Noiz: 
2024-09-28 -tik 2024-09-29 -ra
Non: 
Laboratorium museoa
Nori zuzendua: 
Helduak

Laboratorium Museoak 'Bergaran Artea eta Zientzia uztartuz' ilustrazio zientifikoko tailerraren IX. edizioa eskainiko du aurten. Asteburu osoko tailer honetan, ONDDOAK aztertuko eta marraztuko  ditugu. Arte Ederretako teknikez baliatuz, ilustrazio zientifikoa jorratzeko oinarrizko kontzeptuak landuko dira, dena aparteko giro eta lekuan eta primerako irakasleekin: Carles Puches eta NorArte. Marraztea eta natura erretratatzea gustuko badituzu, ederki goza dezakezu urtero antolatzen dugun ikastaro honekin. Hurbildu zaitez ilustrazio zientifikora!

DATA: Irailaren 28 eta 29an

ORDUTEGIA: Larunbata: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 20:00 // Igandea: 10:00 - 14:00

IZEN EMATEA: 15 €

HIZKUNTZA: Euskara / Gaztelania

IRAUPENA: 12 ordu

ONLINE PARTE HARTZEKO PLAZAK GERATZEN DIRA BAKARRIK

IZENA EMAN