«Elementu kritikoak: wolframetik lur arraroetara» lelopean Bergaran ospatuko da aurten Zientzia Jot Down lehiaketaren hamabigarren edizioa

Urriaren 3an eta 4ean ospatuko den edizio honetan, elementu kritikoen gaiaren inguruko jarduerak antolatuko dira -mahai inguruak, bisita gidatuak, hitzaldiak, tailerrak, etab.- Jot Down aldizkariko kolaboratzaileen, zientzialarien, dibulgatzaileen eta gonbidatuen parte hartzearekin.

Urtero bezala,  zientzia-dibulgazio lehiaketa ere ospatuko da. Lehiaketan izena emateko deialdia 2025eko uztailaren 31ra arte dago zabalik saiakera, narratiba, ilustrazio eta argazki modalitateetan. Ondorengo webgunean jasotzen dira oinarriak eta izena emateko irizpideak: https://ciencia.jotdown.es/.

Epaimahaia zientzialariek, idazleek, ilustratzaileek, dibulgatzaileek eta aldizkariko talde editorialeko kideek osatuko dute, eta lanen kalitate narratiboa edo bisuala, originaltasuna, zehaztasun zientifikoa eta publiko zabalarengan interesa pizteko gaitasuna baloratuko dituzte.

‘Ilustrazio Zientifikoa’ graduondoko ikasleak aurreko edizioetan

EHUk eskaintzen duen -eta Laboratorium Museoak laguntzen duen- ‘Ilustrazio Zientifikoa’ graduondoko ikasleek, Zientzia Jot Down lehiaketan parte hartu izan ohi dute, eta baita lehenengo sariak irabazi ere.

2022an, Maddi Astigarragak irabazi zuen Zientzia Jot Down lehiaketako ilustrazio zientifiko onenaren saria, Lo invisible izeneko lanarekin. 2023an aldiz, Manex San Sebastianek irabazi zuen lehiaketako ilustrazio zientifiko onenaren lehen saria, ex aequo, Armonía invisible lanarekin. Era berean, Andres Diazek Ilustrazio Zientifikoko bosgarren lehiaketa irabazi zuen iaz, San Pedro arraina (Zeus faber) irudikatzen zuen lanarekin.

Laboratorium Museoa

Laboratorium Museoak, jakintza eta berrikuntza bultzatzeko bere ahaleginean, gizarteari teknologia aurreratuen eta etika arloko hausnarketaren inguruko ikuspegi zabala eskaintzen jarraitzen dihardu. Museo hau ezagutza eta berrikuntzaren motor gisa ari da lanean. Historian zehar izandako ekarpen horiek gogoratuz, etorkizunera begira jarraitzen du, gizarte hobe eta jakintsuago baten alde lanean.