Kortak, biribilak Bergarako mendietan

Irailean zehar, hiru hitzaldi emango ditu Andoni Larrañagak. 

- Irailak 12, Irizar Jauregia 19:00

- Irailak 21, San Juan baselizan 11:00

- Irailak 25, Angiozarren, Arbiaska aretoan 18.30

Bergarako leku-izenak hitzaldia

'Biribilak mendietan' erakusketaren baitan, ekainaren 27an, Laboratoriumek, hitzaldia antolatu du. Hizlariak Miren Azkarate eta Estepan Plazaola izango dira eta berau, 19:00tan hasiko da Irizar jauregian.

UDAKO ORDUTEGIA

Uda iritsi da eta horrekin batera, museoak ordutegi zabalagoa eskainiko du. Uztailaren 1ean hasita eta iralaren 16a bitartean, Laboratorium egunero egongo da zabalik, ondorengo ordutegian:

- Astelehenetik larunbatera: 10:00tik 14:00ra eta 16:00tik 19:00ra

- Igandeetan: 10:00tik 13:00ra

Bergarako jaiak direla eta, museoa itxita egongo da

Ostiralean, ekainak 7, hasten diren Bergarako jaiak direla eta, Laboratorium museoa, ekainak 8tik 11ra, itxita egongo da.

Ondo pasa herriko jaietan!

Bisita gidatuak, 'Energia: guzti-guztiaren jatorria eta amaiera' erakusketara

Apirilean zehar, bisita gidatuak eskainiko ditugu, Laboratorium museoan dugun behin behineko erakusketara.

Bisita guztiak, goizeko 11:00 izango dira.

  • Apirila 6 - Euskaraz
  • Apirila 13 - Gazteleraz
  • Apirila 19 - Euskaraz
  • Apirila 20 - Gazteleraz
  • Apirila 27 - Euskaraz
  • Maiatza 4 - Gazteleraz

EHUko udako ikastaro bat izando dugu Bergaran

Uda Ikastaro honek bere testuinguruan kokatuko du Bergarak paradigma ilustratu gisa izan zuen garrantzia, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak (RSBAP) izan zuen rolari esker, eta gure egungo STEAM hezkuntza sistemaren (Science, Technology, Engineering, Arts & Mathematics) aitzindari gisa hartuko da. RSBAPek XVIII. mendean bultzatu zuen eredu honen bidez, zeharkako ikuspegi batetik lantzen dira  diziplina horiek; hots, haien edukia ez da lantzen banaka, diziplinarteko ikuspegi batetik baizik.

‘Energia, guzti-guztiaren jatorria eta amaiera’ erakusketa ONLINE

ERAKUSKETA ONLINE IKUSTEKO SAKATU HEMEN

 

Urteroko dinamika da Laboratorium museoan gai jakin bati buruzko erakusketa eta gai horrekin lotutako unitate didaktikoa sortzea. Hala, emaitza ikasleekin lantzeko material bizia eta helduok bisitatu eta ikasteko moduko erakusketa izan ohi da. Ikasleek eskertzen dute ahalegina, eta ikastetxeekin elkarlanean zenbait gai garatu eta sakontzeko aukera izaten dute ikasturtero.

Asteazkenean Laboratorium itxita egongo da

Urtarrilak 23an Laboratorium museoa itxita egongo da, aldi baterako erakusketa berriaren muntai lanak direla eta. Ostegunetik aurrera, berriz ere, ohiko ordutegian zabalduko dugu.

Laboratorium Museoak parte hartuko du Madrilgo Universidad Complutensean egingo diren Restauraciencia jardunaldietan

Azaroaren 29an eta 30ean egingo dira Restauraciencia jardunaldiak Madrilen, Universidad Complutensean; museo eta hezkuntza entitateen ondare bildumak kontserbatzen lanean diharduten maila handiko profesionalentzat saihestu ezineko hitzordua.

 

Laboratorium Museoko lantaldeko Rosa Errazkinek azaroaren 29an

'Colecciones de instrumentos científicos' izenpean egingo den mahainguruan parte hartuko du.

 

Ikusi jardunaldien programa hemen:

750. Urteurrena gogoratzen - BISITA GIDATUA (Abenduak 19 eta urtarrilak 4)

Abenduaren 19an eta urtarrilaren 4ean, "750. urteurrena gogoratzen" erakusketara bisita gidatuak.

Abenduak 19 (17:00) - Gaztelaniaz .

Abenduak 19 (18:00) - Euskaraz 

Urtarrilak 4 (17:00) - Gaztelaniaz 

Urtarrila 4 (18:00) - Euskaraz 

 

IZEN EMATEA HEMEN SAKATUTA

Pages