nueva clase para agrupar problemas que los investigadores no habían estudiado previamente.
Eso fue lo que ocurrió en la década de 1990, cuando Papadimitriou y otros teóricos de la complejidad comenzaron a estudiar nuevas clases de problemas, en los que el objetivo es encontrar algo que debe existir debido al principio del palomar u otra demostración no constructiva. Esta línea de trabajo ha propiciado importantes avances en diversos campos de la informática, desde la criptografía hasta la teoría de juegos algorítmica.

Para enero de 2020, Papadimitriou llevaba 30 años reflexionando sobre el principio del palomar. Así que se sorprendió cuando, bromeando con un colaborador frecuente, les llevó a una enfoque simple del principio que nunca habían considerado: ¿Y si hay menos palomas que agujeros? En ese caso, cualquier disposición de las palomas debe dejar algunos agujeros vacíos. De nuevo, parece obvio. Pero ¿invertir el principio del palomar tiene alguna consecuencia matemática interesante?
Puede parecer que este principio del «palomar vacío» es simplemente el original con otro nombre. Pero no es así, y su carácter sutilmente diferente lo ha convertido en una herramienta nueva y fructífera para clasificar problemas computacionales.
Para comprender el principio del palomar vacío, volvamos al ejemplo de la tarjeta bancaria, transpuesto de un estadio de fútbol a una sala de conciertos con 3000 asientos, un número menor que el total de PIN posibles de cuatro dígitos. El principio del palomar vacío dicta que algunos PIN posibles no están representados en absoluto. Sin embargo, si se desea encontrar uno de estos PIN que faltan, no parece haber mejor manera que simplemente preguntarle a cada persona su PIN. Hasta ahora, el principio del casillero vacío es igual que su contraparte más famosa.
La diferencia radica en la dificultad de comprobar las soluciones. Imaginemos que alguien dice haber encontrado dos personas específicas en el estadio de fútbol con el mismo PIN. En este caso, correspondiente al planteamiento del palomar original, existe una forma sencilla de verificar dicha afirmación: simplemente comprobar con las dos personas en cuestión. Pero en el caso de la sala de conciertos, imaginemos que alguien afirma que ninguna persona tiene el PIN 5926. En este caso, es imposible verificarlo sin preguntar a todos los presentes cuál es su PIN. Esto hace que el principio del palomar vacío sea mucho más complejo para los teóricos de la complejidad.
Dos meses después de que Papadimitriou comenzara a reflexionar sobre el principio del palomar vacío, lo mencionó en una conversación con un futuro estudiante de posgrado. Lo recuerda vívidamente, porque resultó ser su última conversación en persona con alguien antes de los confinamientos por la COVID-19. Encerrado en casa durante los meses siguientes, se enfrentó a las implicaciones del problema para la teoría de la complejidad. Finalmente, él y sus colegas publicaron un artículo sobre problemas de búsqueda con soluciones garantizadas gracias al principio del palomar vacío. Estaban especialmente interesados en problemas donde abundan los palomares, es decir, donde superan con creces a las palomas. Siguiendo la tradición de acrónimos complicados en la teoría de la complejidad, denominaron a esta clase de problemas APEPP, por sus siglas en inglés, «principio del palomar vacío polinomial abundante».
Uno de los problemas de esta clase se inspiró en una famosa demostración de hace 70 años del pionero de la informática Claude Shannon. Shannon demostró que la mayoría de los problemas computacionales deben ser inherentemente difíciles de resolver, utilizando un argumento basado en el principio del palomar vacío (aunque no lo llamó así). Sin embargo, durante décadas, los informáticos han intentado, sin éxito, demostrar que ciertos problemas específicos son realmente difíciles. Al igual que los PIN de tarjetas bancarias que faltan, los problemas difíciles deben existir, incluso si no podemos identificarlos.
Históricamente, los investigadores no han considerado el proceso de búsqueda de problemas complejos como un problema de búsqueda que pudiera analizarse matemáticamente. El enfoque de Papadimitriou, que agrupó este proceso con otros problemas de búsqueda relacionados con el principio del palomar vacío, tenía un matiz autorreferencial característico de gran parte del trabajo reciente en teoría de la complejidad: ofrecía una nueva forma de razonar sobre la dificultad de demostrar la complejidad computacional.
“Estás analizando la tarea de la teoría de la complejidad utilizando la teoría de la complejidad”, explica Oliver Korten, investigador de Columbia.
Korten es el futuro estudiante con quien Papadimitriou había discutido el principio del palomar vacío justo antes de la pandemia. Llegó a Columbia para trabajar con Papadimitriou y, durante su primer año de posgrado, demostró que la búsqueda de problemas computacionales complejos estaba íntimamente ligada a todos los demás problemas de APEPP. En un sentido matemático específico, cualquier progreso en este problema se traducirá automáticamente en progreso en muchos otros que los informáticos y matemáticos han estudiado durante mucho tiempo, como la búsqueda de redes que carecen de una subestructura simple.
El artículo de Korten atrajo inmediatamente la atención de otros investigadores. «Me sorprendió bastante cuando lo vi», cuenta Rahul Santhanam, teórico de la complejidad de la Universidad de Oxford. «Es increíblemente emocionante». Desde entonces, él y otros investigadores han aprovechado el avance de Korten para demostrar una serie de nuevos resultados sobre las conexiones entre la dificultad computacional y la aleatoriedad.
«Esto tiene una riqueza asombrosa», dijo Papadimitriou. «Aborda la esencia de importantes problemas de complejidad».
El artículo original, How a Problem About Pigeons Powers Complexity Theory, se publicó el 4 de abril de 2025 en Quanta Magazine.
Traducido por César Tomé López
El artículo Cómo un problema sobre palomas impulsa la teoría de la complejidad se ha escrito en Cuaderno de Cultura Científica.
Polimeroak: existitzen den materialik moldakorrena
Azken urteetan, polimeroek ospe txarra hartu dute, batez ere komunikabideetan. Baina polimero mota guztiek al dute merezia ospe txar hori? Sarrera honetan azaldu egingo dizuegu polimero bat zer den, bai eta zer garrantzi duten polimeroek gaur egun nahiz etorkizunera begira.
Gure eguneroko bizimoduan hainbat polimerorekin egiten dugu topo: garraiobideetan, komunikazioetan, energia berriztagarriaren ekoizpenean, kirol materialean, gure etxeetan, arropan, aldizkari eta liburuetan, medikuntzan edota baita elikagaien kontserbazioan ere.

Garrantzitsua da aipatzea polimero gehienak lau elementuk bakarrik osatzen dituztela: karbonoak, hidrogenoak, nitrogenoak eta oxigenoak. Gainera, polimeroen % 99 baino gehiago sor dezakegu kloroa, fluorra edo sufrea gehituz. Orain azaldu egingo dugu nola hain elementu gutxirekin sor daitezkeen oso propietate desberdinak dituzten polimeroak.
Tupper baten hormen barrualdea ikusiko bagenu, spaghetti-plater baten antzeko katramilaz osatuta dagoela ikusiko genuke. Nahasteko ari bakoitza polimero-kate bat izango litzateke. Polimero-kateak unitate errepikakorrez osatuta daude. Kate horiei monomero deritze. Kate oso luzeak sortzen dira horrelako milaka unitate bata bestearen atzetik lotuz. Erreakzioari edo unitate horiek lotzeko prozesuari polimerizazioa deritzo eta prozesu horren ondorioz sortzen den kateari polimero edo makromolekula (molekula oso handia) deritzo. Polimerizazio-prozesua aldatuz, kate linealak, adarkatuak edo hiru dimentsioko sareak sor ditzakegu, propietate mekaniko guztiz desberdinak lortzeko.

Adibidez, karbonoz eta hidrogenoz bakarrik osatuta dagoenez, polietilenoak (PE) kate linealak era ditzake, eta haiek ezin hobeto ordenatu eta kristaliza daitezke material zurruna lortzeko. Adarkatutako polietilenoa, ordea, ezin da kristalizatu, eta beraz, biguna da. Horregatik asko erabili izan da zabor-poltsetan.

Polimero-kateak independenteak egin beharrean, hiru dimentsioko sareak osa daitezke hainbat kateren arteko loturekin. Horretarako, funtzio anitzeko monomeroak polimerizatzen dira. Sortzen den sarea irekia bada, orduan presiopean deformatzen den material baten aurrean gaude, baina presioa desagertzean bere forma berreskuratzen duena. Polimero horiei elastomero deritze. Mota horretakoak dira kautxua eta silikona. Sortzen den sarea oso itxia bada, presioarekin deformatzen ez den polimero bat dugu; adibidez, aldakako protesietan erabiltzen den polietileno erretikulatua.
Aldiz, sarean talde funtzional bat sartzen badugu ‒adibidez, urarekin afinitate handia duen karboxilo bat‒, pixoihaletan erabiltzen den material xurgatzailea lortzen dugu. Edo fluorra sartzen badugu, ura aldaratzen duen elementua, ura aldaratzen duten materialak lortzen ditugu, hala nola Gore-Tex izenaz ezagutzen den materiala. Altzairua baino indartsuagoa den material bat ere badago ‒pisu berean duten indarra alderatuta‒: karbono, hidrogeno, nitrogeno eta oxigeno hutsez egiten den Kevlar da eta dituen propietateen oinarria da polimero-kateen arteko hidrogeno-zubi ugariz osatua dela.
Moldakortasunaz gain, polimeroek kalitate/prezio erlazio bikaina dute, eta oso erresistenteak dira ingurumen-kondizioen aurrean. Propietate bikain horiek gehiegizko erabilera eragin dute azken urteetan, eta ingurumen-arazo bat sortu dute.
Azken 50 urteetan, 8.000 MM pertsonara iristeraino bikoiztu da munduko populazioa eta aukera zaila egin beharrean gaude. Alde batetik, polimeroak ezinbestekoak dira energia berriztagarririk gabe pentsaezina den garapen jasangarrirako: alegia, garapen jasangarria nekez lortuko litzateke ibilgailu arinenek dakarten energia-aurrezkirik gabe, ezaugarri klimatikoen menpekotasun gutxiagoko nekazaritza posible egiten duten polimeroen laguntzarik gabe, ekoiztutako elikagaiak kontserbatzeko edo itsasoko ura gatzgabetzeko behar den polimero-mintzik gabe eta polimeroek osasunari egiten dioten ekarpenik gabe.
Duela 50 urte, Gonzalo Martín Guzmán irakasleak Espainian eta Europan bakarra den eta polimeroetan espezializatuta dagoen Kimika Fakultatea sortzeko ikuspegia izan zuen. Gaur egun, POLYMATen bilduta dago ikerketa hori. Han, 35 herrialdetako 210 ikertzaile baino gehiagok abangoardiako ikerketa egiten dute polimeroen munduan.

