Ondarearen Europako Jardunaldien IX. edizioa urriaren 2tik aurrera ospatuko da Gipuzkoako 31 udalerritan.
Jarduera horiekin erakutsiko da nola historian zehar izandako truke, sare, harreman eta loturek laguntzen duten ondarea eraikitzen, komunitatea ondarearen eragile aktibo gisa aitortuta.
Goizane Álvarez Kulturako diputatuaren hitzetan «Jardunaldi hauek aukera bikaina dira ondarea berraurkitzeko, balioan jarrita ondare aberastasuna eta pertsonak orainarekin konektatzen jarraitzeko duen gaitasuna».
Laboratorium museoak 5 jarduera prestatu ditu:
EGUNA | ORDUA | ZER? |
Urriaren 13an, igandean | 10:30 |
HISTORIAREN JARIOA: KULTURA ETA URAREN BIDEAK BERGARAN
|
Urriaren 19an, larunbatean | 11:00 |
BIDE ZIFRATUAK: WOLFRAMAREN BIDAIA
|
Urriaren 20an, igandean | 11:30 |
HISTORIA HANDIKO LORATEGIAK: IRAUNKORTASUNAREN ALDEKO IBILBIDEA
|
Urriaren 26an, larunbatean | 12:30 |
ZIENTZIA ETA ARKITEKTURAREN BIDEAK KONEKTATZEN
|
Urriaren 27an, igandean | 11:00 |
JAKINDURIAREN ESPLORATZAILEAK: BIDAIA ZIENTIFIKOA LABORATORIUMEN
|
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!
IZENA EMATEKO: 943769003
Ekintza bakoitzaren informazio gehiago izateko klik egin bakoitzaren gainean edota kontsultadu eskuko gida (Museoan eskuragarri).