Emakumeak botanikan. Artea, zientzia eta generoa
Urriak 3an inauguratu zen erakusketa honek XVII. mendetik gaur egunera arte emakume botanika ilustratzaile zientifikoen lana erakusten du, artearen, zientziaren eta generoaren arteko harremanak azalduz.
Ibilbidea ilustrazio zientifikoaren historiaren aurkezpenarekin hasten da marrazketa eta grabatu klasikoaren emakume garrantzitsuenetako batzuen eskutik, normalean artisten familietakoak zirenak. Ondoren, xviii. mendetik aurrera, beste kontinente batzuetara egindako bidaiei eta landare exotikoen aurkikuntzari esker, ikonografia botanikoa hedatu egin zela ikus daiteke. Garai horretan agertu ziren espedizio zientifikoetan murgilduz beren garaiko rola zalantzan jartzeko gai ziren lehen emakumeak. Jarraian, XIX. mendetikaurrera ikonografia botanikoa zabaldu egin zen argazkigintza, mikroskopioa, X izpiak edoeskanerra bezalako teknologiei esker, eta emakumeak ere aitzindariak izan ziren tresna horiekerabiltzen. XX. mendeko sortzaileen artean, haien prestakuntza zientifiko eta artistiko sendoa nabarmentzen da, eta horrek iruditeria botanikoa espezializatzea eragiten du. Erakusketa XXI. mendeko sortzaile gazteen irudiekin amaitzen da, tresna digitalekin lan egiten dutenak eta
zientzia adin guztietarako zabaltzen dutenak.
Aurkezten diren lanen ezaugarri komuna haien balio estetikoan datza, emakumeek botanika irudikatzeko izan duten sentsibilitate artistikoan, zientzia artea eta artea zientzia izan daitezkeela erakutsiz. Baina, gainera, beren biografien bidez, haiek berdintasunaren bideak nola zabaldu zizkiguten ere erakusten digu.
Erakusketa honetan Laboratorium museoaren bildumaren didaktikarako erabiltzen ziren loreak ere ikusgai egongo dira.
Bisita gidatuak eta tailerrak egongo dira urriak 21 eta azaroak 18an.
Urtarrilaren 6arte ikusteko aukera izango da.
Hedabideetan: https://goiena.eus/bergara/1696354557953-botanika-ilustratu-duten-emakumeengan-fokua