Ikertzaile horiek propietate hobeak dituzten polimero berriak garatzen dituzte material gutxiago erabiliz gehiago ekoitzi ahal izateko. Erabilera bakarreko polimeroak birziklatzearen ordezko aukerak bilatzen saiatzen dira, ingurumen-inpaktuaren zati handi baten eragileak baitira. Gainera, Garapenaren beste norabide bat da eguzki-plaken eta baterien ezaugarriak hobetzea sortutako energia modu eraginkorragoan biltegiratzeko. Bestalde, baliabide fosilak mugatuak direla jakinda, lehengai berriztagarrietatik edo polimero-hondakinetatik abiatuta garatzen dituzte polimeroak ekoizteko metodoak. Ostera, gatzgabetze-instalazioen funtzionamendua optimizatzeko metodoak garatzen dituzte. Azkenik, osasunaren arloan, kateterretarako polimero bioxurgagarriak, zauriak sendatzeko hidrogelak eta mukosaren bidez botikak dosifikatzeko polimero-scaffolak garatzen dituzte kartilagoa eta tendoiak birsortzeko.

Beraz, polimeroek kutsadura baino ez dutela sortzen entzuten duzun hurrengo aldian, pentsatu egunero erabiltzen dituzun eta gure bizi-kalitatea hobetzeko balio izan duten polimero guztietan. Dena den, polimeroek askoz gehiago eskain dezakete oraindik, eta, horregatik, Kimika Fakultateko eta POLYMATeko ikertzaileek lanean jarraitzen dute polimeroek gaur egun eta etorkizunerako dakartzaten erronkei (energia, osasuna, jasangarritasuna eta elikadura) erantzuteko.
Egileez:- Miren Aguirre Arrese UPV/EHUko Kimika Fakultateko irakasle agregatua da.
- María Paulis Lumbreras UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoko katedraduna eta POLYMATeko zuzendaria da.
- José M. Asua González UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoko katedradun emeritua eta UPV/EHUko polimeroko sortzailea.
The post Polimeroak: existitzen den materialik moldakorrena appeared first on Zientzia Kaiera.
De leche y mIEL: linfocitos T promueven la lactogénesis mamaria
La lactancia materna fue un factor esencial en el éxito evolutivo de los mamíferos. La posibilidad de alimentar al neonato extiende en el tiempo la inversión parental, es decir, el esfuerzo invertido por los progenitores para optimizar la supervivencia de su prole. Los mamíferos placentados alimentan a sus descendientes antes y después del parto, de forma que crezcan, maduren y puedan enfrentarse con mayores garantías a los desafíos que encontrarán antes de llegar a la edad reproductiva.
Las aves también han optado por una estrategia de alimentación postnatal, transportando comida al nido y distribuyéndola a los polluelos. Sin embargo, la lactancia de los mamíferos es excepcional. Las madres sintetizan el alimento necesario para sus crías en las glándulas mamarias. Estas glándulas se preparan para la producción de leche a lo largo de la gestación, bajo el control hormonal de estrógenos, progesterona y prolactina. Tras el parto, la secreción de leche (lactogénesis) es activada por la prolactina.
Esto es lo que sabíamos hasta ahora, pero un artículo que acaba de ser publicado en la revista Cell por un grupo de investigadores del NIH (Bethesda, EE.UU.) ha revelado otros protagonistas inesperados de la lactogénesis. Se trata de linfocitos, en concreto de un tipo no convencional de linfocitos T denominados mIEL (por mammary intraepithelial lymphocytes).

La función de los linfocitos y del resto de células del sistema inmune es protegernos contra las infecciones y los agentes externos en general. No obstante, en los últimos años estamos comprendiendo que, más allá de las tareas defensivas, células inmunitarias también participan en otras funciones relacionadas con el desarrollo y la vida adulta.
El grupo del NIH, liderado por Yasmine Belkaid, observó que una deficiencia en linfocitos perjudicaba el desarrollo de las mamas y la lactancia en ratones. En concreto, vieron que linfocitos no convencionales del tipo T-bet [1] se acumulaban en las mamas de los ratones durante la gestación. Su deficiencia, inducida mediante manipulación genética, provocaba un menor desarrollo de las glándulas mamarias, una menor producción de leche y, como era de esperar, una menor ganancia de peso por parte de las crías.
Precursoras de linfocitos T-bet del timoLos investigadores confirmaron que los linfocitos T-bet procedían del timo. Esto era llamativo, ya que el timo involuciona durante la gestación, un fenómeno que se ha relacionado con la tolerancia inmunológica hacia los fetos. Sin embargo, el timo reducido de las ratonas gestantes mostraba un paradójico enriquecimiento en precursores de linfocitos T-bet (Figura 1).
Cuando los precursores de los T-bet se inyectaron en ratonas deficientes en linfocitos, el destino de las células resultantes fue diferente en función del estado de la ratona. Si la ratona no había gestado anteriomente, los T-bet se alojaron en el intestino delgado, convirtiéndose en siIEL (por small-intestine intraepithelial lymphocytes), un tipo especializado de células inmunitarias que residen en el epitelio del intestino delgado. Pero cuando los precursores T-bet se inyectaron en ratonas deficientes en linfocitos y gestantes, las células se dirigieron a las glándulas mamarias, donde se diferenciaron en los mIEL necesarios para la producción de leche (Figura 1).
Este resultado es sorprendente. Durante la gestación, el suministro normal de linfocitos intraepiteliales al intestino delgado por parte del timo se reorganiza y desvía, proporcionando linfocitos intraepiteliales a la glándula mamaria. Su función también cambia, de la defensa contra infecciones y regulación de la inmunidad intestinal, estos linfocitos pasan a ser activadores de la lactogénesis.
La doble función de los mIELEn concreto, los mIEL realizan una doble función en la glándula mamaria. Por un lado, activan la síntesis de los componentes de la leche en el epitelio mamario. Por otro, promueven la diferenciación de células mioepiteliales con capacidad contráctil para impulsar el flujo de la leche (Figura 1). De ahí su importancia para la lactogénesis.
¿Son extrapolables estos resultados a la especie humana? Los autores del estudio piensan que es probable, ya que han localizado en la leche materna linfocitos con las mismas características de los mIEL, aunque será necesario confirmar esto. Lo que sí parece interesante es que este descubrimiento podría aclarar el origen de algunas anomalías en la lactogénesis humana. Todavía más importante, el descubrimiento de los mIEL podría explicar la protección parcial que parece conferir la lactancia frente al cáncer de mama. En efecto, diversos estudios sugieren que la frecuencia de este tipo de cáncer se correlaciona negativamente con la duración del amamantamiento. El grupo del NIH ha observado que los mIEL permanecen en la glándula mamaria del ratón una vez que la han colonizado, aunque hayan terminado de amamantar. Como se trata de células del sistema inmune con propiedades citotóxicas, se puede especular que su presencia sea una de las razones que explican esta protección contra el cáncer.
Referencia:
Corral, D., Ansaldo, E., Delaleu, J. et al. (2025) Mammary intraepithelial lymphocytes promote lactogenesis and offspring fitness. Cell. Doi: 10.1016/j.cell.2025.01.028.
Nota:
[1] Se trata de un tipo de linfocitos caracterizado por expresar el factor de transcripción TBX21.
Sobre el autor: Ramón Muñoz-Chápuli Oriol es Catedrático de Biología Animal (jubilado) de la Universidad de Málaga.
El artículo De leche y mIEL: linfocitos T promueven la lactogénesis mamaria se ha escrito en Cuaderno de Cultura Científica.
Bioinprimaketa eta ehun birsorkuntzara hurbiltzeko erronka
Gorka Orive EHUko NanoBioCel taldeko ikertzaileak ehun-birsorkuntzaren arloan 3D bioinprimaketak dituen potentziala, mugak eta erronkak aztertu ditu artikulu kolaboratibo batean. Ikertzaileek uste dute beharrezkoa dela inprimatzean lortzen den zelula-dentsitate txikiaren arazoa gainditzea, ehun bakoitzari dagozkion ezaugarriak ematea eta biofabrikazio hori zuzenean “ohean bertan” aplikatzea.
Medikuntza birsortzaileak pazienteari injektatzen, mentatzen edo ezartzen zaizkion zelulak erabiltzen ditu lortu nahi den efektu terapeutiko bat gauzatzeko; adibidez, zauri traumatikoak sendatzeko. Hala ere, badira funtsezko zenbait erronka arrakasta lortzeko, hala nola zelula terapeutikoak helmugara eraginkortasunez iritsaraztea biziraupena eta funtzionaltasuna txikiagotu gabe, eta ehunean integratzea. Medikuntza-mota horretan zelula-terapiaren potentziala erabat aprobetxatzeko, garrantzitsua da 3D inprimaketaren tekniken bidez kalitate handiko zelula-produktuak ekoizteko tresna hobeak erabiltzea, egokitzea edo garatzea.
NanoBioCel taldeko ikertzaile Gorka Orivek artikulu bat argitaratu du Science aldizkarian, Yu Shrike Zhang-ekin (Harvard Unibertsitatea) eta Alireza Dolatshahi-Pirouz-ekin (DTU) biomaterialen eta bioinprimaketaren arloko zientzialarirekin elkarlanean. “Geure buruari galdetzen genion nola eraman litekeen teknologia hori goragoko maila batera (teknologia hori oso ezaguna da esparru honetan, eta nahikoa literatura dago hari buruz), nola ezar litezkeen aplikazio hobeak medikuntza birsortzailearen arloan”, azaldu du Orivek. Ildo horretan, artikuluak, teknologia horrek zer potentzial duen eta zer muga eta erronka dituen azaldu ondoren, zenbait ideia proposatu zituen errendimendu hobea lortzeko.

