Gako hitzak: 
Ekoizlea: 
Kodea: 
AZT-0064

Bero izpiek, argi izpiek bezala uhin izaera dutela, hau da,  islatu, errefraktatu eta polarizatu egiten direla frogatzeaz gain, gorputz desberdinek bero izpiak absorbitzeko, emititzeko, etab. egiteko duten ahalmena aztertzeko eta neurtzeko erabilitako aparatua da Melloniren bankua. XIX. mendearen erdian erruz erabili zen banku optiko hau Macedonio Melloni (1798-1854) ikerlari italiarrak asmatu zuen.

Gure ale honek bere jatorrizko osagai guztiak barreiatuta eta sakabanatuak zituen; horiek banan bana identifikatu, errestauratu eta batu behar izan genituen, gero tresna birmontatu  ahal izateko. Gure instrumentu hau Pariseko zientzia instrumentugile atelier batek egina da, XIX. mendeko laugarren laurdenean.