HIZLARIA: Begoña Cabaleiro
Emaus Gizarte Fundazioko Komunikazio Zerbitzuko arduraduna da.
Askok uste dute iraunkortasuna eta ingurumenaren zaintza sinonimoak direla. Baina iraunkortasuna handik haratago doa. Iraunkortasunak kontuan hartzen ditu hazkunde ekonomikoa, ingurumenaren zaintza eta gizarte-ongizatea. Hiru hanka horiek estu lotuta ibili behar dute garapena jasangarritzat jo ahal izan dadin.
Era berean, askok uste dute ekonomia zirkularra dela materialen aprobetxamendu berriak egitea, material horiek birziklatzeko. Baina berrerabilpena ere izan daiteke. Hondakinak baliabide bihurtzea –eta, gure kasuan, baliabide solidario bihurtzea– planetak behar duen zerbait da, baliabide naturalak mugatuak izanik arriskuan jartzen ari garelako.
HIZLARIA: Eduardo Uribesalgo
Astore eta Ternua marken sortzaileetako bat. Gianerako kideekin batera:
1986an Arrasate Kirolak denda sortu zuen Arrasaten. 1988 Astore marka sortu zuen, 1990 Import Arrasate enpresa eta 1994 Ternua marka.
30 urte baino gehiago daramazki kirol munduan. 30 urte hauetan denetik egin du: markak sortu, horien filosofiak eta direkzioak landu, produktuak sortu, marken marketing-a landu; eta gaur egun Ternua Groupeko berrikuntza eta jasangarritasunaren zuzendaria da.
Ternua, pertsonak, eta planeta babesten dituen marka, outdoor arropa marka oihal sektoreak eskaintzen dituen aukera iraunkor berriekin, eta bere kabuz gure lurraldean proiektu iraunkor bereziak martxan jarriz.
HIZLARIA: Juan Antonio Iturbe
Ingeniari teknikoa. Enpresa Kudeaketan eta Atzerriko Merkataritzan masterra.
Gaur egun jubilatua, besteak beste, honako esperientzia du:
Sei urtez Lana kooperatibako gerente; hogeita bat urtez EZPELETA SA enpresako bazkide eta zuzendaritza arlo desberdinetako partaide; bi urtez zabor-kudeaketan diharduen Garbitania Zero Zabor SL enpresako gerente izan zen.
Gaur egun ekonomia zirkularrak Euskal Herrian duen hedapen eta egoerari buruzko azterketaren emaitzak azalduko dira, bai eta marko eta politika berri baten beharra ere, eta zenbait erreferentzia positibotatik haratago, hainbat erabaki-proposamen iradoki.
Informazio gehiago, ZTBren web-gunean
Online ikusteko, Streaming bidez zuzenean eta grabatuta: https://youtu.be/X_DOS3PjS4Y