Ikertzaileek ondorioztatu dute zelula-dentsitatearekin lotuta dagoela gainditu beharreko erronka garrantzitsuenetako bat: “Zelula-egiturak inprimaketa aditiboaren bidez fabrikatzen direnean, baxua izaten jarraitzen du inprimatutako materialaren kantitateko zelula-kargak. Eta hori, zalantzarik gabe, arazo bat da, organismoak ez baitu horrela funtzionatzen. Gure gorputzak zelula-dentsitate askoz handiagoa du. Zelula-kontzentrazio hori teknologia horiekin artifizialki handiaraztea, oraindik ere, teknologia honek aurre egin behar dion erronka bat da, ehunetan duen aplikagarritasuna askoz hobeto egokitu ahal izateko”, adierazi du Orivek.
Aipatzen duten aurrerapen horretarako funtsezko beste alderdi bat birsortu nahi den ehunaren ezaugarriekin lotuta dago. Ikertzaileak azaldu duenez, “muskulu-ehunak eta gibel-ehunak, adibidez, ez dituzte ez ezaugarri berak, ez funtzionaltasun berak; areago, zelula- eta ehun-forma bera ere ez dute. Hori dela eta, bioinprimaketa-prozesua ez da ez berdina, ez baliokidea”. Ikertzailearen iritziz, “aurrerapen handia izango litzateke hiru dimentsioko inprimatze-teknologiak ehun-mota bakoitzera egokitzeko aukera ematea lortuko bagenu”.
Bestalde, ikertzaileek adierazi dutenez, “klinikara gehiago hurbildu behar da bioinprimaketa. Ez litzateke laborategietan geratu behar. Aitzitik, garrantzitsua da gehiago hurbiltzea aplikatze klinikora; hau da, zuzenean, in situ edo “ohean bertan”, birsortu ahal izatea pazienteak ukituak dituen ehunak”.
Oriveren iritziz, “erronka ikaragarria bada ere, oso onuragarria izango da, zalantzarik gabe, etorkizunean aurrerapen horiek guztiak inplementatzea errazten duen guztia. Zaila da; baina zelula amak aplikatzea ere zaila izan zen, adibidez, eta gaur egun esparru jakin batzuetan erabiltzen dira klinikan, ehunak birsortzeko, gaixotasun kroniko batzuk tratatzeko eta abarretarako”. Ikertzaileak dioenez, “zientziak urratsak egiten ditu; lortu nahi dugunarekin amets egin ezean, nekez lortzen dugu”. Dena den, “horrek ez du esan nahi bihar errealitate bihurtuko denik guk sinatu dugun hori, baina bai, behintzat, Science aldizkariaren eta ebaluazio zientifikoa egin duten beste aditu batzuen ustez ikuspegi interesgarria izan daitekeela arlorako”. Aurrerapen horien guztien abiapuntua oinarrizko ikerketa da. Oriveren esanean, “teknologia hori klinikan aplikatzearekin amets egitearen ahalegina da abiapuntua. Oinarrizko ikerketan ondo funtsatutako ikerketa-proiektu sendoak garatu behar dira diziplina anitzeko taldeetan”.
Iturria:UPV/EHU prentsa bulegoa: “Ohean bertan” zelula-dentsitate handiagoarekin bioinprimatzea, medikuntza birsortzailearen etorkizuna.
Erreferentzia bibliografikoa:Zhang, Yu Shrike; Dolatshahi-Pirouz, Alireza; Orive, Gorka (2024). Regenerative cell therapy with 3D bioprinting. Science, 385, 6709, 604-606. DOI: 10.1126/science.add8593
The post Bioinprimaketa eta ehun birsorkuntzara hurbiltzeko erronka appeared first on Zientzia Kaiera.
Veinte años de Hubble observando la larga primavera de Urano

La noche del 13 de marzo de 1781 se presentó despejada en la bella localidad de Bath, al sur de Inglaterra. Desde el jardín trasero de su vivienda William Herschel se encontraba pegado como de costumbre a la mira de uno de los telescopios reflectores que él mismo y su hermana Caroline habían diseñado y construido de manera autodidacta. Tan solo unos años atrás había comprado el libro «Astronomía» del astrónomo James Ferguson y, prendado del firmamento, aprendió a escudriñar la profundidad cósmica y a desarrollar sus propios instrumentos ópticos. Entre los incontables objetos que brillaban en aquella sesión nocturna, el astrónomo alemán acertó a distinguir una luz lejana y borrosa que, en principio, calificó y anotó como un posible cometa. Era lo habitual, durante sus noches de observación junto a su hermana, la pareja había logrado recopilar una buena colección de nuevos cometas, la propia Caroline Herschel descubrió ocho de ellos.
Con el paso de los años aquel nuevo cuerpo celeste se estudió con más detalle y, finalmente, la verdad fue revelada: en realidad no se trataba de un cometa, sino de un planeta. Todo un acontecimiento para la época, no todos los días se descubre un nuevo miembro del sistema solar. El recién llegado se nombró como «planeta Jorge», en honor al rey de Inglaterra y durante algunas décadas mantuvo esa denominación hasta que la tradición mitológica que guía los bautismos planetarios terminó por imponerse y hoy todos lo conocemos con el nombre de «Urano», el dios griego de los cielos.

El mundo descubierto por Herschel es fascinante y extraño y, a pesar de ser el tercer planeta más grande de nuestro vecindario solar, después de Júpiter y Saturno, en muchos aspectos sigue siendo un desconocido. Buena parte de los misterios que aún esconde este gigante gaseoso se deben a la falta de atención de las misiones y sondas que estudian nuestro sistema. Desde el inicio de la carrera espacial solamente una nave espacial se ha acercado al planeta, y eso fue en 1986, cuando la Voyager 2 lo sobrevoló, capturando las pocas imágenes cercanas que poseemos.
Urano presenta características únicas que aún no comprendemos con profundidad. La más destacada es su orientación, ya que orbita «de lado» respecto al plano del sistema solar, con una inclinación de su eje de casi 98 grados. Las teorías más aceptadas apuntan a que, en algún momento de su historia, Urano recibió la influencia gravitatoria o el impacto directo de un cuerpo del tamaño de la Tierra que hizo que su eje orbital se desplazara. Ser un planeta que gira «ladeado» también le confiere cualidades extrañas… mientras que el resto de planetas orbita el Sol girando como peonzas, Urano lo hace como una pelota rodando por una pendiente, lo cual hace que sus estaciones sean muy diferentes al resto de planetas.
Es un ecosistema en sí mismo con 27 lunas conocidas y un sistema de anillos que se revelaron de manera inesperada en 1977, casi dos siglos después de su descubrimiento. La distancia promedio de Urano al Sol es de aproximadamente 2,870 millones de kilómetros (unas 20 unidades astronómicas) y completa una vuelta cada 84 años, lo que significa que incluso los nacidos en 1941 aún no habrían cumplido un año en aquel planeta. La duración del año uraniano hace difícil comprender sus estaciones ya que se necesitan larguísimos periodos de observación para poder obtener datos comparativos.
Quizá, y si tenemos la suerte de que se apruebe la Uranus Orbiter and Probe, dentro de algunos años podríamos gozar de la oportunidad de viajar hasta el planeta con una sonda científica, dedicada íntegramente a él. Mientras tanto, tendremos que conformarnos con analizarlo desde la distancia con los diferentes observatorios terrestres y telescopios espaciales.
Precisamente desde el equipo del Telescopio espacial Hubble nos llega estos días un estudio de larga duración que ofrece una visión dedicada y extensa del planeta Urano a lo largo de más de dos décadas de observación. Nuestra gran ventana al Universo, el Hubble, ha recopilado su mirada al planeta durante los últimos 20 años consiguiendo nuevos conocimientos atmosféricos, desde 2002 hasta 2022… y aquí nos encontramos una nueva paradoja: estas dos décadas de imágenes no son más que un efímero suspiro en la vida de este planeta, veinte años que apenas representan una estación completa ya que la primavera en Urano comenzó en el año 2007 y se extenderá hasta 2028, momento en el que empezará el verano.

El equipo dirigido por el astrónomo Erich Karkoschka, de la Universidad de Arizona, ha utilizado en cuatro ocasiones el instrumento STIS, una cámara espectrógrafo instalada en el telescopio espacial Hubble, en los años 2002, 2012, 2015 y 2022, para rastrear los cambios estacionales en Urano «durante la primavera boreal del planeta, cuando el Sol pasó de brillar sobre el ecuador del planeta a casi brillar directamente sobre su polo norte, algo que ocurrirá en 2030».
La atmósfera de Urano está compuesta principalmente de hidrógeno y helio, con una pequeña cantidad de metano que le da al planeta su característico tono azul verdoso general. El sobrevuelo de la Voyager 2 nos ofrecía un cuerpo gaseoso muy homogéneo y bastante soso, quizá por eso se ha descuidado tanto el estudio de Urano, pero el nuevo estudio nos revela «complejos patrones de circulación atmosférica» con una distribución irregular del metano. A diferencia de las condiciones de otros gigantes gaseosos, como Saturno y Júpiter, «el metano no se distribuye uniformemente en Urano. En los polos es muy poco frecuente y esa disminución se ha mantenido relativamente constante durante las dos décadas de observación».
La composición de imágenes que ha presentado el equipo del Hubble nos muestra el planeta de diversas maneras a lo largo de estos veinte años de observación. La fila superior, en luz visible, «muestra cómo aparece Urano ante el ojo humano tal y como se ve incluso a través de un telescopio de aficionado». Durante el periodo de veinte años, la región polar sur (izquierda) se ha ido oscureciendo al quedar en la sombra invernal mientras que la región polar norte (derecha) se ha ido iluminando progresivamente con la llegada del verano boreal.

En la segunda fila, la imagen en falso color del planeta se compone de observaciones en luz visible e infrarroja cercana. El color y el brillo corresponden a las cantidades de metano y aerosoles. Ambas cantidades no se podían distinguir antes de que el espectrógrafo STIS del Hubble apuntara por primera vez a Urano en 2002. Generalmente, las áreas verdes indican menos metano que las azules, y las rojas se encuentran casi completamente libres de metano.

Las dos últimas filas muestran la estructura de los aerosoles y el metano en diferentes latitudes, inferida a partir de 1000 longitudes de onda diferentes, desde el visible hasta el infrarrojo cercano. «En latitudes medias y bajas, los aerosoles y la disminución del metano presentan una estructura latitudinal propia que, en general, no varió significativamente durante las dos décadas de observación. Sin embargo, en las regiones polares, los aerosoles y la disminución del metano se comportan de forma muy diferente».

