Egoera zaurgarrian dauden herritarrei eskualdeko kultur eskaintza gerturatzeko asmoz, Gertu Kultura-k proiektu berria aurkeztu die Laboratorium Museoan bailarako kultur programatzaileei.
Dagoeneko GERTU KULTURA errealitate bihurtu da Gipuzkoan, gero eta gehiago kultur programatzaile sarera atxita baitaude, bai eta erregistratutako gizarte-erakundeen zentro eta zerbitzu ugari ere. Egunetik egunera, gero eta pertsona gehiagok sinisten dugu kultura inklusibo batean, eta aurrerapausoak ematen ditugu kulturaren bidez gizarte eskuragarriago, berdintasunezkoago eta bidezkoago baterantz.
Laboratorium museoak eta Bergarako Udala dagoeneko Gertu Kultura-ren parte dira eta behar ezberdinak dituzten pertsonei baliabideak eskaintzen die.
Zentzu horretan, Laboratorium Museoa lehengo ekintzak egiten hasi da eta lehen emaitzak modu oso baikorrean baloratu dituzte udal arduradunek. Laister, ekintza gehiago gehituko ditu museoak Gertu Kulturaren eskaintzara. Laboratorium museoa gizarte museoa den heinean, kultura eta ondarea zabaltzearen alde dago. Zaintzari eta etengabeko ahaleginari buruzko konbentzimenduan oinarrituta, abentura aberasgarri honi elkarrekin ekiteko lanean dihardu Gertu Kulturarekin.

Gertu Kulturaren eskaintzaren informazio gehiago hemen.