2021ean, Durangoko Arte eta Historia Museoak dohaintzan emandako tximeleten bilduma dugu une honetan pieza gonbidatua.
Bergarako Errege Mintegiak zoologia arloan izan zuen bilduma historikotik 967 pieza iritsi zaizkigu gaur egunera, bere jarduera zientifikoaren lekuko. Honako hauek osatzen dute bilduma: ale naturalizatuak, animalien eskeletoak, moluskuen maskorrak, animalia anatomiaren modeloak, likidotan kontserbatutako ornodunak, bilduma entomologiko txiki bat eta alkoholetan zein lehorrean kontserbatutako beste ornogabe batzuk.
XIX. mendean ikasteko eta ikertzeko erabiltzen zen ohiko bilduma; garrantzia historiko zientifikoagatik aipagarriak dira hegazti, ugaztun eta narrastien taxidermiak.
Noiz:
2022-05-04
Jatorria:
Durangoko Arte eta Historia Museoa
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko