De quand á quand: 
lun, 2024/05/27 - ven, 2024/05/31

Maiatzaren 27tik 31arte Iraunkortasunari hamaika begirada erakusketa ibiltaria izango da Laboratorium museoan.

Debagoiena 2030 ekimenak, Debagoieneko Mankomunitatearekin eta eskualdeko udalekin elkarlanean klima larrialdiaz eta energia trantsizioaz hausnarketa egiteko jardunaldia antolatu du. Helburua da Klima Larrialdiak Debagoienean izango duen inpaktua ezagutzea, arlo eta ikuspegi desberdinak elkarjosiz.

Jardunaldi nagusia maiatzaren 24an egingo da, Arrasateko Kulturateko klaustroan eta bertan, eremu desberdinetako adituak eta arituak izango dira, Debagoieneko errealitatearen berri ikuspegi desberdinetatik emateko eta datozkigun erronken gainean aritzeko.

Tokiko administrazioa energia trantsizioaren aurrean Jardunaldi nagusiaz gain, eskualdeko administrazio publikoak egun bizi dugun erronka konplexuen garaian bete beharreko rolaren gainean hausnartzeko espazioa ere sortu gura izan du Debagoiena 2030 ekimenak, fokua ipiniaz energia trantsizioaren alorrean.

 Erakusketan bertan, maiatzaren 29an, Goienerren eskutik, energia fakturen inguruko azterketa egiteko aukera eskainiko da.

Erakusketaren bisita gidatua eskainiko da ere maiatzaren 30ean, 18:00etan. (Bisitan parte hartzeko izena ematea gomendatzen da).

 

Ekintzen egitaraua