Udal ondarearen lau piezen kontserbazio lanak
Egun hauetan , Artez Restauración enpresaseko zaharberritzaileak ditugu museoan. Hasteko, XVII mendeko Santa Barbararen irudian finkatze tratamendua aplikatzen ari da pintura eror ez dadin. Baina hori ez da interbentzio bakarra izango; guztira, lau eskulturetan aplikatuko dituzte tratamenduak. Mantentze lan hauek ohikoak dira edozein meuseotan, eta gurean, Udalaren ondarearen parte garrantzitsua gordetzen da.
Taula periodikoaren erakusketa luzatu dugu
"Taula periodikoa: Unibertsoa osatzen duten elementuak" erakusketa luzatu dugu apirilaren 24 arte. Honi esker, Aste Santuan ere ikusgai izango da. Bergararra izanik, oraindik ikusi ez baduzu, edo Bergarara bazatoz bisitan, ez zalantzarik egin: harrituko zaitugu.
Erakusketa honen inguruko informazioa hemen ikus dezakezu.
Energia Iruñera
"Energia: guzti-guztiaren jatorria eta amaiera" erakusketa antolatu zuen Laboratorium Bergara museoak iaz, eta gure aretoan egon zen 2019ko urtarriletik maiatzera. Orain, erakusketa hau Nafarroara joan da eta hor egongo da ikusgai 2020ko otsailaren 2tik martxoaren 28 arte, CIVICAN fundazioak duen egoitzan: Iruñeko Pio XII hiribidea, 2.
Erakunde askok parte hartu dute antolaketan eta laguntzaile moduan, tartean, Bergarako Udala ere bai.
UPV-EHUko Filosofia, Zientzia eta Balioak Mastergaiak Laboratoriumen
Euskal Herriko master ikasle hauek, filosofiaren alor nagusiak aztertzen dituzte, hala filosofia praktikoa nola epistemologia eta zientziaren historia. Eta aldi berean, oinarrizko ikerkuntza eta zientziari eta teknologiari buruzko azterketa sozialen (ESCT) ikerkuntza aplikatua konbinatzen dituzte.
Bada, aurreko astean egin ziguten bisita eta ikasitakoarekin hausnarketa egin zuten taldean. Guk pozik jaso genituen.
Bergarako Aranzadiko eta Anoetako ikasleak taula periodikoaren erakusketa bisitatu dute
Hirurogeita hamar bat ikasleren bisita izan genuen Laboratorium Bergaran. Aldi baterako erakusketa bisitatzen duen lehen ikasle-taldeak, adi-adi entzun zituen elementu kimikoen inguruko azalpenak eta Elhuyar anaien abenturak. Baina beraiek ere bazuten zer kontatu eta Wolframari buruz eta beste naturako elementu kimikoei buruz ezagutzen dutena esan ziguten.
Inauguratu da elementu kimikoen taula periodikoaren erakusketa
2019 Elementu Kimikoen Taula Periodikoa urtea da eta horregatik Zientzia Teknologia eta Berrikuntza jardunaldietan protagonismo handia hartu du Taula Periodikoak berak. Wolframa bera hizpide izan da eta Nobel sari bat ere izan da gurean.
Horrez gain, espresuki sortu dira Taula Periodikoari buruzko erakusketa eta unitate didaktikoa. Erakusketa zabalik egongo da martxora bitartean Laboratorium Museoan.
Zelula transgenikoak sortzeko tailerra egin dugu ikasleekin
ZTB jardunaldien barruan eta EHUko irakasleen gidaritzapean, urriaren 9an, 10ean eta 11n 'DNA moztu-itsatsi eta buala! Zelula transgenikoak sortu ditugu' ikastaroa egin dugu DBH4ko ikasleekin Laboratorium museoan.
Bergarako ikasleak zur eta lur geratu dira, eta transgenikoak nola sortzen diren ezagutzearekin bat, gai izan daitezke horrekiko jarrera kritikoa edo ez garatu ahal izateko.
Wolframa eta Bergara protagonista Passion for knowledge jardunaldien itxiera saioan
Dudley Hershbach Nobel sariak Wolframa eta Bergara izan ditu hizpide DIPCk antolatutako Passion for Knowledge jardunaldien itxiera ekitaldian.
Victoria Eugenian egindako ekitaldian, streaming bidez nazioartean jarraitu zena, Udalak eta Laboratorium Museoak, Wolframioa, Bergara eta taula periodikoa lotzen dituen ikus-entzunezkoa ere proiektatu zuten Herschbachek eskatuta.
Jardunaldiaren itxiera ikusi>>
Jakin-min handiz hartu dituzte Dudley Herschbach Nobel saria eta Maria Veltell kimikalari ospetsua Seminarixoan
2019-10-02
Gaur, asteartea, Dudley Herschbach Nobel sariduna eta Maria Veltell kimikalari ospetsua izan dira Seminarixoan, DIPCk antolatutako P4k jardunaldien barruan Bergaran Laboratorium Museoak eta Udalak antolatutako Passion for Wolframium ekitaldian.
Dudley Herschbach Kimika nobeldunak hitzaldia egingo du urriaren 1ean Seminarixoan
Donostia International Psychics Center-ek antolatutako ‘Passion for Knowledge’ jardunaldietan hainbat Nobel sari ekarri dituzte Euskal Herrira; eta horietako batek, Dudley Herschbach-ek, hitzaldia egingo du urriak 1ean, asteartea, Seminarixoan 10:00etan, ‘Passion for Wolframium’ lelopean.
Herschbach Seminarixoan arituko da Maria Vallet kimikalari ezagunarekin eta DIPCeko presidente Pedro Miguel Etxenikerekin batera. Goienagusiko partaideak eta Bergarako hainbat ikastetxetako ikasleak ere joango dira ekitaldira.