La investigación de este equipo de astrónomos continuará conforme el planeta se acerca a su verano y no solo nos resulta útil para comprender los patrones estacionales del siempre misterioso Urano, sino que también «pueden sentar las bases para futuros estudios de exoplanetas similares». En 2031, si todo marcha como está previsto, a las observaciones del Hubble quizá podamos incorporar datos en directo de la esperada Uranus Orbiter and Probe.
Referencias científicas y más información:
NASA Hubble Mission Team «20-Year Hubble Study of Uranus Yields New Atmospheric Insights» Science NASA (2025)
Sharmila Kuthunur « Changing seasons on Uranus tracked across 20 years by Hubble Space Telescope» Space.com (2025)
Sobre el autor: Javier «Irreductible» Peláez (Puertollano, 1974) es escritor y comunicador científico. Autor de 500 años de frío. La gran aventura del Ártico (Crítica, 2019) y Planeta Océano (Crítica 2022). Es uno de los fundadores de la plataforma Naukas.com, editor de ciencia en Yahoo España y Latinoamérica. Es guionista científico en los programas de televisión «El Cazador de Cerebros» y «Órbita Laika» de RTVE. Durante más de una década ha escrito en diferentes medios de comunicación (El País, El Español, National Geographic, Voz Populi). Es autor de los podcasts Catástrofe Ultravioleta y La Aldea Irreductible, y ha colaborado en diferentes proyectos radiofónicos y televisivos (Radio Nacional de España, Radio Televisión Canaria). Es ganador de tres premios Bitácoras, un premio Prisma a la mejor web de divulgación científica y un Premio Ondas al mejor programa de radio digital.
El artículo Veinte años de Hubble observando la larga primavera de Urano se ha escrito en Cuaderno de Cultura Científica.
Asteon zientzia begi-bistan #527
Asteon zientzia begi-bistan igandeetako gehigarria da. Astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluak biltzen ditugu. Begi-bistan duguna jaso eta laburbiltzea da gure helburua.
Erreferentzia esparru kuantikoek kokapen ugari izan ditzakete aldi berean, fisika klasikoaren ikuspegia desafiatuz. Ohiko fisika kuantikoak erreferentzia esparruak baztertzen zituen, baina ikertzaileek erakutsi dute hauek gainezarpena, korrelazioa eta gertaeren ordena bera baldintzatzen dituztela. Halaber, grabitate kuantikoaren ikerketan lagundu dezakete, espazio-denbora deformazioen interpretazioa hobetuz. Erreferentzia esparru kuantikoak paradoxa batzuk argitzeko baliagarriak izan litezke, nahiz eta oraindik definitu eta transformatzeko modu estandarrik ez dagoen. Azalpenak Zientzia Kaieran.
OsasunaUPV/EHUko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileek egindako azterlan batek erakutsi du COVID-19aren pandemiak antidepresiboen preskripzioaren igoera eragin zuela, batez ere 40 urtetik beherako emakumeen artean. Pandemiak osasun mentalaren egoera okertu zuen, bakartasun soziala, estresa eta egoera ekonomikoaren ezegonkortasuna faktore nagusiak izanik. Gainera, sintoma depresiboen intzidentzia handituta jarraitzen du pandemia amaitu ondoren ere. Antidepresiboen erabilera ez da soilik depresioari lotzen, antsietatea, insomnioa eta min kronikoa ere tratatzen baitira horiekin. Ikerketa Healthcare aldizkarian argitaratu dute. Datuak Elhuyar aldizkarian.
KimikaPozoiak auzitegi-zientzien alor erakargarrienetakoak dira, historikoki hilketetan eta literaturan ohikoak izanik. Toxikologiak substantzia toxikoak eta haien ondorioak aztertzen ditu, eta auzitegi-toxikologiak horiek esparru juridikoan ikertzen ditu. Horiei buruz idatzi du oraingoan Zientzia Kaieran Josu Lopez-Gazpio, Kimikan doktorea. ‘Toxiko’ eta ‘pozoi’ hitzak sarri sinonimotzat hartzen dira, nahiz eta zientifikoki lehenengoa zehatzagoa izan. Historikoki, Mateu Orfila izan zen toxikologiaren aitzindaria, eta bere ekarpenek epaiketa ospetsuetan lagundu zuten.
Edurne Redondo Negretek kimika ikasi zuen, eta, ikertzeko grina medio, hainbat herrialdetan aritu da. Madrilen hasi zen lanean, Bartzelonan polimeroen masterra egin zuen, eta doktoretza egin ondoren, Frantzian eta Txekiar Errepublikan aritu da. Gaur egun, Manchesterren sodio-ioizko bateriak ikertzen ditu, te-hondakinak ikatz bihurtuz. Litioaren alternatibak aztertzen ari da, iraunkorragoak diren materialekin. Zientzialari honen inguruko informazio gehiago Zientzia Kaieran.
ZoologiaIkerketa batek erakutsi du saguzarrak ekaitz fronteetako haizeak aprobetxatzen dituztela energia gutxiago kontsumitzeko migrazioetan. Zientzialariek 71 saguzar jarraitu dituzte, eta haien mugimenduak ez direla bide finko baten arabera gertatzen ondorioztatu dute. Sentsore arinen bidez, jakin dute saguzarrek ekaitza iritsi aurretik ateratzen direla, haize beroak baliatuz. Gau batean 400 km-ko distantzia egin dezaketela frogatu dute, eta migrazio osoa 1.600 km-koa izan daitekeela uste dute. Aurkikuntza honek saguzarren migrazioa ulertzen laguntzeaz gain, haien babeserako neurriak hartzeko ere balioko du. Informazioa Zientzia Kaieran.
MedikuntzaIkerketa batek frogatu du gorozkietan ezkutatutako odolaren proba kolonoskopia bezain eraginkorra izan daitekeela minbiziaren detekzioan eta hilkortasuna murrizteko. Test honek ez-inbaditzailea izateaz gain, kostu txikiagoa du eta parte-hartze handiagoa eragiten du. 57.000 pertsonarekin egindako azterketan, bi metodoen emaitzak antzekoak izan dira. 2009tik, EAEko baheketa-programari esker, 1.000 heriotza saihestu dira eta hilkortasuna % 28 jaitsi da. Ikertzaileek azpimarratu dute test honek baheketarako aukera bideragarri eta erosoa eskaintzen duela. Azalpenak Elhuyar aldizkarian.
MikrobiologiaEz, birus guztiak ez dira kaltegarriak. Ala erantzun du UPV/EHUko Miren Basaraz mikrobiologoak Bergarako Aranzadi Ikastolako ikasleen galderari Zientzia Kaierako Gazte-galderak atalean. Azaldu duenez birus gehienak ez dira patogenoak, eta asko onuragarriak dira bai gizakientzat bai ingurumenarentzat. Adibidez, bakteriofagoak bakterio kaltegarriak kontrolatzeko erabiltzen dira, eta zenbait birusek giza plazentaren garapenean laguntzen dute. Birus batzuk elikagaien kontserbazioan edo gaixotasunen tratamenduan ere erabil daitezke. Beraz, birusek osasunari eta ekosistemei ekarpen positiboak egin ditzakete.
NeurozientziaUPV/EHUko ikerketa baten arabera, maratoiak mielina galera eragiten du garunean, baina bi hilabeteko atsedenaren ondoren guztiz berreskuratzen da. Maratoian, energia iturri nagusiak agortzean, gorputzak mielina erabiltzen du. Erresonantzia magnetiko bidez egiaztatu dutenez, maratoiaren ondoren mielina gutxitzen da, baina bi aste barru neurri handi batean itzultzen da, eta bi hilabetera ia erabat berreskuratuta dago. Ikerlariek oraindik ez dakite gehiegizko ariketak ondorio kaltegarriak izan ditzakeen. Aurkikuntzak esklerosi anizkoitza eta bestelako gaixotasunak ulertzeko bide berriak ireki ditzake. Informazioa Berrian.
Egileaz:Enara Calvo Gil kazetaria da eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren komunikazio digitaleko teknikaria.
The post Asteon zientzia begi-bistan #527 appeared first on Zientzia Kaiera.
Ezjakintasunaren kartografia #534
Ezjakintasunaren kartografian astean zehar Mapping Ignorance blogean ingelesez argitaratutako artikuluen mamia euskaraz biltzen duen gehigarria da.
Leuzemia mota batzuen tratamendu bakar gisa venetoclax botikaren eraginkortasuna mugatua izan da. Hala ere, beste terapia batzuekin konbinatzea oso eraginkorra izan da paziente batzuentzat. Venetoclax therapies in acute myeloid leukemia Marta Irigoyenek.
Espektatibek pertzepzioetan duten eragina ondo ezagutzen bada ere, bere oinarri neurologikoak ez dira oso ezagunak. Hemen sartzen dira txori kantariak. How perceptions are influenced by expectations.
Ez dugu ikasten. Eta hurrengo pandemiak gaizki prestatuta harrapatuko gaitu, arlo materialean eta politikoan. We’re no better prepared for a pandemic today than we were in 2020 , Ignacio López-Goñiren eskutik.
Lehen aldiz lortu da hiru dimentsiotan isolatzaile axioniko fotoniko bat fabrikatzea. Inplikazio teknikoak eta funtsezkoak (materia ilunaren azterketa barne) ikaragarriak dira. DIPCko jendea The photonic axion insulator in 3D.
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.
The post Ezjakintasunaren kartografia #534 appeared first on Zientzia Kaiera.
Edurne Redondo Negrete, kimikaria: “Gehiago ikasteko eta sakontzeko beharra sentitzen dut”
Ingalaterratik eman du elkarrizketa Edurne Redondo Negretek. Gauza berriak ikasteko eta zekienetan gehiago sakontzeko gogoak bultzatuta iritsi zen hara, beste zenbait lekutan izan ondotik; horrenbestez, gaztea den arren, ibilbide aberatsa izan du.
Beste hainbat ikaslek bezala, ziurtasun handirik gabe hasi zuen ibilbidea: “Niri beti gustatu zaizkit zientziak eta matematika, eta, unibertsitatera sartzerako orduan, kimika aukeratu nuen, biokimika egin nahi nuelako. Izan ere, garai horretan unibertsitatean ez zegoen biokimikako gradua; aurrena biologia edo kimika egin behar zen, eta, gero, bigarren zikloan, biokimika aukeratu. Baina ni gustura ibili nintzen kimikako graduan, eta oso giro ona genuen gelakideen artean. Nire tokian sentitzen nintzen, eta ez aldatzea erabaki nuen”, gogoratu du.

