Gako hitzak: 
Kodea: 
AZT-0172

Gasak sortzeko  instrumentua da Kipp aparatua. Gasak produzitzen dituen aldizkako aparatu  honekin, laborategietan sarritan behar diren gasak modu errazan lortzen ziren,  gasometro konplikatuen beharrik gabe, gasak edozein momentuan produzitzen dira ingurugiro tenperaturan, eta produkzioa ere nahi den momentuan etetzen da erreaktiboak alperrik kontsumitzen utzi gabe. Aparatu  honekin sortutako gasak hidrogenoa, hidrogeno sulfuroa eta azido karbonikoa izaten ziren, azido sulfuriko eta klorhidriko erreaktibo likidoak, marmola, zinka edo burdina erreaktibo solidoekin erreakzionaraziz. Instrumentu hau Kipp zientzilariak  asmatu zuen 1844. urtean eta  bere erabilera errazagatik berehala hedatu zen.