https://youtube.com/shorts/rXNPL8z6ybc
Zientzia kalean erakusketak zientzia gizarteratzea du helburu. Ikuspegi zientifikotik egunero erabiltzen ditugun gailuen funtzionamendua eta kontsumitzen ditugun produktuen konposizioa azaltzen du. Esperientzia osatzeko QR kode baten bitartez irudiak deskargatzeko aukera dago.
Ikusi ditzakegun irudien artean egunero inguruan ditugun, erabiltzen edo kontsumitzen ditugun produktuen azalpen zientifikoa eskaintzen da. Infografien bitartez mugikorren, barra kodeen, txertoen, iturriko uraren eta sukaldeko plaken funtzionamendua azaltzen da. Horretaz gain, jogurten, garagardoaren, zuhaitzen hostoen, ogi barren edo fruituen konposizioaren inguruko azalpenak eskaintzen dira.
Zientzia Kalean Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren egitasmoa da eta UPV/EHUko Ikerketa Gizartera Zabaltzeko Zuzendaritzaren eta Euskampus Fundazioaren lanari esker jarri da martxan.
“Kultura zientifikoa giza kulturaren parte da. Zientziak eskainiko dizkigu gizarte bezala erabakiak hartzeko beharrezko ezagutzak eta irizpideak. Hori dela eta oraingoan, herritarrak ekitaldi batera gonbidatu beharrean, zientzia haiengana hurbildu dugu. Kultura zientifikoa espazio publikoan txertatzean interesa daukanari bidea erraztu diogu eta, agian, beste batzuei interesa piztu diegu”, azpimarratu du Perez Iglesiasek UPV/EHU Kultura Zientifikoko Katedrako arduradunak.
Ekainak 7tik uztaila 28arte ikusgai egongo da Laboratorium Museoaren lorategian.