Karrera bukatu orduko, Madrilera joan zen, bekadun modura lan egitera. “Orduan ikusi nuen pixka bat zer zen enpresa batean lana egitea. Baina gehiago ikasteko gogoa neukan, eta master bat egitera joan nintzen Bartzelonara, polimeroei buruz”. Segidan, teknikari-lanetan hasi zen CIC Energigunen, eta, horretan zebilela, doktoretza egiteko aukera eman zioten. “Eta berriro ikusi nuen gehiago ikasi eta sakondu behar nuela. Hortaz, ez nuen zalantzarik izan”. Tartetxo batean isilik geratu ondoren, aitorpen argia egin du: “Nik uste dut ikastea gustatzen zaidala”.
Bateriak, te-hondakinekinTesiari esker, beste leku batzuetan ere izan da; adibidez, Frantzian, eta Txekiar Errepublikan, doktoretza-ondorengoa egiten. Gaur egun, Manchesterren dago, Henry Royce Institutuan. “Momentu honetan sodio-ioizko bateriak ikertzen ari naiz. Nik prestatzen ditut ikatzak, eta momentu honetan te-hondakinak erabiltzen ari naiz ikatzak sortzeko. Azken finean, aitzindaria izan daiteke karbonoa daukan edozein hondakin organiko. Eta Ingalaterran gaudenez… Adibidez, oliba-hezurrekin ere egin dut lana. Izan ere, materia organikoa atmosfera inertean erretzean, emaitza ikatza da, eta hori erabiltzen dugu bateriak egiteko”.
Redondok azaldu duenez, litio-ioizko baterien ordezkoak lortzea da helburua, litio-ioizkoek material kritikoak behar baitituzte. Sodio-ioizko bateriek erabiltzen dituztenak, aldiz, askoz ere eskuragarriagoak dira. Oraindik ikerketa-mailan daude, energia gutxiago sortzen baitute, baina Redondorentzat erakargarria da oraindik gauza asko egin gabe egotea: “Gustatzen zait proiektu berrietan sartzea, teknika edo metodologia berriak ikastea… Berria den guztiak erakartzen nau”, aitortu du.
Alde horretatik, gustura hartu du leku batetik bestera ibili izana, laborategi bakoitzak baitauka gauzak egiteko bere modua, antolatzeko era, lehentasunak, tresneria… “Asko ikasi dut, ez bakarrik teknikoki, baita lankideengandik eta liderrengatik. Adibidez, Txekian gure liderra oso ikertzaile ospetsua da, eta lana gogor egitera bultzatzen gintuena. Artikulu asko kaleratu nituen berekin, eta esperientzia oso ona izan zen. Beste leku batzuetan, artikuluak askoren artean egiten genituen, eta horrek asko luzatzen du prozesua, baina, era berean, artikuluak aberasten ditu”.
Aurrera begira, Ingalaterran zerbait iraunkorragoa aurkitu nahiko luke, eta, bestela, gustatuko litzaioke itzultzea. “Gustatuko litzaidake unibertsitatean irakaskuntzan eta ikerketan aritzea, esaterako”. Batean zein bestean, beti-beti ikasteko gogoz.
Fitxa biografikoa:Edurne Redondo Negrete Karrantzan jaioa da, 1987an. Kimikako lizentziatura bukatu ondoren, Repsoleko Teknologi Zentroan lan egin zuen eta gero Polimeroen masterra ikasi zuen Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan. CIC Energiguneren eta Madrileko Unibertsitate Autonomoaren artean egin zuen doktoretza. Doktoretza-ondorengoa, berriz, CEITEC-en (Brno, Txekiar Errepublika) egin zuen. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako doktoretza-osteko bekarekin Manchesterreko Unibertsitatean dago, besteak beste, sodio-iozko baterien garapenerako ikatzen erabileran ikerketa egiten.
Egileaz:Ana Galarraga Aiestaran (@Anagalarraga1) zientzia-komunikatzailea da eta Elhuyar aldizkariko zuzendarikidea.
Elhuyar aldizkariarekin lankidetzan egindako atala.
The post Edurne Redondo Negrete, kimikaria: “Gehiago ikasteko eta sakontzeko beharra sentitzen dut” appeared first on Zientzia Kaiera.
Birus guztiak al dira kaltegarriak?
“Gazte-galderak” egitasmoak DBHko ikasleen zalantzak, galderak eta zientzia ikusminari erantzutea du helburu. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta The Conversation plataformaren ekimena da eta zientzialari adituen dibulgazio-artikuluen bidez ematen diote erantzuna gazteen jakin-minari.
Bergarako Aranzadi Ikastolako 3. DBHko ikasleen galdera: Birus guztiak al dira kaltegarriak?
Birusek fama txarra dute: ezagunenak gaixotasunak eragiten dizkigutenak dira, hala nola gripea, beherakoa edo covid-19a. Alabaina, birus gehienak ez dira kaltegarriak, eta horietako asko onuragarriak ere izan daitezke.
Birus, hitz madarikatu horiBirus terminoa latinetik dator eta substantzia kaltegarri edo pozoitsua esan nahi du. Gizakiaren historian zehar, birusek sortutako gaixotasunei buruzko hainbat erreferentzia daude; adibidez, polio-infekzio baten ondorioz hanka bat paralizatzea Egiptoko irudikapen batzuetan eta elgorriarekin edo baztangarekin infektatutako pertsonen irudiak Amerikaren konkistan.

Alabaina, ez zen entitate biologikotzat hartu XIX. mendearen amaierara arte. 1892an, Dmitri Ivanovski biologoak birus batekin infektatutako tabako landare baten hosto ehoen estraktuak iragazi zituen, eta ikusi zuen infektatuta jarraitzen zutela. Horrek esan nahi zuen partikula kaltegarriak iragazkiaren poroa baino txikiagoak zirela eta iragazkia zeharkatu egiten zutela.
Beranduxeago, 1899an, Martinus Beijerinck mikrobiologoak ikusi zuen partikula txiki-txiki horiek beti zelula bizi bat behar zutela ugaltzeko. Aurkikuntza horiek guztiek bide eman zieten birusen azterketari eta birologiaren hasierari.
Leku guztietan daude!Oro har mikroorganismoei buruz eta zehazki birusei buruz ari garenean, zalantza hau sortzen da: zenbat daude mundu osoan? Datu zehatzik ez badugu ere, pentsa daiteke Lurrean 10³¹ baino gehiago daudela (hau da, 1 eta atzetik 31 zero), eta hori zenbateko esanguratsua da, kontuan izanda gizakiok 10¹⁰ baino gutxiago garela. Alegia, askoz birus gehiago daude pertsona baino.
Planetako birus guztiak bata bestearen segidan jarriko bagenitu zutabe bat osatuz, unibertsoko konstelazio urrunenetara iritsiko lirateke (100 miloi argi urtera arte). Alegia, kosmosean ustez dauden izar guztiak baino askoz ere birus gehiago daude!
Ente horiek planetako edozein lekutan egon daitezke, baina badute berezitasun bat: ez dira zelula biziak. Horrenbestez, ezin dute beren kabuz ugaldu eta birus berriak sortu. Beti behar dute zelula baten barrura sartzea, bertan ugaldu eta milaka birus berri sortzeko.

Mota askotako birusak daude, zein zelulatan sartzen diren kontuan hartuta: landareenak edo fitobirusak (adibidez, pataten Y birusa), onddoenak edo mikobirusak (barrengorrien La France birusa), edo bakterioenak, bakteriofago edo fago ere deituak (adibidez, Escherichia coli bakterioa infektatzen duen T4 birusa).
Horrez gain, animalien edozein zelula infekta dezaketen birusak ere badaude, gizakien zelulak barne. Horren adibide dira txakurkumeen parbobirusa, amorruaren birusa, gripearena, etab.
Asko ez dira “txarrak”Ezinezkoa da gizakiarentzat kaltegarriak diren mikroorganismo guztiak –patogenoak– ezagutzea. Kalkulatzen da munduan dauden mikroorganismo guztien % 1 baino gutxiago direla, birusak, bakterioak, onddoak eta parasitoak kontuan hartuta.
Horrenbestez, eta zorionez, inguruan ditugun birusetatik oso gutxi dira benetako mehatxua guretzat. Aitzitik, birus horietako asko onuragarriak dira hala gizakiarentzat nola ingurumen osoarentzat.
Oso urrutira joan gabe, gure gorputza zelulaz ez ezik mikroorganismoz ere osatuta dago, eta horien artean birus ugari daude, giza biroma izenez ezagutzen den hori osatzen dutenak.
Gaur egun gutxi batzuk baino ez dira ezagutzen, eta gure gorputzeko hainbat lekutan banatuta daude; horren adibide dira, esaterako, erretrobirusak. Giza immunoeskasiaren birusaren (GIB) familia berekoak badira ere, birus horiek ez dira kaltegarriak. Are gehiago, giza plazentaren garapenean laguntzen duten funtsezko proteinak sortzen edo geneak osatzen laguntzen dute.
Horrez gain, bakteriofago asko ere onuragarriak dira. Alde batetik, ozeanoan daudenak ditugu; horiek karbonoaren zikloan parte hartzen dute oxigenoa askatuz, eta bakterioak hiltzeko gai dira, nutrienteak sortzeko. Beste batzuk fagoterapia deritzona egiteko erabiltzen dira, hau da, antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioen ondorioz gaixorik dauden pertsonei tratamendua emateko.
Bakteriofagoak elikagaien industrian ere erabiltzen dira salmonellak desagerrarazteko (bakterio kaltegarri mota bat) hegaztietan, baita frutak edo barazkiak kontserbatzeko ere.
Mikobirusak ere lagungarriak izaten dira. Adibidez, Cryphonectria hypovirus 1 birusak gaztainondoaren txankro izeneko gaixotasuna sortzen duen onddoaren birulentzia murrizten du. Onddo mikroskopiko horren barruan dagoen birusa gaztainondoaren beste onddo batzuetara transmiti daiteke, eta ondorioz aldatu egiten da eta ez da hain kaltegarria izaten.
Laburbilduz, gaur-gaurkoz gure inguruan ditugun birus guztien zati txiki bat baino ez dugu ezagutzen, baina esan dezakegu gehienak ezin ditugula etsaitzat hartu.
Egileaz:Miren Basaras Ibarzabal, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saileko ikertzailea eta irakaslea da.
Artikulu hau The Conversation plataformako Júnior atalean irakur daiteke gaztelaniaz: ¿Son todos los virus dañinos? 12-16 urte bitarteko ikaslea bazara eta zientziaren inguruko galderarik izanez gero, bidali helbide elektroniko honetara: tcesjunior@theconversation.com
The post Birus guztiak al dira kaltegarriak? appeared first on Zientzia Kaiera.
Ekaitzen gainean ‘surf egiten’ duten ugaztunak
Ikerketa batek erakutsi du saguzarrak ekaitzez baliatzen direla gauean migrazioa egin ahal izateko.
Gehienetan hegazti edota itsas ugaztun handien migrazioei erreparatu ohi zaie hedabideetan eta dokumentaletan, distantzia itzelak egiteko gai direlako, baina horiek ez dira migrazio handiak egiten dituzten animalia bakarrak. Kasurako, hementxe bertan, tximeletetan arreta jarri izan dugu, demostratu baita batzuetan Ozeano Atlantikoa gurutzatzeko gai izan direla, haizeteek lagunduta.

