IZEN-EMATEAK
Apirilaren 15etik aurrera plazak agortu arte.
NON
• www.laboratorium.eus
• Laboratorium museoan
• 943 76 90 03 telefonoan
DOAKO TAILERRAK, KANPUS TEKNOLOGIKOA IZAN EZIK.
- Uztailaren 1etik - 5era: Kanpus teknologikoa.
- Uztailaren 2an: Ilustrazio zientifikoa.
- Uztailaren 3an: Gure bizilagun onenak.
- Uztailaren 4an: Indusketa arkeologikoa.
- Uztailaren 8an: Zientzia sukaldean.
- Uztailaren 10ean: Ornitologia: hastapen tailerra.
- Uztailaren 12an: Astronomia: ilargia ezagutzen.
- Uztailaren 13an: Fosilen erreplikak.
- Uztaila - abuztua: Mekanismo magikoak: automatak.
Kanpus Teknologikoa
Gazteek teknologiaren bidez, sortzeko gaitasuna garatzeko topaleku honetan, besteak beste, 3D diseinua, 3D inprimaketa, mekanizazioa, mekanika muntaiak eta zirkuitu elektrikoak ezagutu eta erronka dinamikoen bitartez, talde-lana, pentsamendu logikoa eta arazoen konponbidea sustatzen ditugu.
Kanpusa Miguel Altunaren gidaritzapean eskainiko da.
Teknologiaz gozatzeko aukera paregabea!
NOIZ: uztailaren 1etik 5era
ORDUTEGIA: 9:00-13:00
NORENTZAT: 12-14 // 15-17
NON: Laboratorium museoan eta Miguel Altunan.
KUOTA
Kuota, izena eman duen seme-alaba kopuruaren araberakoa izango da.
1. seme/alaba: 117€ / 2. seme/alaba: 90€ / 3. seme/alaba: 45€
Ordainketa egiterakoan zehaztu haurraren izen-abizenak.
Ordainketa egiteko: Kutxabank: ES 11 2095 5070 70 9120365766
Ilustrazio zientifikoa
Ezagutzen ez denak ez duela axola dirudi. Beraz, ezagutza behar da polinizazioak eta polinizatzaileek ingurumenean duten garrantziaz jabetzeko eta horiek babesteko jarrera aktiboa garatzeko. Marrazketa tresna ezin hobea da horretarako. Marraztea, halaber, lagungarria da gauzak hobeto behatzeko, behatutakoa gogoratzeko eta ezagutzak komunikatzeko. Kasu honetan, haurrek inguruko polinizatzaileak ezagutzeko erabiliko da marrazketa.
Marraztu ezagutzeko, ezagutu zaintzeko!
NOIZ: uztailaren 2an
ORDUTEGIA: 10:00-13:00
NORENTZAT: 6-12 urte
Gure bizilagun onenak
Haurrei eta familiei zuzendutako jarduera da, saguzarrak hobeto ezagutzeko.
Lau panelez osatutako erakusketa baten bidez, saguzarren inguruko ezagutzak zabaltzeko azalpenak eskainiko dira (ezaugarriak, bizi-zikloa, espezieak, gizartearentzako onurak, jasaten dituzten mehatxuak, etab.). Gainera, saguzarren babes-kutxa eta detekzio gailuak bertatik bertara aztertzeko aukera izango da. Iluntzean, parte hartzaileek saguzarren deiak entzun ahal izango
dituzte ultrasoinuen detektagailuak erabiliz. Horri esker, bertan hegan dabiltzan saguzarren espezieak identifikatu ahal izango dituzte.
Ekintzen gidaritza Naturtzaindia Elkarteko kideen eskutik egingo da, “Mendia Bizirik” elkartearen laguntzarekin.
NOIZ: uztailaren 3an (eguraldiak laguntzen badu)
ORDUTEGIA: 21:00-23:00
NORENTZAT: Familiak
NON: Laboratorium museoan
PLAZAK AGORTUAK
Indusketa arkeologikoa
Uluburu itsasontzian ur azpiko indusketa arkeologikoa. Duela ehunka urte hondoratu zen itsasontzi bat arkeologikoki induskatzeko aukera izango duzu. Ur azpian dauden objektu eta bitxiak aurkitu eta berreskuratuko dituzu, ondoren aztertu eta sailkatzeko.
