Artez enpresako zaharberritzailea Santa Barbararen polikromian lan egiten
Noiz: 
2021-01-16
Non: 
Laboratorium museoa
Nori zuzendua: 
Herritar oro

 

AURKEZPENA


Artez restauración/zaharberritzea enpresak Bergaran, Gipuzkoan, du  egoitza. Arte Ederretan lizentziatuak eta zaharberritzean espezializatuak dauden bi kidek osatzen dute: Aida Payá Montesinos eta Maite Fernández Azcona. Beren ibilbidean zehar partikularentzat zein erakundeentzat lan egin dute, besteak beste: Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoako hainbat udal, elizbarrutiak, Gordailu, San Telmo museoa, Laboratorium museoa, eta abar.

Azken urte hauetan, Bergarako Laboratorium museoak bere bilduma era egokian mantentzeko zenbait esku-hartze egin ditu. Lan horiek, herritar gehienentzat ezezagunak dira, baina guztiz beharrezkoak. Dena den, eta lan horiek ezagutarazteko, hitzaldi bat antolatu dugu.

Jorratuko diren gaien artean, gure museoko zientzia bildumako piezetan egindako zaharberritze lanak aurkeztuko dituzte eta esku-hartze horien nondik-norakoak azalduko dituzte. Horretaz gain, zaharberritzailearen lana, Ondarearentzat zein gure museoarentzat duten esanahia eta garrantziaz hitz egingo dute.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

Hitzaldia gaztelaniaz eta euskaraz izango da.

Eguna: Urtarrilaren 16a, larunbata.

Ordua:  11:00

Hizlariak: Maite Fernández eta Aida Payá

Izen-ematea, dohainik: 20 pertsona gehienez. Deitu gure telefonora edo bertaratu museora.