Bada, saguzarrak ere migrazio handiak egiten dituzten bizidunen artean daude, baina, beren mugimenduen inguruan beste beste animalia gehienen migrazioen inguruan baino gutxiago ezagutzen dugu. Pixkanaka informazioa eskuratzen ari da, ordea. Izan ere, Science aldizkarian argitaratu den ikerketa batek argitu du ugaztun hegalari hauek gai direla ekaitz fronteetako haizeez baliatzeko. Modu honetan, hegan egitean energia gutxiago kontsumitzen dutela konturatu dira ikertzaileak.
Ohi bezala, horrelako portaera bat aztertzerakoan, zientzialariek lehenik eta behin animaliek jarraitzen dituzten bideak identifikatzeari ekin diote. Baina une horretan bertan hartu zuten ezustekoa, konturatu zirelako halakorik ez dutela. “Ez dago migrazio korridorerik. Asumitu genuen saguzarrak bide bateratua jarraitzen ari zirela, baina orain ikusi dugu paisaia osoan zehar ipar-ekialdeko norabide orokor batean mugitzen ari direla”, azaldu du Dina Dechmann ikertzaileak.
Ikerketa egin ahal izateko, zientzialariek 71 gau saguzar arrunti (Nyctalus noctula) jarraipena egin diete, udaberrian Europan zehar egindako migrazioan. Ikertzaileek hiru urtez udaberrian Suitzan saguzar emeak etiketatu dituzte. Emeak aukeratu dituzte, horiek direlako gehien migratzen dutenak. Ipar Europan eman ohi dituzte udak, baina negua iristean hegoalderantz egiten dute, bertan udaberriraino mantentzen direlarik.
Oso sentsore arinez baliatu dira jarraipen hori egin ahal izateko. Sentsore bat baino, hainbat sentsore biltzen dituen etiketa txiki bat da erabili dutena. Orotara, animaliei erantsi dieten gailuaren pisua beren gorputzen %5 inguru dela kalkulatu dute. Horien bitartez, saguzarren jarduera fisikoaren mailak neurtu dituzte, bai eta inguruko airearen tenperatura ere. ICARUS-TinyFoxBatt izena eman diote etiketari.
Modu horretan, egun bakoitzean 1.440 neurketa jaso dituzte. Orain arte halako neurketak jaso ahal izateko animalietatik gertu mantentzea beharrezkoa zen, baina, aplikatu duten teknologia berri bati esker, datuak konprimatu dituzte –12 byteko mezu batean sartuta–, eta irismen handiko sare baten bitartez bidaltzeko gai izan dira. Sare honen estaldura Europan dauden telefono mugikorretako sareek dutenaren antzekoa da.
Datuen analisian bereizi dituzte zein mugimendu izan diren elikatzeko -ordu beteko iraupena izan dute horiek-, eta zeintzuk migraziora bideratutakoak. Hau saguzarrek duten berezitasun bati zor zaio. Hegazti migratzaileek ez bezala, saguzarrek ez dute pisurik irabazten migratu aurretik, eta, horregatik, ezinbestean gauero lekuren batean geratu eta jan behar dute. Hori dela eta, beren migrazioaren patroia saltoka egiten dute, ibilbide jarraitua egin beharrean.

Gaueko geldialdi horietako batzuetan animaliak behatzen ari zirela, ikertzaileak konturatu ziren zenbait gautan saguzarrak bat-batean ateratzen zirela, denak batera. Hala, gerora egiaztatu ahal izan zuten gauez egindako ateraldi hauek eguraldiaren araberakoak zirela. Zehazki, airearen presioa jaitsi eta tenperaturak gora egin zuen gauetan ateratzen ziren migrazioan jarraitzera. Horrek esan nahi du ekaitza iritsi aurretik ateratzen direla.
Erabilitako sentsoreekin berretsi dute haize beroa zegoen gauetan saguzarrek energia gutxiago erabiltzen zutela hegan egiteko, eta, zientzialarien esanetan, horrek demostratzen du animaliak inguruko energiaz baliatzen direla errazago hegan egin ahal izateko. Funtsean, konturatu dira saguzarrek ekaitzetako fronte beroak erabiltzen dituztela, esfortzu txikiagoa eginez hegan egiteko. Fronte horien gainean “surf egitearekin” parekatu dute jokaera hori ikertzaileek zabaldutako prentsa ohar batean.
Gau bakar batean saguzarrek ia 400 kilometro egin zituztela egiaztatu dute; orain arte espeziean neurtu den distantziarik handiena da hori. Baina hori osotasun handi baten parte bat baino ez da. Izan ere, eta zati hori ikertu duten arren, ikertzaileek uste dute orotara migrazio ibilbidea 1.600 kilometrokoa izan daitekeela.
“Sentsoreetako datuak harrigarriak dira. Saguzarrek hartu zuten bidea ez ezik, migrazioan zehar ingurunean izan zuten esperientzia ere ikus dezakegulako”, azaldu du Edward Hurme ikertzaileak.
Zientzialariek ohartarazi dute oraindik ez direla gai ikusteko saguzarren migrazioan urtean egiten duten distantzia luzeko ziklo osoa, baina, modu berean, gutxienez sentsore berri hauekin informazio pixka bat eskuratzen hasiak direlako pozik agertu dira.
Dena dela, biologiaren alorreko irakaspenez gain, ikuspegi horrek ondorio praktikoak izan ditzake ingurumenari lotutako erabaki hobeak hartu ahal izateko. Zientzialariek diote informazio hau lagungarria izango dela gizakiak saguzarretan eragiten dituen inpaktuak arindu ahal izateko; batez ere parke eolikoen kasuan, hauen kontra maiz talka egiten dutelako. Logikoa denez, migrazio ibilbideak zehaztasunez ezagutzean, errazago izango da hori aintzat hartzea ingurumen inpaktuko azterketetan, edota migrazio garaietako gauetan parke eolikoetako turbinak gelditu ahal izateko.
Erreferentzia bibliografikoa:Hurme, Edward; Lenzi, Ivan; Wikelski, Martin; Wild, Timm A.; Dechmann, Dina K. N. (2025). Bats surf storm fronts during spring migration. Science, 387, 6729, 97-102. DOI: 10.1126/science.ade7441
Egileaz:Juanma Gallego (@juanmagallego) zientzia kazetaria da.
The post Ekaitzen gainean ‘surf egiten’ duten ugaztunak appeared first on Zientzia Kaiera.
Zientzia auzitegietan (IV): pozoiak eta toxikologia
Ziurrenik pozoiak dira auzitegi-zientziaren atalik erakargarri eta misteriotsuena. Aurreko atal batean aipatu genuen bezala, drogak eta pozoiak hilketen errege-erreginak izan dira historian zehar eta ohikoak, era berean, zineman eta literaturan. Horrek guztiak eman die pozoiei intrigaren eta misterioaren usaina.
Toxikologia substantzia toxikoak aztertzen dituen zientzia da, baina, horrez gain, substantzia toxiko horien eraginak ere aztertzen ditu. Auzitegi-toxikologia, aldiz, auzitegi-zientziekin lotura duen toxikologiaren atala da; alegia, pozoiak eta pozoiketak aztertzen dituen auzitegi-zientzia.Ez da erraza pozoia zer den esatea. Jatorrian venenum hitza egon daiteke, aldi berean wen jatorri indoeuropearreko hitzean oinarritzen dena -maitatu, beneratu-. Hau ez da kasualitatea; izan ere, Venus jainkosa erromatarrean kokatzen da hitzaren jatorria.