Itsasontziaren historia ezagutzeaz gain primeran pasako duzu.
NOIZ: uztailaren 4an
ORDUTEGIA: 12:00 - 14:00
NORENTZAT: 8-12 urte
NON:Agorrrosingo igerilekuan
OHARRAK: haurrak prest egon beharko dira ordurako igerilekuan. Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea, eta bainujantzia, uretako betaurrekoak eta uretako txanoa eramatea.
Zientzia sukaldean
Gure inguruan aldaketa kimikoak etengabe gertatzen dira baina haietaz jabetzeko ondo behatzen ikasi behar da. Begirada berezi
hori izateko, kimikako hainbat esperimenturekin gure ingurunean zein gure barnean gertatzen diren aldaketak ikasiko ditugu, zientzia egunerokotasunera hurbilduz. Kimika dibertigarria dela ikusiko duzu!
NOIZ: uztailaren 8an
ORDUTEGIA: 10:30 - 12:00
NORENTZAT: 8-12 urte
NON: Laboratorium museoan
Ornitologia: Hastapen tailerra
Ornitologiaren mundua ezagutzeko sarrera, bere aniztasuna eta berau kontserbatzeak duen garrantzia. Hegaztiak landa-gunean
ezagutzeko eta identifikatzeko oinarrizko nozioak. Hegazti ohikoenak ezagutzen ikasteko jolasak egingo dira eta orientabideak emango dira erabili ohi diren tresnak maneiatzen ikasteko: prismatikoak, landa-koadernoak, etab.
NOIZ: uztailaren 10ean
ORDUTEGIA: 10:00 - 13:00
NORENTZAT: 6-12 urte
NON: Laboratorium museoan
ASTRONOMIA: Ilargia ezagutzen
Zatoz Ilargia ezagutzera; bere sorrera, zikloak, bertara joan diren misioak, etorkizuneko misioak eta hainbat bitxikeria azalduko ditugu hitzaldi batean. Jarraian, ilargia behatuko dugu teleskopioekin.
NOIZ: uztailaren 12an (eguraldiak laguntzen badu)
ORDUTEGIA: 19:00 - 20:30
NORENTZAT: Familiak
NON: Seminarixoan
Fosilen erreplikak
Tailer honen helburua da haurrei eta gazteei natura eta naturak ezkutuan dituen altxorrak hurbiltzea, eta kasu honetan, fosilen eta
paleontologiaren mundua gerturatzea. Horretarako, fosilak nola sortzen diren azalduko zaie eta ondoren, fosilen erreplikak egingo ditugu igeltsuan. Tailer hau Aranzadi Zientzia Elkartearen gidaritzapean eskainiko da.
NOIZ: uztailaren 13an
ORDUTEGIA: 11:00 - 13:00
NORENTZAT: 5-12 urte
NON: LAboratorium museoan
Mekanismo Magikoak: automatak
Bilduma honetako automatek, nahiz eta gure garaian eraikiak izan, fideltasunez erreproduzitzen dute ilusionisten, mugimenduan dauden metalezko eskulturen eta bisitariari zer pentsatua emango dioten beste pertsonaia batzuen mugimenduak koordinatzeko mekanismo automatikoaren mota. Gainera, automata eraikitzeko erabilitako materiala dago ikusgai, hala nola moldeak, soinekoen patroiak, mekanismoak, plano teknikoak, kalkuluak eta egileak berak egindako zirriborroak.
Laboratorium museoan uztaila eta abuztuan egongo den aldi baterako erakusketaren bisita gidatuak.
NOIZ: uztaila eta abuztua
ORDUTEGIA: 11:30 eta 17:30
IRAUPENA: ordu bat inguru
NORENTZAT: taldeak eta familiak
NON: Laboratorium museoan
OHARRAK: Bisita egiteko aldez aurretik izena eman beharrezkoa da. Erreserba bisita baino 4 egun lehenago egin beharko da.