Graells, Madrilgo Zientzia Naturalen Museoan, Zoologiako katedradun eta bertako zuzendaria izan zen, nazioartean ere ospe handiko naturalista. Bai erakunde-arloan, bai irakaskuntza-arloan egin zuen lan, eta hamarkadatan zehar Zientzia-lehortea jasan ondoren, XIX. mendeko Espainian Natur Zientzien BERRITZAILEA izan zen, Zientzia Naturalak berpiztu zituena. Ikertzeaz gain, animaliak eta landareak katalogatzeko lanak sustatu zituen, eta naturalistak trebatu nahiz antolatu.
Graells Errege Mintegiarekin lankidetzan aritu zen, gure ikastetxearekin material zientifikoa elkartrukatzeko harremanak ezarri zituen, eta Bergara ere bisitatu zuen; izan ere, Bergaran bertan ale zoologikoak bildu eta bere lanetarako erabiltzen zituen.