Venus, besteak beste, maitasunaren jainkosa zen eta, hasiera batean, venenum-ak maitasuna eta erakarpen sexuala eragiteko edabe magikoak ziren. Hortaz, hasieran venenum-ek ez zuten zentzu negatiborik. Hala ere, pixkanaka droga eta edabe guztietara zabaldu zen hitza -bai sendagai gisa erabiltzen zirenak, bai heriotza edo kalte larriak eragiteko gai zirenak-. Era berean izendatzen ziren edabeak, Afrodita -Venusen pareko jainkosa grekoa- izenean oinarrituta. Kasu honetan, izenak ez du zentzu-aldaketarik izan eta gaur egun ere afrodisiako deritze desio sexuala handiagotzen duten substantziei. Venenum hitzaren kasuan, aldiz, zalantzak sor zitezkeen substantzia onuragarria edo kaltegarria ote zen eta, horrexegatik, venenum bonum edo venenum malum gisa markatzen ziren. Erdi Aroan pozoi hitza substantzia kaltegarrientzat bakarrik erabiltzen hasi ziren eta, aldiz, sendagaiak zirenak farmako gisa ezagutzen ziren.
Hala eta guztiz ere, azalpen terminologikoak ez ditu argitzen gure zalantzak. Pozoiak organismoan kalteak eragiteko gai diren substantziak dira; alegia, substantzia toxikoak. Toxikoa da organismoan asaldurak eragiteko gai den edozein substantzia, baina beti ere toxikotasuna hartu behar da kontuan. Toxikotasunak substantzia jakin batek toxikoa izateko duen gaitasunaren maila ematen du; izan ere, esan daiteke edozein substantzia izan daitekeela toxiko. Zein da, bada, pozoi baten eta substantzia toxiko baten arteko desberdintasuna?
Galdera hori erantzuteko Parazeltso mediku suitzarraren hitz ezagunetara jo behar dugu: dosis sola facit venenum, hau da, dosiak soilik egiten du pozoia. Hain zuzen ere, esaldi horrek argi uzten du edozein substantzia izan daitekeela toxikoa, zenbatekoa den haren bere kontzentrazioa. Ura bera ere toxikoa da, eta dosi hilgarria ere badu: 90 g/kg. Horrek esan nahi du ura pozoia dela? Jakina, ez, ohiko kontzentrazioan urak ez baitu kalterik eragiten.
Antzeko zerbait esan daiteke sendagaiei buruz; izan ere, gaixotasunen aurkako eragin onuragarria dute, baina dosi toxikora iritsiz gero kaltegarriak dira. Hori guztia kontuan hartuta, zenbait adituren arabera toxikoa litzateke kantitate txikian ere arriskutsua den substantzia, eta pozoia, aldiz, dosi toxiko altuagoa izan dezakeen substantzia. Hala ere, esan bezala, definizioak ematea ez da kontu erraza. Hizkuntza arruntean pozoiak asmo bat ere adierazten du; alegia, ekintza kriminal bat burutzeko helburuarekin erabiltzen den substantzia litzateke: norbait hiltzeko edo bere organismoan kalteak eragiteko helburuarekin erabiltzen den substantzia. Aldiz, intoxikazioak nahi gabe gertatu izanaren adiera ere badu, pozoitze batek ez duena.
Gaur egun, hala ere, ‘toxiko’ eta ‘pozoi’ sinonimotzat har ditzakegu, nahiz eta ‘toxiko’ litzatekeen ikuspuntu zientifikotik hobetsi beharrekoa; izan ere, horrek biltzen ditu pozoi klasikoak eta baita dosiaren arabera kaltegarriak izan daitezkeen substantziak. Toxikoa da, beraz, organismoan sartzean bizi ahal izateko ezinbestekoak diren prozesu biokimikoak asaldatzen dituen edozein eragile kimiko. Hortik eratorrita, toxikologia toxikoak aztertzen dituen zientzia da. Oro har, toxikologiak aztertzen du bizidunengan substantziek eta produktu kimikoek duten toxikotasuna, baina ez hori bakarrik: toxikologiak aztergai ditu, horrez gain, substantzia toxikoen akzio-mekanismoak eta intoxikazioen diagnostikoa, prebentzioa eta tratamendua. Auzitegi-toxikologiak, berriz, auzitegietako esparruan egiten ditu azterketa horiek; alegia, intoxikazioen analisia eta intoxikazioak eragiten dituzten substantzien analisia ¾pozoiak, drogak eta sendagaiak, besteak beste¾.
Hasieran esan dugun bezala, pozoiak ezagutzen diren armarik zaharrenetakoak dira eta toxikologoak aspalditik ahalegindu dira substantzia hilgarriak detektatzen eta antidotoak bilatzen. Lan hori sistematizatzeko ahalegina egin zuen lehena, toxikologiaren aitzindaria, Mateu Josep Bonaventura Orfila i Rotger izan zen, 1787an Menorcako Maó hirian jaioa. Orfilak toxikologiaren oinarriak ezarri zituen eta XIX. mendearen erdialdean parte hartu zuen Frantzia astindu zuen epaiketa ospetsuenetakoan. Epaiketa horretan, hiltzailea harrapatzeko gako nagusia izan zen artikulu-sorta honetan aipatua dugun Marsh-en testa, baina horretaz hurrengo atalean arituko gara.
Erreferentzia bibliografikoak:- Esteban Santos, Soledad (2023). Venenos en la Toxicología Forense. In Cornago Ramírez, Mª del Pilar; Esteban Santos, Soledad. Química Forense (349-389 or.). UNED
- McDermid, Val (2014). Forensics: what bugs, burns, prints, DNA, and more tell us about crime. Grove Press.
- Mulet, J.M. (2016). La ciencia en la sombra. Planeta argitaletxea.
Josu Lopez-Gazpio (@Josu_lg), Kimikan doktorea, zientzia dibulgatzailea eta GOI ikastegiko irakasle eta ikertzailea da. Tolosaldeko Atarian Zientziaren Talaia atalean idazten du eta UEUko Kimika sailburua da.
Zientzia auzitegietan buruzko artikulu-sorta:
- Zientzia auzitegietan (I): hastapenak
- Zientzia auzitegietan (II): artsenikoa eta Marsh-en proba
- Zientzia auzitegietan (III): krimenaren agertokia
- Zientzia auzitegietan (IV): pozoiak eta toxikologia
The post Zientzia auzitegietan (IV): pozoiak eta toxikologia appeared first on Zientzia Kaiera.
Mundu kuantikoan erreferentzia esparruak ere zalantzazkoak dira
Behatzaileek gertaera kuantikoak ikusteko erabiltzen dituzten erreferentzia esparruek zenbait kokapen izan ditzakete aldi berean, eta hori ondorio garrantzitsuak dituen aurkikuntza da.
Irudika ezazu zeure burua nasa batean zutik tranbia bat pasatzen ikusten. Tranbian doan neska bati pilota gorri distiratsu bat erortzen zaio. Neskaren ustez, pilota beherantz erori da zuzen-zuzenean. Baina, nasatik, ikusten duzu pilotak arku bat egiten duela tranbiaren lurra ukitu aurretik. Biek gertaera bera ikusten duzue, baina erreferentzia esparru desberdinetatik: batek tranbiatik bertatik eta besteak nasatik.

Erreferentzia esparruen ideiak historia luzea du fisika klasikoan: Isaac Newton, Galileo eta Albert Einstein esparru horietan oinarritu ziren mugimenduaren gaineko ikerketak egiteko. Erreferentzia esparru bat, funtsean, koordenatuen sistema bat da (zero puntu baten edo “jatorriaren” kokapenak eta denborak zehazteko modu bat), eta mugimenduan egon daiteke. Einsteinek erreferentzia esparruak erabili zituen erlatibitatearen teoriak garatzeko, zeinak aditzera eman zuten espazioa eta denbora ez direla unibertsoaren hondoko oihal finkoak, baizik eta luzatu, uzkurtu edo deformatu daitezkeen entitate malguak.
Baina fisika kuantikoak, neurri handi batean, alde batera utzi ditu erreferentzia esparruak. Alicek eta Bobek, fisika kuantikoko esperimentu askotako fikziozko behatzaileek, kokapen fisiko desberdinak izaten dituzte, baina suposatzen da erreferentzia esparru bera dutela. Hori aldatzen ari da orain. Fisikari kuantikoak konturatzen ari dira ezin dutela ahaztu Alice dagoen erreferentzia esparruak (tranbiaren edo nasaren antzekoa) kokapen posible ugari izan ditzakeela aldi berean. Edo Bobek denbora neurtzeko erabiltzen duen erlojua ziurgabetasun kuantikoari lotuta egon daitekeela.
“Mundu kuantikoan, erreferentzia esparruak teoria kuantikoaren teoriaren formalismoaren bidez [ere] deskribatu beharko lirateke”, dio Zuricheko Suitzako Teknologia Institutu Federaleko fisikari teoriko Renato Rennerek.
Vienako Unibertsitateko Optika Kuantikoko eta Informazio Kuantikoko Institutuko fisikari Časlav Bruknerek eta bere kideek aurten argitaratutako artikulu batean erakutsi zuten luzez aztertutako fenomeno kuantikoen ikuspegi berri bat eskaintzen dutela erreferentzia esparru kuantikoek, hala nola gainezarpena eta korrelazioa. Aurkikuntza horien ondorioz, Rennerrek susmoa hartu zuen erreferentzia esparru kuantikoek esperimentu mental kuantikoetan sortzen diren paradoxa bitxietako batzuk ebazten lagundu lezakeela.

Anbizio handiagoz, Bruknerrek eta bere kideek espero dute erreferentzia esparru kuantikoen logikan pentsatzeak grabitate kuantikoari buruzko ezagutza berriak sor ditzakeela, grabitatea gainerako funtsezko indarrek jartzen duten leku berean kokatu nahi duen ikerketa programa.
Rennerren arabera, erreferentzia esparru kuantikoetan esku hartze berri honekin, “oso handia den zerbaiten hasieran baino ez gaude”.
Kokapen lausoakErreferentzia esparru kuantikoen ideia 1984an sartu zen lehenengo aldiz, baina zenbait taldek 2019. urtearen inguruan ekin zioten berriro ideia horri. Horrek azterlan berri ugari abiarazi ditu. Argudioek bi propietate kuantiko nagusiri buruz pentsatzeko dugun modua aldarazten digute. Honako hauek dira bi propietate horiek: gainezarpena, zeinetan objektu bat egoera posible ugaritan egon daitekeen aldi berean; eta korrelazioa, zeinetan zenbait partikulak egoera kuantiko bakarra partekatzen duten, eta bat neurtzeak bestearen egoera zehazten du berehala, beraien arteko distantzia gorabehera.

Nola gertatzen den ikusteko, har ditzagun aintzat bi erreferentzia sistema. A eta B deituko ditugu. Eman dezagun Aren jatorria zenbait kokapen izan ditzakeen objektu kuantiko batean dagoela. Bren ikuspegitik, Aren kokapena lausotuta dago eskualderen batean. Baina Aren ikuspegitik, Brekiko distantzia lausotuta dago. Badirudi B dagoela gainezarpen batean.
Kontuak hobera egiten du. Eta B bi kokapenen gainezarpen batean dagoen objektu kuantiko batean badago? Orduan, Aren egoera kuantikoa bi modutara lausotzen da, Bren kokapen posibleen arabera. Bren egoera kuantikoa zehazteak Aren egoera zehatzen duenez, orain A eta B korrelazioan daude.

Aurreko adibidean, sistema kuantikoen funtsezko bi propietate (gainezarpena eta korrelazioa) erreferentzia esparruaren mende daude. “Mezu nagusia da oso garrantzitsutzat jotzen ditugun eta, modu batean, absolutuak diren propietate asko erlazionalak edo erlatiboak direla”, dio argitaratu berri den artikuluaren egilekide Anne Catherin de la Hamettek.
Gertaeren ordena ere erreferentzia esparru kuantikoen zorroztasunaren mende dago. Adibidez, erreferentzia esparru batetik detektagailu baten klika ikusi ahalko genuke, une jakin batean gertatzen dena, baina beste erreferentzia esparru batetik klika gainezarpen batean amai lezake baldin eta beste gertaeraren baten aurretik edo ondoren gertatzen bada. Klika une jakin batean gertatuko balitz bezala edo hainbat gertakariren ordenaren gainezarpena balitz bezala ikustea erreferentzia esparrua aukeratzearen araberakoa da.
Urrats bat grabitaterantzIkertzaileek espero dute ikuspegi kuantiko horiek erabiltzea grabitatearen izaera nahasgarriari zentzua emateko. Einsteinen erlatibitate orokorrak (grabitatearen teoria klasikoak) dio grabitatea espazio-denbora ehunaren deformazioa dela, objektu masibo batek eragindakoa. Baina nola deformatu daiteke espazio-denbora baldin eta objektua bera bi kokapenen gainezarpen batean badago? “Oso zaila da galdera horri erantzutea ohiko fisika kuantikoaren eta grabitatearen bidez”, baieztatzen du Bruknerren taldeko ikertzaile eta artikulu berriaren egilekide Viktoria Kabelek.
Hala ere, jatorria gainezarpen batean duen erreferentzia sistema batera aldatzen badugu, objektu masiboak kokapen zehatz batean amai dezake. Orain grabitate eremua kalkula daiteke. “Erreferentzia sistema kuantiko egokia aurkituz gero, ebatzi ezin dugun arazo bat har dezakegu [eta arazo bihurtu], eta, horretarako, ezagutzen dugun fisika estandarra erabil dezakegu”, adierazten du Kabelek.
Ikuspegi aldaketa horiek baliagarriak izan beharko lukete etorkizuneko esperimentuak (masa txikiak-txikiak gainezarpenetan jartzea helburu dutenak) aztertzeko. Adibidez, Oxford Unibertsitateko Chiara Marletto eta Vlatko Vedral fisikariek proposatu dute bi masa, bakoitza bi kokapenen bi gainezarpenetan jartzea eta ondoren aztertzea horrek nola eragiten dien grabitate eremuei. Erreferentzia esparru kuantikoak formalki deskribatzeko ahalegin gero eta handiagoak lagungarriak izan litezke grabitatearen eta teoria kuantikoaren arteko interakzioari buruzko ikerketa horiei zentzua emateko, grabitate kuantikoaren teoria bateranzko funtsezko urratsa.
Rennerrek uste du erreferentzia esparru kuantikoak ere funtsezkoak izan daitezkeela fisika kuantikoaren oinarriak argitzeko. Duela urte batzuk berak eta bere kide Daniela Fauchigerrek kontraesan logikoa eragiten duen esperimentu mental kuantiko bat diseinatu zuten. Badirudi, ondoriozko paradoxaren arabera, fisikariek gure munduari buruz onartutako ideia ugarietako bati gutxienez uko egin behar diotela, hala nola honi: teoria kuantikoa unibertsala da eta gizakiei zein atomoei aplikatzen zaie.
Hala ere, Rennerrek orain susmatzen du paradoxa soilik sortzen dela fisikoek ez dituztelako arretaz aintzat hartu erreferentzia esparruak. Oraindik inork ez du deskubritu nola berridatzi esperimentu hori edo beste batzuk erreferentzia esparru kuantikoak erabiliz; baina, baliteke, hori eginez gero, “paradoxa ebatzi ahal izatea”, baieztatzen du.
Ez da erraza izango, erreferentzia sistema kuantikoek ebatzi gabeko arazo asko dituztelako. Adibidez, erreferentzia sistema klasikoekin, zure ikuspegia sistema batetik beste batera aldatzen baduzu, eraldaketa hori itzulgarria da, zure hasierako ikuspegira itzul zaitezke. Ez dago argi gaur egun hori modu unibertsalean egin daitekeen erreferentzia sistema kuantikoekin.
Gainera, une honetan ez dago erreferentzia sistema kuantiko horiek definitzeko eta aldatzeko modu estandarrik. Fisikari talde desberdinek ikuspegi diferenteak dituzte. “Lehen begiratuan, denak zentzuzkoak dirudite, baina ez dira baliokideak beraien artean”, dio Rennerrek.
Denborak aurrera egin ahala, ordea, erreferentzia esparru kuantikoak funtsezkoak izan litezke mundu kuantikoari zentzua emateko.
Jatorrizko artikulua:Anil Ananthaswamy (2024). In the Quantum World, Even Points of View Are Uncertain , Quanta Magazine, 2024ko azaroaen 22a. Quanta Magazine aldizkariaren baimenarekin berrinprimatua.
Itzulpena:The post Mundu kuantikoan erreferentzia esparruak ere zalantzazkoak dira appeared first on Zientzia Kaiera.
Asteon zientzia begi-bistan #526
Asteon zientzia begi-bistan igandeetako gehigarria da. Astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluak biltzen ditugu. Begi-bistan duguna jaso eta laburbiltzea da gure helburua.
UPV/EHUko Life Cycle Thinking taldeak Ekuadorreko Yasuni Parke Nazionaleko 16. eta 67. blokeetako petrolioaren eragina aztertu du. Diru-sarreren % 79 herrialde aberatsetara doa, eta ingurumen-inpaktuen % 19,6 Amazoniak pairatzen ditu. Gainera, erauzketak indigena-komunitateetan kultura-eraldaketak eragin ditu, hala nola menpekotasun ekonomikoa eta genero-biolentziaren gorakada. Petrolioaren bizi-ziklo osoa aztertuta, ikertzaileek gidarien erantzukizuna nabarmentzen dute eta erregaiaren jatorria argitzeko neurriak proposatzen dituzte, kontsumitzaileen kontzientzia pizteko. Datu guztiak Zientzia Kaieran.
UPV/EHUko eta BC3ko ikertzaileen metaanalisiak erakutsi du polinizatzaileen dibertsitate-galerak landare basatien eta laborantzakoen ugalketa-arrakasta murrizten duela. Dibertsitate-galera horren faktore nagusiak klima-aldaketa, habitat-galera eta nekazaritzaren intentsifikazioa dira. Polinizatzaile basatiek ezti-erleek baino eragin handiagoa dute, eta ornogabeen, gautarren eta basatien galerak ondorio larriagoak eragiten ditu. 46 herrialdetako 207 ikerketaren analisiaren arabera, polinizatzaile guztiek rol garrantzitsua dute ekosistemen jasangarritasunean, eta ezinbestekoa da dibertsitatearen galera murriztea ikuspegi zabal batetik. Informazioa Elhuyar aldizkarian.
Egeo itsasoan aurkitutako sedimentuek erakutsi dute gizakiak duela 5.200 urte hasi zirela ingurumena berunarekin kutsatzen. Hala ere, erromatarrek Grezia konkistatu zutenean (duela 2.150 urte) kutsadura nabarmen handitu zen, metal-ustiapena, nekazaritza eta deforestazioa haztearekin batera. Heidelbergeko Unibertsitateko ikertzaileek X izpien fluoreszentzia (XRF) eta masa espektrometria (ICP-MS motakoa) erabili dituzte sedimentuen analisiak egiteko. Ondorioek erakusten dute moneta eta meatzaritza hedatu ahala, ingurumen-inpaktua handitu zela, eta deforestazio larriak gertatu zirela. Azalpenak Zientzia Kaieran.
UMass Amhersteko ikertzaileek ohartarazi dute Litioaren Triangeluan uste baino askoz ere ur gutxiago dagoela litio-meatzaritzarako. Orain arteko estimazioek ur-baliabideak gehiegi zenbatetsi dituzte, eta eredu berriak urteko 2-33 mm-ko emaria kalkulatu du, aurreko 90-230 mm-en aldean. Meatzaritza-prozesuek gero eta ur gehiago behar dute, eta horrek ekosistema zaurgarriak eta komunitate indigenak arriskuan jartzen ditu. Litioaren eskaria 40 aldiz handituko dela aurreikusita, ikertzaileek elkarlan zientifikoa eta jasangarritasun-irizpide zorrotzagoak eskatzen dituzte. Informazioa Elhuyar aldizakarian.
BiologiaNew Yorkeko Langone ospitalean egindako ikerketa batek erakutsi du papagaitxoek eta gizakiek bokalizazioekin lotutako garun-eremu eta mekanismo antzekoak dituztela. Nature aldizkarian argitaratutako azterketak identifikatu du arcopalium anterior eremuaren erdiko nukleoa dela papagaitxoen bokalizazioen kontrol-zentroa, gizakien garunaren antzera. Eremu hori siringearekin konektatuta dago (hegaztien organo bokala), bokalizazio konplexuak ahalbidetuz. Horrek iradokitzen du papagaitxoak eredu baliagarriak izan daitezkeela komunikazio-arazoen, hala nola iktusaren ondoriozko nahasmenduen, azterketan. Datuak Elhuyar aldizkarian.
AntropologiaGiza izaera betidanik aztertu da, baina ezin da erraz neurtu. Matematikak uhinen fenomenoa modelatu du, eta zenbaki konplexuen bidez ikuspegi ideologikoak ordenatu daitezke. Victor Etxebarria Ecenarrok azaltzen du Zientzia Kaieran zelan Eulerren formulak giza ideologia eskala moduan interpretatzeko aukera ematen duen. Horrela, ikuspegi moderatua erdigunean, eskuinera ikuspegi kontserbadorea eta ezkerrera ikuspegi progresista jarri daitezke. Muturreko ideologiak (±180º) autoritario bihurtzen dira. Joera ideologikoak analizatzerakoan, garrantzitsua da muturreko ikuspegiak antzekoak direla kontuan hartzea, nahiz eta kontrakoak diruditen.
OsasunaObesitatean jatearen plazera galtzea gantz askoko dietek garuneko zirkuitu neuronaletan eragiten dutelako gerta daiteke, Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera. Saguekin egindako azterketek erakutsi dute gantz askoko dietek neurotentsinen maila murrizten dutela; horrek dopaminaren jarduera gutxitzen du eta, ondorioz, janari gozoek ematen duten plazera apaltzen da. Neurotentsina-maila berreskuratzean, saguek elikadura-portaera osasuntsua berreskuratu zuten eta antsietatea murriztu zitzaien. Aurkikuntza honek ikuspegi neurologiko berriak eskain ditzake obesitatearen tratamendurako, nahiz eta oraindik gizakietan gehiago ikertu behar den. Azalpenak Elhuyar aldizkarian.
Adimen artifizialaNafarroako eta Stanfordeko unibertsitateek Gennius proiektua garatu dute, adimen artifiziala erabiliz sendagaien eta proteinen arteko konexioak aztertzeko. Grafoen bidez, sendagai ezagunek beste erabilera batzuk izan ditzaketela aurkitu dute, tratamenduak pertsonalizatzeko. Metodo honek ez du sendagai berriak sortzen, baina tratamenduak hobetzen eta saiakuntza klinikoak azkartzen laguntzen du. Etorkizunean, pazienteen datu biologikoak integratu nahi dituzte, sendagai egokienak hautatzeko. Informazioa Berrian.
Egileaz:Enara Calvo Gil kazetaria da eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren komunikazio digitaleko teknikaria.
The post Asteon zientzia begi-bistan #526 appeared first on Zientzia Kaiera.